Atzo, Arrain azokaren XV edizioa zabaldu zen Bermeon. Azken hamalau urteetan bezalaxe, itsasoari, arrantzari, eta arrainaren kontsumoari lotutako hainbat erakusleku kokatu dira lameran zehar, bisitariari itsasoa eta gizakiaren arteko harramen oparoa laburbilduta eskaintzeko asmoz.

Andoni Ortuzar eta biok Eleizalde Ikastolaren erakuslekuan, arrantzale izandako bermeotarrekin
Inaugurazio ekitaldiari ekin genionean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ezak harritu ginduen. Orain arte, ez da horrelakorik gertatu. Arrantza sailburua ez bazen, Portuetako sailbura zetorren. Eta sailburua ez bazen, sailburuordea ala zuzendaria. Baina beti genuen gurekin Jaurlaritzaren ordezkaritza sendoa. Aurtean, ordea -batek daki zergatik- Lakutatik ez da inor bertaratu. Horrek, ordea, ez du inaugurazioa eragotzi. Alkateak, berdi-berdin zabaldu dugu Azoka.
Gero, esan udaleko ordezkariak esan didatenetik, Arrantzako sailburuordea eta pPrtuetako zuzendaria hurbildu omen dira. Ez omen ziren elkar ezagutzen. Bermeon agurtu omen dute elkar lehnengoz. Eta bisitalditxo laburra egin ondoren, joan omen dira berriro. Beno. Ikasiko dute. Ala, agian, lerro berean esateko, ikasiko omen dute.
Asteburu honetan, erakusleku paregabea aurkituko du Bermeon, arrantza sekotearen berri jakin nahi duenak. Eta arraina gustoko duenak, kontserba mota guztietako eskaintza zabala dauka eskura bertan. Bokartak, sardinak, tunido mota guztiak eta berdela oliotan. Kontseberoak ere berrikuntza etengabean murgilduta daude. Merkatuaren gustuak aldakorrak dira oso, eta aldakuntza horietara egokitu beharra daukate arraina lantzen duten euskal fabrikanteak ere.
Honen ondoan, Udalaren Turismo bulegoak, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bermeoko herriaren arrantza tradizioak erakusten emateko. Ekitaldi ederrak eta ikusgarriak nonbait.
Benetan merezi du Arrain azoka hau dela eta, Bermeora joatea. Ez aukerarik galdu, damutu nahi ez baduzu.
Zorionak,»el correo Español»en irakurri zaitut gaur (interneten,noski) eta zure mezua(nire iritziz) argia,zahatza eta norabide aproposan izan dala somatu dut.
Hori da bidea,komunikazio esparruari une hauetan duen benetazko garrantzia eman behar zaio.Lotsagabekeriaren kontra dugu burruka,lotsagabe hauek,ordea,kontraesan eta gezur ugari dituzte bere baitan,aprobetxa ditzagun,bete betean…..
Adibide bat:Atzo,radio Euskadiko «parlamento de las ondas»en,Pastor-ek TVE-ren nunbaiteko ez dakit ze gestio modu «liluragarria» atera zuen eitb ren orain arteko gestio «partidista-doktrinario» ren kontra jartzeko.Oportunitate zoragarria eduki zuen une hortan Egibarrek Himnoaren manipulazioa gogorarazteko eta hori al dan heurek eitbrentzat nahi duten eredua,hori al den azken finean bilatzen duten «aldaketa» famatua.Ez zuen egin,eta situazioa alrebeskoa izan balitz,ez dut dudarik Pastor-ek egoera hortatik «petroleoa» aterako zuela.
Oraintxe ekarri didate gaurko egunkaria,»noticias de gipuzkoa»,eta Pastorrekin elkarrizketa dator.Titularra;»Las cuentas estaban peor de lo que creíamos».
Hauek bai artistak propagandan,manipulazion eta gezurretan,asi dira aitzakiak,»la venda antes de la herida».
Hontan,badugu zer ikasi lotsagabe hauengandik.
Agurrak eta berriz,zorionak.
Benetan lotsagarria. Eusko Jaurlaritza berriaren bidea motza da baina iruditzen zait susmatzen ditudala zein nolako pausoak emango dituen datorren lau urteetan. Nahigo nuke lau urte horiek bigarren urtean amaitzen badira! Lehengo momentutik jakin nuen PSEren helburua Euskadi ez zela. Euskadiko biztanleen egoera bost axola zaie Patxiri eta Antoniori. Patxi bere programan argitu zuen krisia elkarrizketaren bidez gaindituko zuela. Hona hemen, lehenengo aukera biztanleokin hitz egiteko. Badirudi elkarrizketa horiek gutxiei dagokien pribilegioak direla. Arrantza betidanik izan da Euskadin sektore garrantzisua. Euskal arrantzaleek beraien arrantza ekologikoekin Europan eredu izango dira denbora gutxi barrru. Patxik eta bereek ez dute hori ulertu. Kea saltzen dute. Harrigarria da inork ez duela oraindik eztulik egiten. Harrika asten garenean ikusiko dute…
Euskara arloan atzerakada dator, Bengoaren Osakidetzako eta Celaaren Hezkuntzako dekretuen derogazioaz gaur ElTxorreon aipatzen den bezala.
Manifestazioa egitea proposatzen dut Bilbon, bestela hemen atzerapausoak etorriko dira. Uste dut ez zaiela dohainik atera behar, bestela atzerapauso gehiagorekin ausartuko dira Eltxorreoren laguntzarekin:
Gran Vian manifa:
«Euskaraz atzerapausorik EZ»
Zer iruditzen??
Xabier, El Correon argitaratu den elkarrizketa horretan, agertzen direnak baino gauza askoz gehiago eta zorrotzagoak esan dizkiot galderak egiten zegoenari. Baina gure herri honetan horrela dira gauzak. Manipulazioari dagokionez, ederrak ikusi ditugu orain arte, baina oraindik ederragoak ikusteko gaudelakoan nago.
Petirrojo, zurekin nago. Baina azken bolada honetan galdera bat egin ohi diot neure buruari: ¿Nola bizi nahiko dute hemendik aurrera orain arte PNVri eta Eusko Jaurlaritza abertzaleari gertatzen zenaren kulpa guztiak leporatzen bizi izan diren egunkariak? ¿Oposizioko egunkari kritikoak izatetik gobernuaren menpeko egunkariak izatera pasako al dira orain?
Ni neu ere kezkatuta gelditu naiz Bengoaren hitzak irakurri ditudanean. Bengoa abertzale familiakoa da. Gurasoak abertzaleak dira biak eta amaren aita, Gorgonio Rentería, abertzaletasunaren aintzindarietako bat izan zen Bizkaian. Euskalzale amorratua. Zertan ote dabil?
Bengoa bezalakoak asko ditugu, «autonomistak» omen direnak. EAJn ere zenbaitzuk.
Eta horretaz nekatuta nagoenez, oraingoan Aralar+Ea koalizio ilusionantea bozkatuko dut. Josu, zu ondo ikusten zaitut, aspaldian lan bikaina egiten MAdrilen, baina horrenbeste manipulazioren eta tramparen aurrean ezin dut Azkuna bezalakoen postura babestu, horregatik nekatu naiz EAJ bozkatzearekin. Ambiguotasun kalkulatu hori ezin dut ulertu, beno, uste dut hautesle batzuk ez uxatzeko egiten duzuela eta hori inteligentea izan liteke baina beste aldetik ez, beste batzuk uxatzen dituzuelako.
Adibidez ez duzu erantzun goikoan Bilboko manifaren inguruko proposamenaren inguruan duzun iritzia.
Gustatzen zait zure lana, ta zintzoa eta blog oso ona duzu, baina ez dut ulertzen Imaz eta Azkuna bezalakoen transbertsaltasuna. Egia da PSErekin akordioak egin beharko direla etorkizunean, baina baita PP eta ezker aberzalearekin, ez dago gizarte hau batzuekin bakarrik eraikitzerik eta batzuk etengabe dabiltza PSEren ipurdiaren atzetik, adibidez Maquedaren adierazpen lotsagarriak ditut gogoan Vocenton.
Horregatik, nire botoa lehenengo aldiz Aralarreri
Nik ez dizut esango, Joseba, nori eman behar diozun botoa. Aralar+EA koalizioa «ilusionantea» dela baderitxazu, bada aurrera horrekin. Nik neuk, ordea, ez diot ikusten koalizio horri progresismo puztu eta hutsalaz aparte, interesgarria den ezer. Euskaldun traketsak, ugari daude EAn. Ala peto-petoa al da, esate baterako, Larreina? Abertzaletasunaren irmotasunari dagokionez, irakurri al duzu ETAk, gaurko elkarrizketan, EAri buruz esaten dituenak? Epelkeria aurpegiratzen dio. Gauza asko esan… baina egiteko ordua heltzen denean ezer ez!!
Beti dago, Joseba, gu baino erradikalagoa omen den bat, gure ahultasunak nabarmenarazteko prest dagoena.
Zein da, diskurtsoez aparte, EAk eta Aralarek gaur-gaurkoz erakutsi dezaketen balantzea? Berba borobilak esatea erraza da gobernatzeko erantzukizunik ez dagoenean.
Berriz diot. Zeu zara zeure botoaren jabe. Baina ahal dela, ez irudi eta itsurakeria hutsetan oinarritu. Eta batez ere, ez botoa alperrik galdu, boto asko behar baita Europako Parlamentuan jarlekua lortzeko.
Euskararen aldeko manifestazio batera joateko arazorik izango nukeela uste duzu? Orain baino lehenago ere baten baino gehiagotan parte hartuta nago. Ez dakidana -adinaren kontua izan daiteke agian- zera da: manifestazio bat deitu eta bertan parte hartzea pertsona baten konpromiso politikoaren maila erakusten duen indikadore bakarra ala garrantzitsuena den.
Lehenengo eta behin ikustearen aldekoa naiz. Ikusi Lopezek eta bere lagunek euskararekin egiten dutena. Eta gero, arrazoiak daudenean -ez susmoak bakarrik- protesta mota guztietara jo, inolako zalantza barik.
Gustatu zait erantzuna, oso ona. Hori bai, zure alderdiko Azkunak esaten dituenak entzunda, niri behintzat ez nau ordezkatzen, abertzale dela dio, baina ez independentista. Legitimoa da, baina nik ez diot bozkatuko gehiago ezta Duran Lleida edo CIUri ere, «Una pregunta para usted» saioan hori esan zuenean. Agian EA eta Aralarrekoak fatxada hutsa dira baina independentista dute bere burua, behintzat fatxada bai.
Ta bueno, susmoak beteko direla esan dutenez bai Bengoa eta Celaak, joan manifa prestatzen euskararen alde EAJn murrizketa gehiago etorri ez daitezen. Hortzak kalean erakusten ez bazaizkie gehiagorekin ausartuko dira. Ziur. Beraz gai honetan gogor erantzun behar da, gure hizkuntzak sufritu ez dezan. Denuntziak jarri, Nafarroan gorenean bezala, manifestazioak, kritikak. Ez dut nahi euskara politizatzea baina agian bere defentsak ez digu besterik eskeintzen
Ondo, Joseba. Horrela ikusten baduzu, errepetu osoz hartzen dut zure iritzia eta jarrera. Baina gauza bat hartu kontuan. Aralar+EAk osatzen duten zerrendaren buruan, ERCko bat dago. ERC independentista da. Horrela agertzen da behintzat. Baina ez du arazorik izan, abertzale bat bazterrean utzi eta PSCko bat, Montilla jauna, Generalitateko buruan jartzeko. Independentista puztu ilusionanteak horrelako gauzak egiten dituzte batzuetan. Hemen, Euskadin, PPk jokatu duen papera jokatzen du ERCk Catalunyan.
Bestalde, begiratu iezaiozu egoerari ere. Gure artean botoa sakabanatzeak, abertzaleok Europako Parlamentuak jarlekurik ez izatera eraman gaitzake.
Manifari dagokionez, lehenago ere esan dizut, ez dut nik hor izateko arazorik izango. Baina euskararen arloan, guk, euskaldunok ere, asko daukagu zer hobeto. Nire zalantzak, PSOEkoek eta PPkoek egin dezaketean baino, guk, geuk, euskaldunok, egin dezakegunean edo egin ez dezakegunean daude. Besarkada bat eta ondo izan.
nik ez dakit zergaitik ematen duzue hain buelta asko arrain azoka bermeoko jairik oberenetarikoa da eta gaztek egiten dutena oberena da edan eta erre eta neskekin ligatu hori da oberena ez egin aldarrika eta festa aprobetxatu eta ondo pasatu aioo!!