Gauza harrigarriak gertatzen ari dira Kataluniako hauteskunde-kanpainan. Orain arte ikusi ez dituguz gauzak. Kataluniarren diskurtsoa eta eztabaida politikoa, lasaia, paketsua eta arrazoitua esan ohi digute maiz-sarri. Euskadiko astopotroenarekin konparatuz, seny-z eta finezza-z josia omen da. Horrela diote behintzat, gure artean, zer kritikatu beti aurkitzen duten horiek. Aurtengo kanpaina honetan, ordea, mito horren kontrako egitate ugari ikusten dugu. Besteak beste -ez naiz, orain, usain erotikoa darien spot horietaz arituko- elkarren arteko mezu erasokorrak kaleratzen hasi dira alderdiak oraingo honetan. Eta bereziki harritu nau Alicia Croft izenordea hartuta, Alicia Sanchez Camacho hautagai popularrak zabaldu duen bideo-jokoa. Bertan, itsas-txori baten ganean jarrita ikus dezakegu Alicia, nazien garaiko Luftwaffe-k erabiltzen zituen stuka bateko pilotoa bailitzan, etorkin ilegalen eta independentziazaleen kontra tiro eginez. Tiroak, alabaina, ez dira benetakoak; ez dira polborez edo leherkaiz egindakoak. Ez. Metaforikoak dira: argi-bonbilez eginda daude. Haatik, leherkaiak baino,iIdeiak ordezkatzen dituzte. Hori bai, benetakoak izan ez arren, etorkinak edota independentziazaleak ikutzen dituztenean, desagertarazi egiten dituzte.
Bideo-joko hau zabaltzen hasi, eta berehala ganeratu zaizkio kritikak. Indarkeriaren apologia egiten duela leporatu zaio. Eta etorkinen kontrako mezuan, berriz, xenofobia kutsua ikusi du batek baino gehiagok. Azken salaketa honek hartu duen indarra ikusita, Alderdi Popularraren arduradunek, parkamena eskatu dute, eta erratu egin direla aitortu. Ideia oso ona omen zen haseran, baina bideoa egin duten teknikoek ez omen dute asmatu ideia ezin hobe hori behar bezala gauzatzerakoan. Etorkinak agertzen diren lekuan, Mafiak agertu behar omen ziren.
Kontua da independentziazaleen kasua ez duela inork salatu. Independentziazaleen kontrako erasoak zilegiak balira bezala. Eta inork salatu ezik, jakina, parkamena ere ez die inork eskatu. Eta galdera da… bideo-egileek asmatu egin ote dute bada, independentziazaleen kasuan, jatorrizko ideia ona artez eta zuzen gauzatzen? Batek badaki.
Hori bai, independentziazaleen kontra izan ezik, bideo-jokoa, independentziazaleek egindakoa izan bazen, zarata gehiago entzungo genuen, seguru asko, komunikabideetan.
Dudarik gabe!!! HIPÓCRITAS!!
Ez nekien ezer bideojoku honetaz, eskerrik asko!!
¿Cuando habrá independencia en el País Vasco del nacionalismo?¿Es posible un País Vasco sin nacionalismo?¿Que aporta a los vascos y al resto de españoles el nacionalismo?¿No ha sido asesino y criminal el nacionalismo a lo largo de la historia de la humanidad?¿No es igual de peligroso, el nacionalismo franquista y el nacionalismo vasco?¿No es el fin del nacionalismo étnico la Unión Europea?.
-Un País Vasco, libre de nacionalismo es posible.
Josu, parkatuko didazu zure komentarioaren gaia aldatzea, baina ezin dut gehiago. Azken aldi honetan PSEkoak pasatzen ari dira; Lopez hasi zan lehenengo EAJren kontra hitzegiten. Gero, etengabe sartu digute begietatik eta belarrietatik (EITBn) Ares eta Eusko Jaurlaritzaren «lorpena» Madrilen, transferentziak sinatu dutenean (sinatu dituzte, fotoak atera, edo zer egin dute han Chaves-ekin? ). Eta orain irakurri berri diot Ares berari esaten «No toleraremos que al Lehendakari le llamen Pinocho..» . Eta danok gogoan daukagula eurek Ibarretxeri botatzen zizkiotenak uneoro; «terroristen laguna, terroristen laguntzailea, eta abar eta abar.
Ezin daiteke ezer egin legealdia bukatzeko falta diran hiru urteak laburtzeko? Sinadura kopuru haundi bat lortu ezkero, (demagun, hauteskunde barriak eskatzen, edo lehendakariaren aldaketa eskatzen), zertara behartu dezakegu Jaurlaritza? Esaten zenuten Madrilen hobeto zala Zapatero jarraitzea, PP sartu baino, baina ez dakit nik hain desberdinak diren. Eta Patxi Lopez lehendakari moduan eukitea oso gogorra da. Aguantaezina.
Si el Nacionalismo Ejjjjpanol hubiese dejado de existir o hubiese sido soterrado a la vez o junto con el enano bajo tierra, el nacionalismo vasco, catalán, gallego,… no serían necesarios porque no se vería como un problema. El pueblo podría elegir libremente lo que quiere ser, a donde quiere llegar y con quien,… Si no existiese el Nacionalismo Ejjjpaniol, Catalunya (sus ciudadanos)podría elegir libremente cómo integrarse en Europa (por su cuenta, vía Francia,…) y al resto de ejjjpaniolitos, como no serían nacionalistas, les daría igual porque seguirían siendo Europeos de la misma manera y respetarían las elecciones democráticas de los demás, no?
Pero creo que el grito de guerra sería: se rompe ejjjpania y me duele!!!!! Dónde lo habré escuchado antes? Y ahora que lo pienso,… nunca he oído gritar a nadie cosas como: Me duele Europa! o Europa se rompe!!! Qué cosas!
Es más grave que aquí en Euskadi se agreda FÍSICAMENTE a los que abiertamente se proclaman no nacionalistas o españoles.
Egia da bideo-joku hori tontakeri bat dela, baina oraindik eta larriagoa da independentziazale ez direnei eraso FISIKOA, eta hori hementxe bertan gertatu da, mundiala irabazi genuenean adibidez.
Anonimando amiga, quedo subyugado por tu sublime razonamiento y ejjjtilo.
Los que agreden físicamente a los nacionalistas españoles en Euskadi, como dice YO MISMO, (aunque él utiliza el ridículo y falso eufemismo «no nacionalistas o españoles») son perseguidos, procesados y condenados. Pero la Sánchez Camacho que montaba en la gaviota como si fuera en un caza bombardero de la Luftwaffe para derribar independentistas atacándoles con proyectiles luminosos, recibe aplausos de todo el mundo.
Yo mismo izeneko norbaitek (batek daki ber-bera den, beste norbait den, ala inor den) esaten du mundiala irabazi zutenean (beraiek, espainolistak, nik ez baitut mundialik irabazi) eraso fisikoak jasan zituztela. Izango zen eraso banakan bat, ez dut ukatuko. Arraroa horela ere, bandera espainola astintzen kalez kale ibili zirenek, taldeka joaten zirelako. Baina Madrilen errealeko jarraitzaile bat hil zuten, euskalduna izateagatik. Eta Nire lagun bati sudurra apurtu zioten Bernabeu futbol zelariaren atarian Athletic-en kamiseta batekin joateagatik. Euskalduna izateagatik. Ez al dira horiek eraso fisikoak?
Arrazoia du Erkorekak. Euskal Independentista batek horrelako jokua egin izan balu, kristorenak eta abar esango ziren bere kontra. Indarkeriaren bultzatzailea dela, terrorismoaren kumea dela, konplizea dela, hau, hori eta bestea. Baina PP-ko batek egin duenez, kito!, denak ixilik.
Hori bai berdintasuna!