Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 11 de mayo de 2011

Juan Antonio Mogelen 250. jaiotza urte urrenean, Labayru ikastegiak,  BBK-ren babespean eta Markina eta Eibarreko udalen laguntzarekin, bere Ipuinak argitaratu zituen. Baina ipuinak baino, fabulak dira Mogelek idatzitakoak. Munduko fabularik ezagunenak; Esopok bezala, Samaniegok eta Iriartek idatzi zituzten horietakoak, baina euskaraz jarriak. Euskara jatorrean eta irakurgarrian; hizkera dotorea bezain ulergarrian. Une ederrak igaro ditut benetan horiek irakurten.

Euskal politikaren joan-etorri korapilatsuan azken boladan ikusten ari garen irudi batzuk -irudi harriagarriak, iru harrigarririk badago- Mogelen ipui edo fabula horietako bat ekartzen didate gogora: Asto ta txakurtxubarena. Hona hemen Mogel handiak idatzitako testua:

(más…)

Read Full Post »