Larunbat goizean Sabin Etxean antolatu zen ekitaldian egon nintzen. Goizeko euripean heldu nintzen Albiako lorategien ingurura. EAJ-ko blogariok ekitaldi erakargarri batera deituta geunden bertan. Komunikabideen, ikusentzuezkoen eta sarearen teknologien munduan dabiltzanentzat ekitaldi interesgarria zen. Minutu bateko bideoan zer esan edota erakus daiteke Euskadiri buruz? Bideo lehiaketa bat antolatuta zegoen lelo horrekin. Eta lehiaketaren sariak banatzekoak ziren Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Bilbo 360º izenburuko batek irabazi zuen saria. Bilboko auzo eta lekurik nabarmenetatik buelta osoa ematen zuen ganberak, leku bakoitzean buelta osoa ematen zuen neska gazte baten eskutik. Biak ere, ganberak eta neskak, 360º emanez.
Gero, jakina, Bermeora abiatu nintzen, arrain azokaren jaira. Hain da ugaria bertan batzen den jendea eta sutsua jendetza horrek agertzen duen jairako gogoa, Bermeon, udaberriko arrantzale eguna deitzen diote askok Arrain azokako larunbatari. Aurten ere horrela izan da, jakina. Bokarta zenbat gura jateko aukera izan dugu -XVII edizio hau bokartari eskainia zen- eta nahi izan duenak, gaueko orduak arte txokoan zein tabernatan lagunarteko giroan igaroteko aukera ederra izan du. Beti da gauza goxoa, udaberrian, udako zurrunbiloa hasi baino lehen, aspaldiko lagun eta adiskideekin topo egitea, batak bestearen berri jakiteko. Hauteskundeei buruz galdezka izan ditut asko eta asko. Modako gaia, noski. Alboratu ezina. Alexander Latxaga Aralar-ek Bermeoko alkaterako aurkezten duen hautagaia ere hantxe zebilen, batera eta bestera zebilen jendetzaren artean, lekutxoa zabaldu nahian. Igandeko hauteskundeetan gertatuko zaionaren metafora. Madriletik nola gabiltzan ere galdetu didate beste batzuk. Betikoa. Ondo. Gu beti ondo. Hain ondo ez gabiltzanean ere, beti ondo. Aurten 51 urte betetzen dugunon jaia ekainaren 4an izango dela esan didate. Ea joango ote naizen. Ikusiko dugu…
Txokoan bazkaldu, telebistan Olaizola eta Iruxoren -ez oruxo gure arteko batek esaten zuenez- pilota partidua ikusi, kanta batzuk abestu, jai egunetan ohikoa denez egungo egoerari buruzko elkarrizketa dramatikoetan murgildu -horrelakoak ere parte bat izan dugu oraingoan- eta etxera.
Aquí,la hosti, to dios escribe en erdera, pues yo también. No quiero parecer maleducado pero si lo hacen los jeltzales, yo que soy ciudadano del mundo me tomo la confianza de escribir en la lengua de Unamuno y Pío Baroja.
Sólo quería decir que en elecciones los nacionalistas en Euskadi se dedican a: ¡Caña a los maketos y caña a los borrokas! Ya vendrá, tiempo después, de pactar con el PSE, con Batasuna o con quien se ponga por delante como han hecho durante 30 años ¡Arriba la decencia en política!
PD
Abajo los exámenes ¡Que ganas de que llegue el veranito XD!
El Alakrana alakranado (antaño Bidasoa&Pasajes, luego su espíritu y más tarde el corrector corregido; grave trastorno de personalidad el suyo, que no sabe ni quien es de tanto cambiar su identidad) nos sigue ilustrando con sus escritos bobalicones que ni aportar ideas aprovechables ni tan siquiera hacen gracia.
Reconoce, Alakrana alakranado, que si no escribes en euskera es porque no sabes. No tienes ni idea. Formas parte del comando cibernético de Patxi López y sigues su modelo: ni sabes euskera ni lo quieres aprender, ni lo vas aprender. ¿Para qué si Euskadi es el único país del mundo en el que alguien puede llegar a ser presidente siendo analfabeto en una de las lenguas cooficiales?
Alakrana habla de dar caña a los maketos y caña a los borrokas y el post escrito por Erkoreka no dice nada ni de los unos ni de los otros. Así nos va.
Haces bien, Alakrana. Sigue vinculado al PSOE. Para un tipo como tú, ignorante, zafio, iletrado e incapaz de aprender euskera tienes futuro en el partido de Patxi López.
Iñoz eztot idatzi EAJ lehendakaritzarako hautagaiari buruzko komentariorik blog honeta (parkatu post hau hartziarren baina nire dudak jarria nahi dodaz nunun idatzita). Onarte eztot euki iñungo zalantzarik nor zen egokiena, zu zeu noski. Konszinte izanda zelako burukominak aman ahal dabezen honako errespontsabilitate batek. Baina azken bolada hontan Izaskun Bilbao-en, ez nebana esagutzen, bideo bat ikusi dot eta harrituta geratu naiz. Neska oso ondo formata, experientzi askogaz eta inteligentzia ukagabeaz. Nire komentario Forum delako «desayuno informativo» batetik atara dot, europako parlamentari aurkeztu zenean egindakoa madrilen. Impresiona ei eustan, duda barik. Bestetik Markel olano eta Bildarratz be kontrinkante oso gogorrak dira. Konklusiñoia, ha se generaziñoia toka jatzun. Baina zer nolako komentarijua eingo neban bere garaian Ibarretxeri buruz, ez dakitx, eta ikusi gero zer nolako lehendakari puxka urten dan. 1923-an konbertsaziño batetik duda bat gelditux zain airian, «¿Juega dios a los dados?» Ez dakigu, baina erresultaua benetan interesantia izango da. Parkatu off topic-a.