Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 18 de agosto de 2010

Denok dakigu, horri buruz zerbit irakurri dugulako edota munduko bigarren gerrate mundualari buruzko filmografia oparoan ikusteko aukera izan dugulako, zernolako gehiegikeriak egin zituzten naziek Europaren bihotzetik barreiatu zituzten konzentrazio-kartzeletan. Baina gauza bat da jakitea eta beste gauza bat gertakizun larri horiek izan ziren lekuetan egotea, gizalegearen kontra burutu ziren eraso haiek lekuan bertan berbiziz. Goitik eta beherako zirrara datorkizu bizkarhezurran behera, han, hor edota hemen ondoan gertatutakoak kontatzen dizkizuenean. Bihotza apurtzen dizute leku ilun hartan preso harrapatutako gizaseme ahulekin egin zituzten sarraski iguingarriekin.

(más…)

Read Full Post »