Haserre eta erasokor dabiltza batzuk urte aldaketaren inguruko egunetan mendiz mendi ibili naizelako, baina ez dut horregatik gaur egindakoa ezkutuan izango. Ez horixe. Egun gogoangarria izan baitugu gaurko hau. Badakit, jakin ere, Bizkaiako mendien altueraren apaltasunari barre eginten agertuko zaizkidala batzuk, eta soinean ditudan jantziak zorrotz kritikatuz jardungo direla besteak. Eta bien bitartean, hirugarren batzuk, euskaldun asko eta askok, basoz baso ibiltari jarduteko joerea kritikatzen ariko direla, horrelako ohiturak, erromerietara joatearena bezalaxe, ohitura zahar babesgarriak baino, antzinakeria inozoak direla salatuz. Berdin zait. Egun ederrak iragan ditut, senditartekoez eta lagunez inguratuta, mendiko haizea finaren laguntzaz neuronak arnasatzen eta ideiak berritzen.
Gorbeian egonda geunden. Komentatu nuen txango hori blog honetan. Baita Sollubekoa eta Jatara egin genituenak ere. Beraz, Anboto utzi dugu urtearen lehenbiziko domekarako. Anboto mendia, leku zoragarrian kokatuta egoteaz gain, esangura handikoa da euskaldunon sineskera eta sineskerien munduan. Han bizi omen da Mari. Lurraren ama.
Eguraldia okerrarekin agertu zaigu eguna. Euria parra-parra eta zerua goibel. Panorama desorosoa. Kotxez inguratu gara Urkiolara eta, han, hara-hona zebiltzan mendigoizale apurrekin egin dugu bat bidaiari ekiteko. Euri lanbroa izan dugu, gelditu barik, haserako kilometroetan. Harrobitik gora, berriz, euriaren ordez lainoa nagusitu zaigu. Laino itxia. Bermeon «murmoie» esaten diogun hori. Aitzetatik gora, tipi-tapa, gindoazen, han-hemengo pagoen artetik eta ingurua geroago eta lainotsuago batean, mutil gazte talde bat beheruntz ikusi dugunean. «Ez gara tontorrera heldu» esan digute. «Zenbat eta gorago joan, hainbat eta itxiago dago lainoa. Arriskutsua da jarraitzea. Beste egun batean itzuliko gara». Mutil gazte haiek ikusita, guk ere gauza bardina egin dugu. Hobe da erantzukizunez jokatu, «egin izan banu»-ka ibiltea baino. Guk ere izango dugu, izan, urte berrian zehar, Anbotora igotzeko aukerarik. Udaberriak emango digu horretarako aukerarik.
Beheruntzko bidean ez dugu euririk izan. Baina hodeiak ilunak zerua estaltzen jarraitzen zuten. Egun grisa izan dogu gaurkoa. Iluna eta itzala. Eta gritasun horretan urte berriari begira susmo txarrak ikusi dituenak, berak jakingo du zergatik dituen susmo latz horiek. Nik neuk ez daukat zalantzarik, euriaren ostean eguzkiak egingo digula dir-dir berriro. Eta berak dakien moduan argia, berotasuna eta alaitasuna zabalduko dituela.
Kolorea, margolariak esaten zuen moduan, errealitatean baino pintorearen begietan dago.
Lanbroaz eta murmuiez, fagoen azpitik, Anbotoganera «hurbiltzea» nahi zenituen? Ah zelako apaltasunari zarete Erkorekatarrak!
Denaden, Harrabiko landak eta pagadien isilgordeen iluntasunean ibiltzea merezi du. Beti.
D
Uhh…….aizearen ixiltasuna nere egoera lasaia, nere izakera dastantxen dau lurraren usaina, uhhh……ama dau nere zain, esaidazu ama non, zuen bila nago… eskerrik asko ama nere lagunek esan didate maite nauzula, eskerrik asko maitia, eskerrik asko ama.