Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 29 de agosto de 2010

Aurten ere, Bermeoko udalak, mendez mende gorde duen ohitura zaharra bete du. Gaur, San Joan lepamoztuaren egunez, Gaztelugatxeko aitzara joan da, meza entzun du inguruan zegoen hainbat herritarrekin bat eginez, eta ermitako ondasunen inbentarioa egin du Bakioko alkate eta zinegotzien lekukoarekin. Ondoren, jakina, bazkari ofizialera eraman ditu Bakioko ordezkariak eta batzuek zein bestekak herriaren jaian bete-betean murgilduta amaitu dute eguna. Aspaldiko jaia da, Bermeon eta inguruan, San Joan lepamoztuarena. San Joan doloz eguna deitzen diote bakiotarrak. Eta urizarretako inguruan famatua den Eneperi izenak ere jai horretan omen dauka jatorria. Doniene feri izan omen zan hasieran; hau da, Doniene jaia.

Mirelur Uriondo zinegotzi eta alkate-orde jeltzalea akta sinatzen

El día de San Juan degollado siempre ha constituido un hito importante en el calendario festivo de Bermeo. Como el santo bautista al que se venera en la ermita de Gaztelugatxe ostentaba el título de patrón de la villa, el gobierno municipal acostumbraba a celebrar anualmente el día en el que se conmemora su degollación: el 29 de agosto. Los actos festivos tenían lugar en el paraje en el que se sitúa el santuario, al oeste del cabo Matxitxako, donde se celebraba misa, se afirmaba la jurisdicción de la villa sobre el recinto religioso, se hacía inventario de los bienes y efectos que albergaba la ermita y se concluía la jornada con una romería popular.

(más…)

Read Full Post »

Aurten ez dut Bilboko jaietaz gozatzeko aukera gehiegirik izan. Horrela izaten dira gauzak. Ihaz hainbat egunetan izan nintzen Bilbon, jaiaren usainean, baina amaitzear dagoen abuztu honetan, pare bat aldiz gehien-gehienez. Atzo izan zen azkenengokoa.

zestalariekin eta euren ordezkariarekin Carlton hotelean

Ugari dabil jendea. Itxura hori hartu nuen behintzat. Eta dirua ere ba omen dabil, beste urte batzuetan adina izan ez arren. Dena dela,  okerragoa izan zitekeenaren susmoa zeukanik ere bazegoen. Bildurti ibili dira tabernari eta dendariak, baina nahiko ondo bideratu omen da kontua.  Jende asko agurtu dugu kalean. Euskaldunak eta euskaldun ez direnak. Bilbotar eta bilbotar ez direnak. Denak jaiari dagokiona eman nahian.

(más…)

Read Full Post »