Gaur goizean, omenaldi xumea egin diogu, Sukarrietan, Anton Ormaza abertzale zintzo eta leialari. Ekitaldi apala eta ixila izan da; lagun artekoa; sentikorra, baina zaratarik bakoa; berak gustoko dituen horietakoa. Laurogeita zortzi urte bete ditu Antonek eta buruz argi eta zorrotz agertzen den arren –“el que tuvo la retuvo” esan ohi da gure herrian horrelako kasuak goraipatzeko- gorputzak, tentsioz eta ezbeharrez jositako bizitza latzaren arrastoak jasatzen ditu.
Aurreko astean zehar, jo eta ke ibili da Txomin Saratxaga liburuzalea -azken sabindarra deitzen diote bere lagunik minenak, hain da sakona eta indartsua Sabinekiko daukan lotura afektiboa- omenaldia antolatzen eta gonbiteak luzatzen. Arana-Goiri Anaiak fundazioko kideak, urtean-urtean bildu ohi dira Sukarrietan, Anton bera buruan delarik. Aurten ere, ohiturari jarraituz, ekitaldia asteburu honetan egitekotan zeuden. Eta aukera hori aprobetxatu nahi zuen Txominek, hain zuzen ere, Anton-i ondo merezia duen omenaldia egiteko. Batzuei gutun bidez egin zaie etorteko deia. Beste batzuei, ahoz aho. Niri neuri, Madrilera deitu dit Txominek. Asteazkenean, oker ez banago: “Zuk ezin duzu hutsik egin” esan dit. “Bermeotarra zara eta EAJko zerrendaburua Madrilgo Gorte Nagusietan”. Horiek izan dira be lehenbiziko berbak. Lehenbizikoak eta bakarrak, ez baitit erregurik egin behar izan. Berehala eman diot baiezkoa. Nola ez, bada!! Errespetu handia diot Anton-i. Baita miresmena ere. Gizon zintzoa da. Arteza eta, aldi berean, gizatasun handikoa. Horrez ganera, oso-osoko abertzalea da. Bere ideiekin beti leiala izan den abertzalea. Sabindar sutsua. Bat-bateko euskotarra.
Anton-en aita, Ruperto Ormaza, Bermeoko udaleko zinegotzi jeltzalea izan zen Bigarren Errepublikaren garaian. Nire aitita, Braulio Gervasio, ANV-ko zinegotzia izendatu zuten guda zibila hasi zenean. Lagunak ziren. Eta elkarrekin epaitu zituzten, Urdaibaiko beste hiru abertzalekin batera, “en el procedimiento sumarísimo de urgencia número 83-37 tramitado ante el juzgado militar número 2 de Bilbao, constituido en Consejo de Guerra permanente”. Rupeto-ri herritarren ebakuazioa ahalbideratzea leporatzen zioten. Nire aititari, ordea, frankistak Bermeora sartu ostean, Bilbotik herrira itsasoz etorri izana “Galerna” itsasontziaren makinista gisa. 1937ko uztailaren 21ean eman zen epaia. Madalen bezperan. Egun itzala, benetan.
Frankismoaren garai ilunetan, Anton-ekin batera euskal aberria aldarrikatzen ibilitako hamaikatxo lagun batu da Sukarrietan gaur. Hantxe zeuden hirurogei eta hirurogeita hamargarren garaietako EGI-ko komando kementsuak. Ikurriñak eta aberriaren askatasunaren aldeko pintadak non nahi eta noiz nahi jartzen zituztenak; Gudari aldizkaria prestatzen, irakurtzen eta zabaltzen zutenak.. Hantxe zeuden, adoretsu eta tinko, urteetan aurrera doazen arren, betiko militantzia gihartsua agertzen.
Eguerdiko ordu batetan, finkatutako orduan ber-berean, azaldu da Anton. Sukarrietako hilerrian. Josu Pagai-ren eskutik agertu da. Ordurako, Txominek deitutako berrogeiren bat pertsona geunden, errezkadan, bere zai. Ixil-ixilik igaro da Anton gure artetik, Bizkaiko xirimiri hezearen laztanak aurpegian sentituz. Sabinen hilobi ondoan gelditu da. Bizkai Buru Batzarreko Andoni Ortuzar-en ondoan. Hura bai sinbolismo handiko irudia!!. Anton ere Bizkai Buru Batzarreko burua izan zen bere garaian. Izan ere hortik datorkio entzuterik handiena. Aginte sendoa eta fidagarria izan zen berea.
Ohorezko aurreskua eskaini ondoren -Larrik egin du dantzari- Larrazabalgo diskurtsoa gogoratu du Amaia Gazteluk. Sabinen gorazarrean, noski. Gero, banan-banan hurbildu gatzaizkio Anton-i, besarkatzen eta gure hurbiltasuna adierazten.
Inork ez du diskurtso entzutetsurik egin. Ekitaldiak, ez du mitinik izan. Berba potoloak eta esaldi puztuak ez dira inondik agertu. Ez ziren beharrezkoak. Denok genekien -ondo jakin ere- Anton-en meritua zein den. Eta denok genekien, baita ere, Anton-ek ez duela bere merituen inguruko zalapartarik nahi.
Ekitaldi laburra izan da, baina sentikorra oso. Ezaugarri batek batzen gintuen han bildutakoak. Denok ginen abertzaleak eta denok aitortzen genion Anton-i bere bizitzan zehar agertu duen zintzotasuna eta aberri maitasunarekiko atxikimendua.
Gero, txakolina hartu dugu Sukarrietako batzokian, eta Mañura igo gara lagun arteko bazkaria egiten. Han, indaba gorri eta txerrikiak iruntziz, iraganeko istoriak entzun ditugu ugari. Eta hamaikatxo plan egin dugu gerora adi.
[…] Leer fuente […]
Ea aintzinako zauriak ixtera goazen. Aberriak eskertuko du.
Ez al doguz behar ba abertzaleak osterabe??
Vaya,vaya, no sé porque me ha censurado el último comentario,mío, vale que hablaba sobre el culto a las reliquias …
-Pero oiga ,que eso lo hacían ya los primeros cristianos .Qué eso tiene más años que Matasulem.
¡Que … ya me ha censurado 5 comentarios!. Pues el infame ,Donatien Martinez, defiende la lucha armada terrorista , el secuestro y la delincuencia y no veo que lo censure ningún comentario…
Nola liteke bada, norbaitek euskaraz dagoen idazki bat irakurri, dena ulertu, eta bere iruzkinak hizkuntza horretan egiteko gaitasunik ez izatea? Ez al da arraro samarra? Ez al da harrigarria gertatzen?
Bietatik bat: ala ez daki zeri buruz ari den -hauxe dela nik uste- ala euskararekiko mespretxurik borobilena erakusten du. Edonola ere, ez du merezi kasurik egitea!
-Sólo estudié 1 año y medio el neoidioma denominado Batua, por eso escribo en castellano. No hay ninguna razón más. No soy nacionalista vasco ni tampoco del otro ni del más allá.
-Sólo una aclaración Sr. Erkoreka, (esto no es un comentario)
-Perdón es «Neolengua» como bien fijó George Orwell en 1984.
-Bajo el capitalismo, el hombre explota al hombre, sin embargo bajo el nacionalismo es exactamente al revés»
Argi dagoela uste dut euskaraz dakitelakoan, blog honetan gaztelaniak bakar-bakarrik idazten dutenei buruz, ez? Ume batek esango lukeenez… flu flu.