Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 10 de enero de 2010

Gazteak ginenean, euskal kostaldeko gure txokoan, Bermeon, lantzean behin baino ez zuen elurrik egiten. Hotz handia egiten zuenean bakar-bakarrik ikusten genituen elurrezko mordo zuriak goitik behera erortzen. Kalean, baina, nekez hartzen zuen gorputza noiz-behinkako elur horrek. Berehala urtzen zen. Itsasertzeko ezaugarri klimatologikoa ei da hori. Inguruko mendietan, ordea, zertxobait gehiago irauten zuen. Horrelakoetan, institutuko gazteok mendi-txangoak antolatu ohi genituen, elurra zegoen lekura inguratu eta plastikozko boltsen gainean jesarrita, zirriztaka goitik behera jolasten aritzeko. Eskiak eta zer ziren, inortxok ere ez zekien orduan Bermeon. Telebistan ikusten ziren aberatsen kontuak bakarrik.

Mañutik antenaruntzko bidetik, itxura berezi hau ikusten zitzaion, gaur, Ogoñori

(más…)

Read Full Post »