Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 30 de octubre de 2009

kirmen uribeETXERA joateko baimena eman zidaten kuartelean, legez zegokidan hilabeteko permisoarekin. Hilabete osoak gauza asko egiteko aukera ematen du, beste zereginik ez dagoenean. Eta soldaduzka egiten dagoenak, ez dauka, normalean, beste zereginik egutegiari aurrera zelan egiten duen arreta handiz begiratzea baino.

Denbora sobran neukanez, Ondarroara ostera bat egitea bururatu zitzaidan. Lagun handia neukan Ondarroan. Eta petatearekin Ceutara eraman nindutenetik ez ginen elkar ikusten. Bisitatxo bat egitea erabaki nuen.

Ricardo G. Bastida Zuzenbide Fakultatean ezagutu nuen. Gela bereko ikaskideak izan ginen. Batera hasi eta batera bukatu genituen ikasketa unibertsitarioak. Garai hartan ez zegoen euskaldun askorik Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbide Fakultatean, behintzat, salbuespen nabarmena ginen gehiengo erdaldunaren erdian. Hain bitxiak ginen testuinguru hartan, laster batean ezagutzen ginen elkar eta jartzen ginen kontaktuan.

Itsasoko Gurutze Gorrikoek, domeka hartan Ondarroara joango zirela esan zidaten. Salbamenduko ariketak egitera omen zihoazen. Eurekin joaterik neukan galdetu nien. Erantzuna baiezkoa izan zen. Goizean joan eta arratsaldez itzultzeko asmoa zeukaten. Salbamenduetarako ontzi berezian, noski.

(más…)

Read Full Post »