Domeka goizean Elorrixon egon ginen. Askotan ikusita ere artezalearen begiak ez dira inoiz Elorrixoko kaleek bisitariari erakusten dioten harrien eta eraikinen sinfoniaz nekatzen. Lariz jauregiaren ondoan utzi nuen kotxea, eta elizaren plazan izan genuen mitina. Txoko ikusgarriak biak. Gogoangarriak. Baina ez da gutxiagorako EAJ-k Elorrixoko aurkezten duen hautagaien zerrenda. Andra eta gizon, helduagoak eta gazteagoak, ezagunagoak eta berriak, bat egiten dute Elorrixoren etorkizunera adi osatutako talde horretan. Denen izenean, zerrendaburuak, Ana Otaduik berba egin zigun azkenengoko lau urteetan, oposizioan izanik ere, udal gobernuari egin dizkioeten ekarpenak aipatuz eta datorren legealdiari begira karteran dauzkaten asmoen berri emanez. Emakume zintzoa da Ana. Langilea, arteza eta leiala. Bigarren eskuko kotxea bete-betean erosi dakiokeenaren horietakoa. Prestakuntza ere sendoa dauka. Berehala nabarmentzen da hori berarekin hizketan jardunez gero. Eta esperientzia ere ez zaio falta. Egokia eta aproposa dauka herriko alkatetzaz arduratzeko.
Talde baliotsua dauka Anak bere atzetik. Elorrixoko udalaren ardura hartuz gero herriari bultzkada izagurria emateko gai den taldea. Denak dira aipatzeko modukoak baina ezin dut talde hori osatzen dutenen arteko pertsona bat bereiziki aipatu barik utzi. Juan Jose Pujanaz ari naiz, noski. Eusko Legebiltzarreko lehenbiziko presidenteaz. Euskalzale porrokatua da Pujana eta kultura klasikoan oso aditua. Lan oparoa egina dauka Greziarren filosofia politikoa euskaratzen. Abertzalea ere betidanik izan da, jakina. Garai batean, EAJ zatitu zenean, EA-ko kidea ere izan zen. Baina EA-ren azken denboretako norabidea ikusita -nire lagun batek, ironia punttu batez, noski, EA-ren neokomunismoaz hitz egin ohi du, bere buruzagiak ukabila jasota La Internacional abesten ikusi zituenetik- bertan behera utzi du alderdia eta EAJ-ren esparrura itzuli da berriro. Ez da bide hori egin duen pertsona bakarra. Santurtzin eta Bermeon ere batek baino gehiagok eman du urrats berdina. Itzal handiko pertsona da Pujana Elorrixon eta Anak burutzen duen zerrendari babes zabala ematen dio.
Sr. Erkoreka, ya sabe lo que hay que hacer en elecciones: ¡Caña a España! Ya vendrán luego los tiempos de mendigar dinero y transferencias a los sucios españoles.
EA iparra galduta dauka, azkenean ezin dau erantzun ezeri. Ez dakite nortzuk dira, non dagoz, nora doaz, nogaz … bakarrik ahal dabe esan nondik datoz. Astoak bizarra dauka?
Bestalde EAJ´ri Ezkerraldean, ez zaituet ikusten ezker eskuagaz. Barrutik ez dakit zer ibiliko zarie, bana kalean jendea PSE´gaz alai ez egonez, EAJk zer ekarriko dauan ez daki.
Zori on bat, hauteskudetan.
Alakrana burutik ondo ez dabilen gizagaixo bat da. Lópezek ordaintzen dio hau bezalako blogetan sartu eta espainolismoa hedatzeko, abertzaletasuna kritikatuz. Baina hain da inozoa, lelokeriak bakarrik idazten ditu. Ez kontutan hartu, mesedez. Ahal duena egiten du gizagaixoak.
Bai alderdikide! Lopezek batxilleratoa bukatu zuen, behintzat. Gizarajo honek azterketan dabil oraindik ere. Se conocerían en el patio.
El Alakrana alakranado (antaño Bidasoa&Pasajes, luego su espíritu y más tarde el corrector corregido; grave trastorno de personalidad el suyo, que no sabe ni quien es de tanto cambiar su identidad) nos sigue ilustrando con sus escritos bobalicones que ni aportar ideas aprovechables ni tan siquiera hacen gracia.
Ya sabes, Alakrana Alakranado, esta es la gran ocasión. Independencia para Euskadi y ya no hay que mendigar dinero en España. Es el momento. Hasta los españoles critican la baja calidad de la democracia española. Nosotros los vascos ya lo sabíamos, pero nos criticábais por decirlo. Ahora lo decís vosotros en la puerta del Sol.
¿Cual es la solución?
QUe los vascos formemos nuestra propia democracia. Seguro que es más real y auténtica que la española, llena, hasta el cogote, de listas con candidatos imputados.