Gaur goizean tartetxo bat aurkitu dut Gernikara hurbildu eta urriko azken asteleheneko giro alaia dastatzeko. Igaz ez nuen handik ibilteko aukerarik izan. Esaten dutenetik, joan den urtean errukirik gabeko euriteak astindu zituzten handik ibili zirenak. Gaur, ordea, eguraldia ederra izan dugu. Eguzki bero eta dizdiratsua. Eta horrek kalera ekarri du mundu guztia. Inor ez da etxean gelditu. Gernikako enparantza eta bazterrak jendez ganezka zeuden. Denak eguraldi onaren itzalpean jaia ikusten eta giroaz gozatzen.

Irene Pardo Nekazaritzako Ahaldunarekin Gernikako azokan
Bizkaiko bazter guztietako jendea agurtu dut gaur Gernikan: Karrantzatik Ondarroara bitarteko herri guztietako bisitariak: plentziarrak, mungiarrak, lekeitiarrak, abadinotarrak, otxandiotarrak, etabar. Izan ere Gernikako urriko azken astelehena, lehen sektoreko azokarik garrantzitsuenetarikoa da Bizkaiko lurraldean. Saltzaileen eta erosleen arteko topagune aparta. Baserritarrak euren produkturik onenak saltzen. Eta bezeroak mahairako jakirik gozo eta osasuntsuenak erosten: Indabak, gazta, txakolina, ortuariak… Bizkaiko lurrak ematen dituen fruturik hobeenak.
Nabarmena da krisia ekonomiaren arlo guztietan. Baserritarren artean ere bai, noski. Aurpegian eta begiradan agertzen dute kezka. Azoka geldi omen dago. Ez omen da nahi adina saltzen. Hala ere baikor daude gehienak. Eta ez da harritzekoa. Gaur eguneko baserritarra bokazionala da; kanpora ogia irabazteko aukera izan arren, etxean gelditzeko erabakia hartu duena. Badaki zer daukan esku artean eta gustura egiten du bere lana. Euskal Herriko eta kanpoko mahaiak ahalik eta hobeen hornitzea du helburu. Kalitatea eskaintzea.

Jose Antonio Bastegieta "Marko"-ren txakolina dastatzen
Kexatzeko arrazorik ez daukatenak Gernikako tabernariak dira. Gaur, bertakoentzat jaieguna izan arren, astegun buru zuria da beste leku guztietan. Baina hori ez da eragozpena izan Bizkaia guztiko eta inguruko herrialdeetako jende multzokadak bertaratzeko, txikitoak hartu, bazkari ederra egin, eta arratsaldean, pilota partiduaren ostean, jaiegunari dagokiona emateko.
¿Por qué escribe usted en vascuence esta entrada? Debería escribir en la lengua de España. La que nos une. La que nos hace españoles. La que nos sitúa en el mundo. El vascuence es un arcaísmo impropio de gente civilizada
Txakolina dotorea da. Nik ez dut dastatu Markorena, baina nazioarteko mailan, gaurko txakolina bezain ona ez dut beste ardorik ezagutzen. Champagnekoa ezta ere.
Oin dela 3 urte ezin nazela jun Urriko azken astelehenera, bainan kriston ambientie zegon. Joan direnak ondo paseu izana espero dot. Ta Curro, utzizu ergelkeriak esateari zeure lerro orokorrean.
Besakada haundi bet Josu
Es una escena muy bonita.Parece que estais mirando no a las indaba de Gernika,sino a la nueva criatura nacida en Ajuria Enea y llamada Presupuestos..Por cierto.¿Por que no le llamasteis a Izaskun que tiene la responsabilidad de la defensa de la antxoa en Bruselas?.
Hi bizi haiz, hi, Josu. Guk berriz astelehen osoa lanean pasatu behar izan genian, beti bezala.
Parlamentari Erkoreka jauna,
Zergatik idatzi duzu post hau euskaraz?
Euskal Herriko hizkuntzetariko bat delako?
Euskaldunen arteko loturetariko bat delako?
Euskaldunak egiten gaituen hizkuntza delako?
Munduan gure izaera kokatzearren oinarrizkoa delako?
Erromatarrekin, Visigodoekin, Arabiarrekin, Españolekin, Frantzesekin harreman estuak ta luzeak garatu izan ostean, euskaldunak ere mendabal zibilizarioren zati bat garelako?
¿No será Curro uno que está vacilando al escribir tales burradas, sin más?
¿Le pagan por hacerlo o lo hace gratis?
lotsagarrixek iruditzen zaizkit, geur arzalluz eta otegigaitzik egin dozuzen kritikak. ez dot ulertzen, horretako juan ppse-ra!!