San Inazio egunean, Eusko Alderdi Jeltzalearen sortze-eguna ospatu ohi dugu. Uztailaren azkenengo hau, egun seinalatua izan da beti euskaldunon artean. Geutartasunari lotutako ospakizun aipatua eta esanguratsa. Ez da harritzekoa, haatik, EAJ-ren sortzailelak alderdiaren fundazioa gauzatzeko egun hau aukeratu izana. Sinbologia handiko eguna zen orduan ere San Inaziorena. Munduan zehar barreiaturik bizi ziren euskaldunak, egun hori hartzen zuten euskal jairik garrantzitsuenetarako. San Inazio baitzen, josulagunen abestiak dionez, «gure patroi handia».
Aurten ere, San Inazio egunez, oso gogoan izan dugu jeltzaleok alderdiaren sorrera. Ehun eta hamabost urte bete ditu gaur Abandoko Sabinek sorturiko alderdiak. Ez da nolanahiko urtebetetzea, ez horixe. Ez da egunero horrelako urte mordoxka betetzen. Hain bizitza luzean, denetarik ikusi dugu EAJ-an. Une itsaropentsuak eta latzak. Argiak eta itzalak. Indarrak eta ahuleziak. Denak izan ditugu gogoan gaur goizean, Sabin Etxearen atarian antolatu dugun ekitaldian.
Ez gaude gura bizitza luzeko unerik ederrenean, argi dago hori, baina huts handia egingo genuke itsaropenik gabeko zulo ilunean murgilduta gaudela pentsatuko bagenu. Ideia argiak behar ditugu, egitasmo gardena, eta horiek guztiak aurrera ateratzeko behar diren batasuna eta kemena. EBBko presidenteak, Iñigo Urkulluk, denak aipatu ditu era batera edo bestera, gaur goizeko hitzaldian. Euskal nortasuna indartzeko eta euskaldunok geure buruaren jabea izaten laguntzeko sortu zen alderdia 1895. urtean. Horretan jardun izan dugu azken mende luzean zehar eta horretan jarraitzen dugu orain ere. Jakin beza mundu guztiak! Euskal Herriaren izenean herria apurtzen dabiltzanak eta Espainia handi maundiaren goraipamenarekin itsuturik, euskal senaren garapenarentzat lekurik uzten ez dutenak. Gu, geurera -beti bezala- eta betiko jarduera garbiarekin. Zintzo eta leial jokatuz. Interes orokorra norberaren interesaren ganetik jarriaz.
Hortik desbideratzen denak, Iñigok esan zuenez, berak jartzen du bere burua alderditik kanpora.
GORA EUSKADI ASKATUTA!
Hola Josu
KALE DOR KAYIKO queremos mantener cyber contactos con nuestros políticos y amigos que tienen responsabilidades públicas y ofrecer nuestro apoyo y asesoramiento en materia de atención a nuestro Pueblo Gitano; de manera que estamos a tu disposición.
Persona de contacto OSCAR VIZARRAGA, VICEPRESIDENTE DE KDK, Teléfono 670 431 316.
Recibe un saludo y suerte