Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 31 de julio de 2010

San Inazio egunean, Eusko Alderdi Jeltzalearen sortze-eguna ospatu ohi dugu. Uztailaren azkenengo hau, egun seinalatua izan da beti euskaldunon artean. Geutartasunari lotutako ospakizun aipatua eta esanguratsa. Ez da harritzekoa, haatik, EAJ-ren sortzailelak alderdiaren fundazioa gauzatzeko egun hau aukeratu izana. Sinbologia handiko eguna zen orduan ere San Inaziorena. Munduan zehar barreiaturik bizi ziren euskaldunak, egun hori hartzen zuten euskal jairik garrantzitsuenetarako. San Inazio baitzen, josulagunen abestiak dionez, «gure patroi handia». 

Sabin Etxea aurreko Albia lorategian, gaur goizeko ekitaldian.

Aurten ere, San Inazio egunez, oso gogoan izan dugu jeltzaleok alderdiaren sorrera. Ehun eta hamabost urte bete ditu gaur Abandoko Sabinek sorturiko alderdiak. Ez da nolanahiko urtebetetzea, ez horixe. Ez da egunero horrelako urte mordoxka betetzen. Hain bizitza luzean, denetarik ikusi dugu EAJ-an. Une itsaropentsuak eta latzak. Argiak eta itzalak. Indarrak eta ahuleziak. Denak izan ditugu gogoan gaur goizean, Sabin Etxearen atarian antolatu dugun ekitaldian.

(más…)

Read Full Post »