Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Ibilera era eta joan-etorriak’

EAJ-ren Bermeoko zerrenda kudeatzen ibili direnek argi euki dute hasiera-hasieratik, hauteskunde hauetako kanpaina mitin eta guzti egin behar zela. Sasoi batean ez zegoen mitinik gabeko kanpainarik. Azken urteotan, ordea, nabarmen aldatu dira ohiturak eta zuzeneko mitinen bidez barik, hedabideen bitartez antolatu ohi da alderdi politikoen eta hautagaien komunikazioa. Are gehiago, irrati, telebista eta egunkarien indarra ikusita, alferreko ahalegintzat hartu izan du batek baino gehiagok mitinarena. Antolaketa-esfortzu izugarria eskatzen du, oro har, eta salbuespenak salbuespen, emaitza urriak baino eskasagoak eskuratzeko. “Oraindik ere mitinak antolatzen badira” aitortu zidan behin batean kontu horietan jakintsua eta oso ibilia den batek, “ez da hautagaien eta boto-emaileen arteko komunikazio ahalbideratzeko, komunikabideetan agertzeko baino; eta komunikabideak medio, jakina, mezua gizarte osoari helarazteko.

Bermeoko EAJren hautagaiok, alkateari babesa ematen

Ez zaie arrazoirik falta horrela pentsatzen dutenei. Baina hori bezain egi borobila da mitinak -gizakien arteko zuzeneko harremanak azken batean- ematen duen berotasuna ezin dezakeela inongo telebista edo egunkaririk ordezkatu. Informatu -ala desinfomatu baten baino gehiagotan- bai; erraz egin dezakete hori komunikabideek. Baina politikaren sentimenduak behar duen giza-berotasuna, urrundik ere ezin dezake bideratu pantaila hotzak edota paper-orri inprimatuak.

(más…)

Read Full Post »