Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 5 de mayo de 2009

Gaur, politika uztera doala esan digu Lehendakariak. Hainbat urtez Euskadiren buruan ohore handiz jardun eta gero, agur esateko unea heldu zaiola adierazi digu.

Beti bezala, dignitate handiz esan du esan beharrekoa. Bere lekua galdu barik. Ez negarretan, ez haserretan, ezta keinu aldrebestuetan ere. Argi, zoli eta zuzen. Bere betiko estilo prestuan.

Lehendakariorde izendatua izan zenean ezagutu nuen Ibarretxe. Lehendik ere banuen bere berri baina orduan izan nuen, lehenengoz, berarekin tratu zuzena izateko parada. IVAPeko zuzendaria nintzen ni eta berak zuzentzen zuen sailean kokatu ninduten. Hasera-haseratik ohartu nintzen maila handiko gizona zela. Pertsona bezala balore handiak zituen: Langilea, zintzoa eta kementsua. Ekonomilari gisa, ordea, primerakoa. Asko aurkitzen ez diren horietakoa. EAJren barruan dugun balorerik handienetakoa izan da eta da zalantza barik.

Harrez gero, bide luzea egin du politikan. Luzea eta dizdiratsua, agirian dagoenez. Beti zintzo eta leial jokatuz. Beti aurpegia emanez eta arazoei aurrez agertuz. Beti abertzaletasunaren aitzinean, norabideak definituz. Bere Lehendakaritzapean, denok ikasi dugu zerbait, bide berriak urratzearen alde agertu zaigulako.

Luxuzko Lehendakaria izan da Euskadirentzat eta abertzaleontzat.

Besarkada bat, Lehendakari.

 

 

Read Full Post »

news329Hoy que los socialistas vascos vivirán el apoteósico encumbramiento de su líder a la máxima responsabilidad de la Comunidad Autónoma vasca -agrupación provincial que se encuentra claramente diferenciada de la Comunidad Foral de Navarra y a la que no pertenecen ni el Condado de Treviño, parte irrenunciable de la Comunidad Autónoma de Castilla León, ni el enclave de Villaverde de Trucíos, históricamente perteneciente a la provincia de Santander-; hoy, insisto, que va a tener lugar este memorable evento, leemos en la prensa matutina las declaraciones que ayer mismo -no hace todavía ni 24 horas- hizo Leire Pajín en Madrid para calificar políticamente al que es y será su principal socio para gobernar a los vascos.

(más…)

Read Full Post »