Tradizino zaharrak esaten dauanez, Bermeon, izurrite larria izan zan sasoi batean. Eta herriak, gertatzen ziran ezbehar eta heriotza guztietaz arduratuta, promesa zintzoa egin eutson San Rokeri. Izurritea amaitu eta herritarrak gaixo haretatik osatu ezkero, baseliza bat eraikiko eutsoen talan, eta urtero-urtero, abuztuaren 16an, San Roke egunez, eskerrak emoten joango ziren talara, sinesmen kutxuaz eta jai-giroan.

Gaur eguerdian, Bermeoko neska talde bategaz, talan.
Harrez gero San Roke eguna jai eguna izan da Bermeon. Luzaroan, arrantzaleek be etxeguna egiten eben San Roke egunez. Udako atunetean bete-betean murgilduta, egun horretan portutik urrun suertatu arren be, etxera etorri ohi ziran arrantzaleak, jaiari egokiona emoteko. Abesti zaharrak be jai eguntzat hartzen dau San Rokerena:
«Iremos Talara
la tarde de San Roke
Iremos Talara
musillek jatera»
Era horretara ezagutu izan dogu gure ume eta gaztearo guztian. Gure sasoian ez zan, jada, musillerik jaten –marmitxe hartzen gendun Talan eta Tonpoigaenko inguruetan-, baina jaia jai zan.
Laurogeita hamargarren hamarkadan, alabaina, behera egin eban San Roke jaiak Bermeon. Gernikan be jaiak diralako, eta sarritan abuztuaren 16reko Bilbokoak be hasita egoten diralako, bermeotar askok herriko jaia ahaztu eta beste herri batzuetara joaten ziran eguna ospatzen.
Azken boladan, ordea, antzinako ekandu zaharra biztu da barriro eta, urtean-urtean, San Roke egunez, Bermeoko koadrilak talan batzen dira barriro, bazkaltzen, eta horren ostean, anai giroan, abesten eta kontu-kontari, arratsaldea emoten.
Nik ez dodaz inoiz Bermeoko sanrokeak bazterrean itxi. Eta gaur egunean, talan egoten dan giroa ikusita, inoiz baino gitxiago. Ez daukot ezer esatekorik beste herrietako sanrokeen kontra. Ez horixe. Baina nik, beti lez, sanrokeak, Bermeon egin dodaz aurten be.

Robero "Akeliñe"-gaz alkarreri adarra joten
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Tradizino zaharrak esaten dauanez, Bermeon, izurrite larria izan zan sasoi batean. Eta herriak, gertatzen ziran ezbehar eta heriotza guztietaz arduratuta, promesa zintzoa egin eutson San Rokeri. Izurritea amaitu eta herritarr…..
Carpe diem Bermioko neskekin!
D.
ARI, ARI ERKOREKA LEHENDAKARI! ZE POLITA DEN SAN ROKE EGUNA!! ETA GAINERA ZE KONPANIA DAUKAZUN!!
ONDO IGARO ERKOREKA!
IRAILERAKO LEIOAN, UDONDO ETA ONDIZ JAI EGUNA OSPATUKO DUGU MUTIL ASKOEKIN JA,JA,JA,JA…TXANTXETAN NAGO!
BESARKADA HANDI BAT ERKOREKA ETA BESTE BAT ANASAGASTIRENTZAT!