Tradizino zaharrak esaten dauanez, Bermeon, izurrite larria izan zan sasoi batean. Eta herriak, gertatzen ziran ezbehar eta heriotza guztietaz arduratuta, promesa zintzoa egin eutson San Rokeri. Izurritea amaitu eta herritarrak gaixo haretatik osatu ezkero, baseliza bat eraikiko eutsoen talan, eta urtero-urtero, abuztuaren 16an, San Roke egunez, eskerrak emoten joango ziren talara, sinesmen kutxuaz eta jai-giroan.

Gaur eguerdian, Bermeoko neska talde bategaz, talan.
Harrez gero San Roke eguna jai eguna izan da Bermeon. Luzaroan, arrantzaleek be etxeguna egiten eben San Roke egunez. Udako atunetean bete-betean murgilduta, egun horretan portutik urrun suertatu arren be, etxera etorri ohi ziran arrantzaleak, jaiari egokiona emoteko. Abesti zaharrak be jai eguntzat hartzen dau San Rokerena: