Gaur goizean Iñaki Anasagasti eta biok, kotxea hartu eta Azpeitiara hurbildu gara. Abuztuaren 3a da. Eta hilabete guztietako 3an gertatzen denez, Azpeitian, mozorrotutako pistolero batzuk Inaxio Uria enpresa-gizona tiroz erahil zuten lekuan, bere senditarteko eta lagunek, bere aldeko oroimen-ekitaldia antolatu dute.
Gogorra da, beti, indarkeriz erahildutako norbait gogoratzea. Denboraren iraganak, sendimendurik bizi eta zorrotzenak lasaitzen ditu. Horrela izaten da beti eta horrela erakusten du esperientziak. Baina Iñaxiorekin gertaturikoa bezalako bizikizun bortitzak gogora ekartzeak, unean bizi izandako dramatismoa berbizten du bere gorritasun amorratuenean. Eta Inaxio garbitu zutenetik zortzi hilabete igaro diren arren, min egiten du, oraindik, bere irudia gogoratu eta bere bizitzaz beste egiteko erabili zituzten modu zakar eta arrazoi zikinei so egitea. Giza bizitzaz sentsibilitate minimoa daukanak, ezin dezake, gizon artez, zintzo eta langile baten erahilketaren aurrean, axolagabekeriaz erantzun.
Gaur, beste behin ere ETAren kontrako protesta gardena bezain bizia egin dugu, gure ixiltasunarekin eta txaloarekin. Eta Inaxio zenaren adiskide eta ingurukoei -bere anaiei, ilobei eta bere alaba Mariari- gure hurbiltasuna erakutsi diegu. Jose Mari Kortaren anaia ere hantxe zegoen. Aste honetako larunbatean betetzen dira bederatzi urte Zumaiako enpresario zorrotz eta arrakastatsua erahil zutenetik. Zenbat odol, zenbat ezbehar, zenbat neke, zenbat negar, zenbat galera ez ote digun ekarri ETAk euskaldunoi bere berrogeita hamar urte anker ilunetan.

Ekitaldia hasi aurretik
Erabat ados zurekin Josu.
Euskaria fundazioak argi esan du, abertzaleen batasuna beharrezkoa dela, beti ere bide zibil eta demokratikoak uztartuz eta giza eskubide guztiak errespetatuz.
Ongi izan.
Inaxio Uria, ejemplo de empresario honrado y trabajador. Su familia recordándole mes a mes, ejemplo de firmeza frente a la barbarie. Sin caer en comentarios altisonantes, sin caer en declaraciones o actuaciones partidistas, sin portar simbología que pudiera resultar ofensiva para alguien, la familia de Uria está dando un ejemplo de cómo es el auténtico Pueblo Vasco. Así son los vascos, trabajadores, pacíficos, firmes en la defensa de sus ideales, de palabra. Alto y claro, sin complejos, ya es hora de hacer frente a quienes día a día desde su propio pueblo incluso, insultan gratuitamente a la sociedad vasca.
Zorionak Josu eta Iñaki Azpeitian izateagatik, jeltzale guztioi ohoratzen gaitu zuen presentzia!! Agur eta ohore Inaxio Uria! Ez zaitugu ahaztuko!