Gazteak ginenean, euskal kostaldeko gure txokoan, Bermeon, lantzean behin baino ez zuen elurrik egiten. Hotz handia egiten zuenean bakar-bakarrik ikusten genituen elurrezko mordo zuriak goitik behera erortzen. Kalean, baina, nekez hartzen zuen gorputza noiz-behinkako elur horrek. Berehala urtzen zen. Itsasertzeko ezaugarri klimatologikoa ei da hori. Inguruko mendietan, ordea, zertxobait gehiago irauten zuen. Horrelakoetan, institutuko gazteok mendi-txangoak antolatu ohi genituen, elurra zegoen lekura inguratu eta plastikozko boltsen gainean jesarrita, zirriztaka goitik behera jolasten aritzeko. Eskiak eta zer ziren, inortxok ere ez zekien orduan Bermeon. Telebistan ikusten ziren aberatsen kontuak bakarrik.
Atzo, Pagasarrin egon nintzenean, hango giroak, gure gazte garaietako denborak ekarri dizkit gogora. Guk ere, Bermeon, bilbotarrak Pagasarrira igo ohi ziren moduan, Sollubera joateko joera genuen elurrak jolaserako aukera ematen zuenean.
Gaur goizean, ohetik jaiki eta inguru guztiak zuri-zuri ikusi ditudanean, Sollubera joatea erabaki dut. Han, inguruko herrietako jendeak bilduko zirela somatu izan dut giroaz gozatuz elurrarekin olgetan egiteko. Eta han izan gara berriro, Igone, Alex eta hirurok -Jokin, atzo esan nuen moduan, azterketetan murgilduta dabil- egunari dagokiona ematen.
Eguraldia eguzkitsua izan dugu gaur. Ez da elurterik izan. Ezta haizetzarik ere. Zerua oskarbi izan dugu egun guztian eta hotza zegoen arren -Sollube ganean gradu bat zegoen- giro aproposa izan dugu paisaiez gozatzeko. Mañun ehundaka ume ikusi dugu gurasoekin domeka goiza giro alaitsuan igaroten. Handik gora, gaztejendea ikusten zen ugari leku goitik eta beherako zirriztadak egiteko leku egokiaren bila. Gora igo ahala, lagun taldeak ikusten ziren han eta hemen trineoekin, buggiekin eta antzekoekin zirriztaka eta barreka. Eta gailurrean, antenan, argi aparta zegoen. Gutxitan ikusten den modukoa.
Benetan merezi izan du beste zeregin batzuk bazterrean utzi eta gaurko eguna elurrarekin jolasten jardutea. Guk, diputatuok ere, merezi dugu, merezi, noiz edo noiz gaizak lasaitasunez hartu eta honi eta besteari adierazpenak egiten ibili beharrean, olgetari gozatsu ekitea. Bai horixe. Deskantsua ona da lan egiteko sasoia heltzen denean zereginari behar den legez oratzeko.
Baina zu ze gosaltzen duzu, Josu? Biodramina Red Bullekin? Ez daukazula hamabost urte gizona! Hemen, Madrilen, bost gradu zero azpitik. Elurra pixkatxo bat. Kriston trafikoen arazoak, badakizu.
Ta bazkaria nork prestatu du?
Broma eh…
Gorbean, Pagasarrin, Burgoan, orain gure Solluben, txo!! lasai
gero Madrilen indartsu barik geratuko zaizu eta…
Jo ta ke dabil gure hurrengo lehendakaria!!!
aldapa malkortsuagoak igo behar izango duzu baina politika paisaian, zaildu zure gorputza, behar zaitugula gero!
Ogono dotore argazki horretan.
Gabon zahar eguneko argazkia baino asko politagoa da Sollubeko gailurrean atera dozun hau. Neguak ondo egiten deutso Solluberi. Mamarroak hil eta udabarrirako prestatzen dau. Gure politikan bere horrelako zerbait beharko litzateke. Koko kaltegarriak garbituko dituen negu gogor bat.