Gaur goizean Bilboats enpresaren untziaren aprobadan parte hartu dut. Bilboats hori, zerbitzu turistiko eta kulturalen eskaintzan diharduen enpresa bat da. Bere espezialitatea Bilboko hiriaz errekaren ikuspunturik gozatzean datza. Erreka da bere abiapuntua eta bizkarhezurra. Eta erreka da, noski bere helmuga.

Bermeotarrak eta bilbotarren bat untzi barruan
Erreka hobeto ezagutzeko eta inguruak beste ikuspuntu batetik azterarazteko, enpresa honek untzi berria egin du. Erreka-untzia. Ibai Alai da bere izena. Untzi horren helburu nagusia errekatik gora eta behera bidai turistikoak egitea da. Hibaiak dauzkaten hiri handi eta famatu gehienetan gertatzen den modu berdinean, hala nola, Parisen, Budapesten edota San Petersburgon. Zein ez da hiri hauteko hibaietan dabiltzan untzietan inoiz ibili? Bada… gaurtik aurrera, Bilbon ere zerbitzu berdin antzekoa izango da. Eskola-umeentzat, turistentzat, Bilbo inguru berri batetik ikusi nahi duten bilbotarrentzat eta mota guztietako bisitarientzat.