Gaur goizean tartetxo bat aurkitu dut Gernikara hurbildu eta urriko azken asteleheneko giro alaia dastatzeko. Igaz ez nuen handik ibilteko aukerarik izan. Esaten dutenetik, joan den urtean errukirik gabeko euriteak astindu zituzten handik ibili zirenak. Gaur, ordea, eguraldia ederra izan dugu. Eguzki bero eta dizdiratsua. Eta horrek kalera ekarri du mundu guztia. Inor ez da etxean gelditu. Gernikako enparantza eta bazterrak jendez ganezka zeuden. Denak eguraldi onaren itzalpean jaia ikusten eta giroaz gozatzen.

Irene Pardo Nekazaritzako Ahaldunarekin Gernikako azokan