Joan den igandean, Mungiako ANDUI mendigoizale taldeak urtean-urtean, udaberriaren inguruan antolatzen duen ibilaldia izan zen. Oraingoan, ganera, aipamen bereziarekin: ekimanaren hogeita bostgarren urte urrena ospatzen zen. Ez da nolanahiko lorpena, ez horixe. Gizartetik sortutako ekimenek ez dute beti mende laurdena betetzen. Aitzitik, bizi ditugun egun iragankor eta iheslari hauetan, asko eta askotan gertatzen da ilusiorik handienarekin martxan jarritako ekintzak, hamarkada osoa betetzera ere ez heltzea.
Baina ANDUI taldea oso animosoa da. Oso gutxi bezala langilea eta kementsua. Naturarekin bat egiteak gure herria eta gure jatorria hobeto ezagutzera garamatzala uste dute bere kideek, eta ikuspegi horrek eraginda, mendigoizaletasuna politikarekin lotzen ahalegintzen dira antolatzen dituzten ekintzetan. Politikarekin baino, bere dimentsio sozialenarekin: herrigintzarekin.
Hirugarren aldiz parte hartu dut aurten Mungiako ibilaldi honetan. Eta bi gauza esan behar ditut edizio honi buruz: Lehenik eta behin, oso ondo antolatuta egon dela. Beti bezala, noski, partaidetza zabala eta giro ederrarekin. Eta bigarrenez, aurreko urteetakoa baino gogorragoa izan dela. Barandika-goitiko baserrik Jata ganera doan bidetik zuzenean igotzea, ez da edozeinek egiteko moduko bidea. Ez dut esaten hau kritika gisa; nik neuk, behintzat, ibilaldi aldapatsuak baititut gustoso. Baina batek baino gehiagok atzera egin behar izan du bidearen erdian.
Dena dela, arrazoi osoa zeukaten ANDUIko lagunek Jataren igoera hau aurtengo ibilaldian sartzea erabaki zutenean. Hasierako edizioetan, Jata mendia ibilbideko punturik enblematikoana zen. Ezin zitekeen bada, urte-urrena behar bezala ospatu puntu horretatik igaro gabe. Norbere iraganari zor zaion begiruneak eskatzen zuen Jatari ukorik ez egitea.
Arratsaldeko sarien banaketan, betiko jai-giroa izan zen nagusi. Eguraldiak ere ondo lagundu zuenez, une ederrak bizi genituen umeen olgetak, adinekoen barre-algarak eta aurkezlearen burutazio xelebreen artean.
Beste behin ere zorionak eman behar zaizkio, beraz, ANDUI elkarteari eta bertako zuzendari eta kide guztiei. Ibilaldi honek hogeita bost urte betetzen dituelako, noski, eta artegoan ere eurengan ohikoa den trebetasuna erakutsi dutelako martxan antolatzen eta ekitaldiak bideratzen. Zorionak, bada. Datorren urtean ere hotxe izango gaituzue bake bada.
¿Qué pasa? ¿es que sólo sabe subir al Jata o al Gorbea?se sabrá el camino con los ojos cerrados…
La pregunta pone de relieve una vez más, que Sondika no se entera de nada y, para más inri, va dando lecciones a los demás. La ignorancia es perdonable. Pero la ignorancia unida a la soberbia es intolerable. Sondika es ambas cosas. Josu ha hablado en este blog de muchos montes vascos a cuyas cumbres ha subido. No sólo el Jata el Gorbea. Pero Sondika quiere hacer como que entiende lo escrito en euskera y en realidad hace el ridículo. Da grima leer sus escritos sin gracia, ni estilo, cargados de insultos y amenazas y repletos de descalificaciones. Definitivamente, Sondika es la Falange.
Gracias, o sea que no se escribir en castellano por que tengo muchísima faltas de ortografía y ahora tampoco entiendo el euskera ,gracias , pues hablaré en chino mandarin…
Perdona, Sondika, pero no se escribe «por que», sino «porque». Por lo demás, no es mala idea lo del chino mandarín. Para lo que hay que leerte, mejor que nos des la coartada de poder decir que no te leemos porque -y no por que- no te entendemos. Eso sí, es curiosa tu afición por el mandarín. Ya se te ve la inclinación por los regímenes autoritarios y liberticidas.