Jeltzaleok, egun ederra izan dugu gaur Bermeon. Busturialdeko bazkideak batu gara bertan, elkarri berotasuna eman, arnasa artu eta gerora begira adore berriak hartzeko.
Ez dira egunik egokienak alaitasuna adierazteko, baina giro ederra somatu dut. Kementsua da gure jendea. Oztopoen aurrean indartu egiten den horietakoa. Une latzari ganez egin beharra adostu dugu eta etorikuzunari aurrez begiratzea. Beti legez, erantzukizunez eta jarrera baikorrean. Beti legez langile eta umoretsu. Beti legez Euskadiren askatasunari eta euskaldunon garapenari begira.