Joan den igandean, Mungiako ANDUI mendigoizale taldeak urtean-urtean, udaberriaren inguruan antolatzen duen ibilaldia izan zen. Oraingoan, ganera, aipamen bereziarekin: ekimanaren hogeita bostgarren urte urrena ospatzen zen. Ez da nolanahiko lorpena, ez horixe. Gizartetik sortutako ekimenek ez dute beti mende laurdena betetzen. Aitzitik, bizi ditugun egun iragankor eta iheslari hauetan, asko eta askotan gertatzen da ilusiorik handienarekin martxan jarritako ekintzak, hamarkada osoa betetzera ere ez heltzea.
Baina ANDUI taldea oso animosoa da. Oso gutxi bezala langilea eta kementsua. Naturarekin bat egiteak gure herria eta gure jatorria hobeto ezagutzera garamatzala uste dute bere kideek, eta ikuspegi horrek eraginda, mendigoizaletasuna politikarekin lotzen ahalegintzen dira antolatzen dituzten ekintzetan. Politikarekin baino, bere dimentsio sozialenarekin: herrigintzarekin.