Europa mailako krisi batean murgilduta gaude. Krisi latza, sakona eta iraunkorra. Krisi anitza, baita ere, bere oinarrietan eta nabarmentzeko moduetan. Izan ere, krisi hau, ekonomikoa baita bere arlorik ikusgarrienetan, politikoa oinarrizko zutabeetan eta baloreena bere sustrairik sakonenetan.
Europa mailakoa denez gero, Europari berari dagokio krisi honi aurre egiteko hartu behar diren neurriak hartzea. Estatu bakoitzak ezer gutxi egin dezake bere kabuz krisiaren zaflada mingarriei erantzun eraginkorra emateko. Eeuroak, iraun nahi badu, behintzat, txanpon orok bere atzean dauka egitura publikoa behar du: Banku publikoa -banku osoa esan nahi dut, ez egungo Europako Banku Zentrala bezalako banku errena-, batasun fiskala eta finantza-sistema bateratua. Eta horietaz guztietaz aparte, jakina, ekonomia suspertu behar denean, susperketa horretaz arduratuko den erakundea, demanda areagotu eta inbertsioak berpiztuz.
Esandako honek, ordea, ez du esan nahi, Europa mailatik behera, krisiaren kalteak ekiditeko, lekuan lekuko estrategiak lantzeko aukerarik ez dagoenik. Izan ere, inguruko laterrietara begiratzea besterik ez dago kontuan hartzeko zernolako aldeak dauden estatu batzuen eta besteen arteko egoera ekonomikoetan. Europa bat eta bakarra izan arren, ekonomia produktiboa landu eta kontu publikoetan txukun ibili izan diren estatuak, egoera askoz hobeagoan daude, jardun espekulaltiboa sustatu eta erakunde publikoen zeregina, defizitarekin eta zorrarekin finantzatzeko joera izan duten estatuak baino. Horrek esan nahi du, krisian murgilduta dagoen Europa bakar honen baitan ere, garrantzia handia daukala lekuan lekuko erakundeek har dezaketen estrategiak, lurralde bakoitzaren egoera ekonomikoa, inguruan dauden lurraldeetakoa baino hobeagoa, sendoagoa eta osasuntsuagoa izan dadin.
Euskadik, oro har, Espainiak baino egoera ekonomiko osasuntsuagoa dauka. Ez dut esan nahi, honekin, Euskadiren ekonomikoak, arazorik, desorekarik eta kezkatzeko moduko txoko ustelik ez duenik. Ez. Adierazi nahi dudana zera da: ikuspuntu orokor batetik, euskal ekonomia zutabe sendoagoetan oinarritzen dela espainiar ekonomia baino. Industrialagoa, teknolojikoagoa eta balio erantsian sustraituagoa delako. Hori guztia, jakina, ez da berez gertatu. Aitzitik, errealitate hori, azken hamarkadetan, euskal enpresa-gizonek industriaren aldeko apostu kementsua egin dutelako izan da posible; horregatik, eta euskal erakundeek -EAJren zuzendaritzapean, neurri handi batean- politika industrial eraginkorrak bultzatu dituztelako, beste batzuek ekonomiaren terziarizazioa txalotzen zuten bitartean.
Euskadin, beste alde batetik, ez dago Caja Castilla-La Mancha, Calunya Caixa, Caixagalicia bank, Bankia eta antzekoen pareko sarraskirik. Euskadiko finantza-erakundeek ez dute osatzen sistema finantziero propioa, baina ez dago lekuz kanpo esatea, oro har, hemengo kutxek kudeaketa txukunagoa izan dutela Espainiakoak baino. Stress azteketen emaitzei begiratuz gero, ondo asko ikus daiteke, Estatu espainiarreko kutxa eta banketxeen artean, sendotasun gehien erakutsi dutenen artean egon izan direla beti. Alde horretatik ere alde nabarmena dago euskal ekonomia eta espainiar ekonomiaren artean.
Azkenez, kontzertu ekonomikoa daukagu. Euskal atogobernuaren ezaugarririk nabarmenetakoa. Kontzertuak, Europako Batasunak ematen dituen arau zorrotzak -defizit eta zorrari buruzko arauei buruz ari naiz, noski- euskal erara kudeatzeko bide ematen du. Euskadik bere tributu-sistema dauka, arau propioekin. Lurralde historikoei dagozkie arau tributarioak onetsi eta zergak biltzea, eta Estatutari dagokiona besterik ez zaio ematen, alegia, transferitu gabe dauden zerbitzuen kostuak eskatzen duena. Bestalde, Euskal erakundeen defizitari buruzko gora-beherak ez dira adostu eta erabakitzen Consejo de Política Fiscal y Financiera izeneko organoaren baitan, Kontzertuaren bitariko batzordean baino. Nafarroako Komunitateak ere bere bitariko batzorde propioa dauka.
Marraztutako eskema honek guztiak, krisiari urtenbide propioa bilatzeko tresna indartsuak eskaintzen die euskal erakundeei. Eta hauek, jakina, aprobetxatu egin beharko lituzkete, aukera eder hori bazterrean utzi gabe. Euskadik nortasun propioa dauka ekonomiaren esparruan -Espainiaren ezaugarri orokorretatik aldendua- eta nortasun hori nabarmen agertu beharko litzateke Europa guztiaren aurrean, Pirineoaren eta Bizkaiko golkoaren aurtean herri bat dagoela erakutsiz, ekonomian ere, beste arlo askotan bezalaxe, bere izaera, jardun berezia, ibilbide propioa eta bereizgarriak dituena.
Baina horretarako erakunde indartsuak behar dira. Indartsuak, eta euskal ekonomiaren nortasun berezi hori non nahi agertzeko eta krisiariaren aurrean eskura dituen lanabesak erabilteko prest daudenak. Hau da, Patxi Lopezen gobernuak ez dituen ezaugarriak.
¡Cómo me río cuando dicen: estado español en vez de España! Hay que estar muy flipado para utilizar este lenguaje.
Acabo de venir de farra y he estado hablando con unos tíos que se han pasado media noche diciendo, que si el estado español esto, que si el estado español lo otro… ¡No me jodas copón! Será España! Qué ostias de «estado español» ¿Por qué cuándo hablamos de Portugal o Italia decimos: Italia o Portugal. Y cuándo hablamos de España, algunos idiotas dicen: «estado español»
¿Alguien me puede responder a este dilema? ¿Es posible ser tan gilipollas?
La verdad es que me parece divertido oír lo de «estado español» No sé qué problema tienen con el lenguaje éstos impresentables… Debe de ser algún trauma de cuando eran niños pequeños.
Euskal krisiaren aurrean, Josu, urtenbiderik okerrena, zalantzarik gabe, ezker abertzale maoistaren eskutik etor dagikeguna da. Horiek ez digute ekonomiaren garapenik ekarriko, eremu latza eta langabezia baino.
No hacía falta que el botarate de la Fundacion, nos dijera que acaba de venir de farra. Es evidente. Siempre que escribe en este blog parece que està trasnochado y bebido, tal es la incoherencia de los comentarios que inserta. ¿Acaso el español no es un Estado? ¿Qué es entonces? ¿Una tribu? ¿Una manada? ¿Una panda? Desde luego no es una nacion. No, al menos, para la mayoría se los vascos. Para los mangantes de Bankia, de Caja Mediterráneo, del Banco de Valencia, de Novagalicia Bank y demás grupos de ladrones seguro que es una nación. La nación que les ha permitido hacer caja a cuenta de los ciudadanos. Todo por la Pasta. Ricos por la Patria.
Pero en Euskadi, los únicos que consideran que España es su nacion son los franquistas reciclados (el PP) y los afines al Partido Español, a los que hace ya muchos años que les sobre la S de Socialista y la O de Obrero. Pero ya se están despidiendo el Gobierno que han okupado durante los últimos tres años. Se acabó, Fundacion, os vais a casa. Se os acabó el chollo. Adiós al pesebre del Gobierno vasco.
Por cierto, Fundacion, qué nos puedes decir de las relaciones que PPatxi LoPPez tuvo con Caja Castilla La Mancha?? Era la caja de todos los socialistas españoles. Venga, anímate!! Cuéntanos algo, antes de que se te vayan los efectos de la farra etílica.
Orain arte horrela izan da, behintzat hori uste nuen. Baina konturatu naiz, leku batzuetan bere kezkapen handiena lan postua ez galtzea ezer aldatu gabe dela. «Lasaitasuna» nahi dute eta bezero guztiari ez badiote erantzuna ematen «bihar itsuliko direlakoan» pozik geratzen dira.
Oso dinamika arriskutsua iruditzen zait eta gixarajo sektaren parte hartu ez duena nahi. Ze pena!!
P.D: Pregunta….. ¿alcohólicos anónimos es una asociación, una ONG…. o ni lo uno ni lo otro y es una fundación?….. por saber…..
Los maoístas vascos de apariencia independentista dicen que la solución de todos los problemas vendrá de la soberanía alimentaria, es decir, de comer solo lo que producimos los vascos sin comprar mierdas cultivadas o fabricadas fuera de Euskal Herria. Excelente solución.
Eso mismo es lo que hacen en Corea del Norte y se mueren de hambre. Bueno, se mueren de hambre todos menos el jefe que está bien gordito y los generales del ejército, que serán los de la mesa nacional de HB, con algún invitado hiperabertzale como Matute y algún izquierdista de toda la vida como Larreina.
¿Todavía hay gente dispuesta a votar a gente así?