Ez da erraza jakitea Bizkaiko pagadirik zabalena non dagoen. Mendizaleak pentsa dezake Orozko inguruko mendietan dagoela. Edo Urkiola hurbileko aitzetatik barna. Edo Gorbeiaren magaletako basoetan, behar bada. Ba, ez. Bizkaiko pagadirik handiena Enkarterrietan dago. Horrela diote behintzat mendiz mendi dabiltzanentzat prestaturiko gidak. Bizkaiak Burgosekin muga egiten duen puntuan hain zuzen ere. Karrantzako haranetik Balgerri mendira garamatzan bidean, zehatzago esateko.
Udagoieneko hau sasoi egokia da, oso, basotik ibiliz, arboletako osto horituen koloreaz gozatzeko. Daltonikoa ez denaren begientzat, behinik behin, opari ederra da basoek edota arboladun parkeek eskaintzen diguten estanpa koloretsua. Europako erdialdean golden autumn edo urregorrizko udagoiena deitzen diote, urtean-urtean, sasoi honetan basoak hartzen duen margo horixka-marroi-gorritxo ederrari. Nik neuk oso gustokoa dut urregorrizko udagoiena. Eta sasoia heltzen denean, tartea aurkitu nahian nabil beti, mendiko bidea hartu eta bere eskaintza kromatikoari begiratzen denbora igarotzeko.
Atzo, larunbatean, Balgerrirako bidea hartu dut. Bizkaiko pagadirik oparoena omen dagoen Enkarterrietako basorunzko bidea. Eta ez naiz damutu, ez horixe. Lehenengo aldiz joan naiz bertara, baina pagadi bati, udagoienez, eska dakiokeen guztia eskaintzen duen baso eder batekin egin dut topo Balgerrin: enbor zurixkak, adar oparo eta aldrebestuak, estalki orlegia punturik hezeenetan, erreka urtsua, eko indartsuna, lurzoruan alfonbra marroia eta saratatsua… eta udagoienaren aberastasun kromatikoa; batez ere, horixe, naturak, nahi duenean, berak bakarrik eskaintzen dakien koadro koloretsua.
Lainoak ez digu utzi mendi gailurretik ikus daitezkeen paisaiez gozatzen, baina pagadia bera zeharkatzea da ibiltariaren saririk ederrena.
Menditik jaisterakoan, arratsalde erdian, mendi-talde batekin egin dugu bat Lanzas Agudas izeneko etxe-multzoan. Ezagutu egin naute eta harritu egin dira, ni, nire fsendiare han ikusteaz. “Hemen hobeto Madrilen baino, ez?”-galdetu dit batek. Bai, noski. Eta eguraldia emankorragoa izan bazen, askoz hobeagoa izango zen oraindik igarotako eguna. Hori esan eta, berehala, indar majiko batek eraginda bezala, eguzki izpi indartsu batek zulatu zuen lainoa, inguru guztiak itzaletik argitara ekarriz. Sakoneko poztasun batek beti ginduen guztiok. “Bueno… mas vale tarde que nunca” esan zuen mendigoizaleetako batek eta barreari ekin genion.
Argazki ederrak, Josu!. Ai basoko bake hori…!!. Nere hirugarren abizena Pagoaga da!. 😉
Esagutzen duzu «el ayedo de Montejo», Madrilen. Oso leku polit bat da. Ni joan den bi hilabete joan nintzen, bi lagunekin. Baimena eskatu behar duzu interneten bidez egun batzuk lehenago. Hogei lagun bakarrik bizita dezakete behin batean, oso txikia da eta. Gidaria agintzen du dena. Hordu bat, besterik ez da.
Inoiz egon bazara, gonbidatu dizut. e-mail bat bidali (badakizu zein den).
Agurrak
Gracias, Josu, por dar a conocer en tu blog las maravillas de este rincón de Bizkaia que son las Encartaciones-Enkarterria, tan habitualmente olvidado por nuestros dirigentes políticos. Cuando vuelvas, avisa, que hay otros muchos sitios de los que se puede disfrutar tanto en invierno como en verano.
Argazki ederrak. Zoko politak ditu Euskal Herriak. Bai horixe!