Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘Bermeo’

Eusko Alderdi Jeltzaleak Bermeon eman zituen lehenbiziko urratsetan protagonista izan zirenen azalpen biografiko honetan, ezin dezakegu bazterrean utzi Serafin Albizuri Ozamizen irudi bitxia bezain aipagarria. Albizuri abadea -bere bizitzako azken urteetan lekaide egin zen-Arteagako Gautegizen munduratu zen 1869ko martxoaren 24an. Baina jatorriz bermeotarra izan ez arren, Bermeon eman zituen heldutasunaren garaiko urterik emankorrenak. Bermeon eta Bermeoko jeltzaleen artean, euskalzaletasuna zabalduz abertzaletasuna suspertzen. Gazte-gaztetatik erakutsi zuen ikasketetarako dohea. Mundakan osatu zituen lehen ikasketak eta Orduñako josulagunen ikastetxe ezagunean egin zituen batxiler ikasketak. Bertan -Orduñako jesuitetan- ezagutu zuen Arana-Goiri. Ikaskideak izaki, harreman estua egin zuten Sabinek eta biak. EAJren sortzailea, Serafin baino lau urte zaharragoa zen baina adinaren alde hori ez zen eragozpena izan elkar ezagutu eta bien arteko harremana indaratzen joateko. Gerora, lagun minak izango ziren harik eta Sabin hil arteko urteetan.

Serafin Albizuri, abade jantzita, Bermeon, Federiko Albizuri eta Kontxa Olaziregiren ezkontzan, 1916ko azaroaren 11an. (Euskomedia fundazioaren fondotik hartutako argazkia)

Orduñatik Salamancako seminariora joan zen eleiz-ikasketak osatzen. Zuzenbide Kanonikoan lizenziatu zen 1893. urtean eta handik urte betera, arlo berdineko doktoradutza eskuratu zuen. Abade-izendapena lortu eta berehala, Bermeoko Almike auzora bialdu zuten bertako arimen zaintzan aritu zedin. Urte bete eskas egin zuen zuen Almike-n. 1895 urtea bukatu baino lehen, Santa Maria parrokiara aldatu zuten. Eta bertan iraun zuen 1925. urtera arte. Guztira, beraz, hogeita hamaika urte luze egin zituen Bermeon. Bermeotik Arabako Agurain-era joan zen eta handik gutxira fraile sartu zen. Agurain-eko bidea hartu zuenean, ba omen zeukan buruan abadetzatik frailetzara daraman pausoa emateko asmoa. Urrats horrek, behin eta betiko urrundu zuen Bermeotik. Balmasedan hil zen 1931. urtean.

Euskalzale amorratua izan zen Albizuri. Eta griña horrek eraginda, euskararen egoerari buruzko hainbat artikulu idatzi eta argitaratu zuen, besteak beste, Euzkadi-nEuskal Esnalea-n eta Julio Urkixok zuzentzen zuen Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkarian. “Ezkijaga” izen ordearekin sinatzen zuen sarri. Bere idazki eta lanetan, kezkatuta agertzen zaigu behin eta berriro, euskararen egoerez eta etorkizunez. 1902an, esate baterako, bere atzetik, beste batzuk egingo zituzten gogoetak jaulki zituen aipatu dugun azken aldizkari horretan, alegia, erdaldunen kontrako erasoak baino euskaldunon ardura-ezak eramango duela gura hizkuntza heriotzara:

(más…)

Read Full Post »

Juan Pedro Ortube jeltzalea, Bermeon jaio zen 1853ko urriaren 21ean. Seberiano Ortube Belaustegi bermeotarra eta Maria Bautista Ceballos Gordonis mundakarra izan zituen gurasoak. Sendia osatu zuten bost neba-arreben artetik, bera izan zen zaharrena. Bere atzetik etorriko ziren Jeronimo, Bonifazio, Gregoria eta Alejandro. Arana-Goiriren irakatsiak jarraituz, XIX mendearen bukaeran, Círculo Católico-tik abertzaletasunera zeraman urratsa eman zuten bermeotarren artean kokatu zen Ortube. Bera, eta bere neba-arrebak, seguro asko. Jeronimo ere zinegotzi jeltzalea izan baitzen, Bermeon, 1917-1921 urteen artean.

Juan Pedro Ortuberen “Aketxe” itsasontzia. Bere atzekaldean eskegi zen lehenbiziko aldiz ikurriña, batzoki batetik kanpora

Juan Pedrok, Feliziana Etxebarrria Jaregizar hartu zuen emaztetzat 1877ko ekainaren 9an. Hogeita bost urte zituen ezteietara jo zuenean. Emaztegaiak, berriz, hogei urte baino ez. Bost seme-alaba ekarri zituzten mundura Juan Pedro eta Feliziana senar-emazteek: Bitoria, German, Alberto, Isaak eta Pedro.

Sabin Aranaren laguna mina zen. Hasera-haserako abertzalea, beraz. Sabinek berak 1896 urtean Anjel Zabala Kondaño-ri zuzendu zion eskutitz batean, honako hau esaten zuen Bermeoko egoerari buruz hitz egiterakoan: “Estuvo aquí Ortube y nos dijo cómo en aquella villa esperaba mucha gente nuestra llegada. Dios quiso que no fuéramos, porque, en caso contrario, es probable hubiese ocurrido algo de desagradable e inoportuno en las actuales circunstancias”. Bazkari bati buruz ari zen Sabin hitz hauek idatzi zituenean. Orain baino lehenago ere esan dugunez, abertzaletasunaren zabalkundea, garai haietan, bazkarien aitzakian egiten baitzen. Bermeotarrak, horietako bat antolatzea erabaki zuten 1896an. Eta parte hartzeko gonbitea luzatu zioten Sabin-i. Bazkariaren eguna heldu zenean, Abandoko Maisua noiz etorriko zain egon ziren Bermeoko jeltzaleek, baina Sabinek, dirudienez, ez joatea erabaki zuen. Arriskutsua zen joatea. Agintariak eta Guardia Zibila atzetik zeuzkan, horrelako batean harrapatu eta isuna ezartzeko asmoarekin. 

(más…)

Read Full Post »

Gezurra dirudi baina hemezortzi edizio bete dira dagoeneko ekimen argiaren bultzatzaileek Arrain Azokaren ideia errealitatera eramaten hasi zirenetik. Eta urtean baino urtean indar eta arrakasta gehiagorekin gauzatzen doala esan daiteke gezurretan ibilteko beldur barik. Zorioneko krisi ekonomikoak ez dio laguntzarik eman sektorearen garapenari, baina ekitaldiak ez du ohikoa duen txukuntasuna galdu. 

Asteburu hau, Arrain Azokaren asteburua izan da Bermeon. Eta horrek, jai giroa dakar beti herrira; jaiaren aldeko jarrera eta prestutasuna hedatzen du herritarren eta bisitarien artean. Aurtengo edizioa 1912ko galernaren gogorapenean oinarritu da. Ehun urte beteko dira datorren abuztuan herriaren memorian hain urrats sakona utzi duen egitatea gertatu zenetik eta hainbat ekitaldi antolatuko omen dira urte urrena ospatzeko. Ikusiko dugu zertan gauzatzen diren iragarpen eta itxaropenak. 

Azokak, beti bezala, produktu onak eta nobedade aipagarriak erakutsi dizkigu. Arrainak, amaiezineko posibilitateak eskaintzen ditu gastronomiaren munduan ikertu, sakondu eta berriztu nahi duenarentzat. Eta Bermeoko Arrain Azoka foro izugarria da arlo horretan egiten den guztia erakutsi eta azalera ateratzeko.

Euriak farra-farra astindu gaituen arren, ez gara damutu Arrain Azokan parte hartuz herrian zabaldu den jai giroaz gozatzeko. XVIII edizio honekin, heldutasunera iritsi da Bermeoko Arrain Azoka. Txalogarria izan da oso orain arte egin duen bidea. Orain, geroari begiratu eta lerro berriak jorratu behar ditu.

Read Full Post »

Bermeoko abertzale historikoen zerrenda honetan, ezin dezakegu bazterrean utzi Jose Arzadunen irudi bitxia. Jeltzale berezi-berezia izan zen Arzadun. Eta gaurko begietarako horrela bada, are gehiago oraindik hasierako denbora haietan EAJren baitan nagusi ziren irizpideetarako.

Jaiotza eta sendia

Jose Arzadun, Bilbon jaio zen 1859 urtean. Baina jaioterria gora-behera, bermeotarra izan zen bihotzez eta joeraz. Bermeon bizi eta bertan hil baitzen 1903ko abenduan. Bere sendi guztiak ere Bermeon izan zuen abiapuntua.

Jose Arzadun Zabala. "El jaunchu basoqui", Bermeoko liberalen esanetan

Jose Arzadun Zabala. “El jaunchu basoqui”, Bermeoko liberalen esanetan

Aita, Julian Arzadun Arreta-Maskarua, bilbotarra zuen. Ama, berriz, Kornelia Zabala Bakeriza, bermeotarra. Julianek eta Korneliak osatutako bikotea Bermeon ezkondu zen 1857ko maiatzaren 18an. Eta Bilbon jaiotako Joseren ostean -berau baitzen seme nagusia- hainbat seme-alaba izan zuen Bermeon: Joaquin (1861an jaioa), Juan (1862), Julian (1865-1866an hila), Pilar (1866), Julian (1869-1871an hila), Beatriz (1870-1873an hila), Andres (1871) eta Antonio (1873).

Neba-arreba hauen guztien artetik, Juanek hartu zuen, batez ere, izena eta ospea. Artilleriako jenerala izatera heldu zen eta Gipuzkoako gobernadore militarraren lekua bete zuen hainbat urtetan. Segoviako Akademiako zuzendaria ere izan zen. Primo de Riverak kendu zuen kargutik, diktaduraren kontrako jarrera hartu zuelako. Baina gure artean ezaguna bada, sorkuntza literarioan egin zuen lanagatik dela esan dezakegu, eta ez milizian osatu zuen ibilbideagatik. Izan ere, idazle oparoa izan zen Juan. Emankorra eta zabala; arlo asko jorratzen dakiten horietakoa. Poesiak, ipuinak, antzerkiak eta saioak argitaratu zituen. Denetarik apur bat. Gaietan ere anitza izen zen. Euskaltasunaren ideia, behin baino gehiagotan jorratzen zuen bere lanetan. Militarra izan arren, “A la Patria Euskara” bezalako olerkiak argitaratu baitzituen. Eta jaioterria ere -Bermeo eta bermeotarrak- maiz agertzen dira bere idazkietan, hala nola, “Tiadoro el pescador” izenburuko ipuinean edota “El campo santo de Bermeo” olerkian (Ikus. “Juan Arzadun Zabala, idazle bermeotarra gogoan“)

Baina utz dezagun Juan anaia eta etor gaitezen berriro post honetako protagonistarengana.

(más…)

Read Full Post »

Hoy, 30 de abril, se cumplen 75 años desde que las tropas de Franco, con los flechas negras de Mussolini a la cabeza, entraron en Bermeo con la firme determinación de embridar a sus habitantes en torno a los principios que inspiraron Alzamiento. Hace algún tiempo publiqué en este mismo foro una entrada bastante extensa en la que recordaba, con datos extraídos del archivo local y de la memoria personal de algunos de sus protagonistas, lo que representó la II República en la política local bermeana (ver “La II República y la ocupación franquista en el gobierno local de Bermeo“, 4.05.11). El relato concluía con una breve referencia a la entrada de las fuerzas rebeldes en el pueblo y al cambio -súbito y radical- que ello supuso en la composición y orientación política del gobierno municipal.

Alguien me acusó entonces de defender una visión maniquea de la II República y de la guerra civil, que distinguía entre nacionalistas buenos y españolistas malos. Huelga decir que la imputación carecía del más mínimo fundamento. Nunca he sostenido algo semejante. Ni he postulado que la guerra civil fuera, en Euskadi, un enfrentamiento bélico entre vascos y españoles, ni he defendido que constituyese una guerra imperialista de España contra el pueblo vasco. Las cosas, para bien o para mal, fueron bastante más complejas que eso.

Lo que me extrañó -es un decir- fue el esfuerzo que desarrollaron los críticos para hacer encuadrar mi trabajo en un esquema simplón, infundado y distorsionado hasta la caricatura; como si todos los nacionalistas vascos estuviéramos abocados a encajar en el tópico ridiculizante que algunos han diseñado para denostarnos con más facilidad. Y digo esto porque, en aquél post no pretendía ofrecer una interpretación general sobre lo que supuso aquella etapa histórica en el País Vasco. Mi pretensión era mucho más modesta. Y así lo expresé en el texto. Sólo aspiraba ofrecer, ordenados y sistematizados, un conjunto de datos históricos sobre Bermeo, que en absoluto pueden ser extrapolables al conjunto de Euskadi.

El batzoki de Bermeo cuando fue inaugurado, en 1934

Y lo cierto es que -guste o no guste, pero esa es ya otra cuestión-, en Bermeo, durante la etapa republicana, el juego político estuvo muy marcado por el enfrentamiento entre los nacionalistas vascos, por un lado y, por otro, las fuerzas políticas republicanas y de izquierdas que, por contraposición, podríamos agrupar bajo el título común de nacionalistas españoles. El eje político nacionalista vasco/nacionalista español, eclipsó casi por completo al eje derecha/izquierda, e incluso al eje monarquía/república. Y en la confrontación nacionalista, dicho sea de paso, el polo vasco adquirió un carácter claramente hegemónico, frente a la acotada minoría que representaba el contrario.

(más…)

Read Full Post »

Durante años, el 14 de abril fue para mí la fecha conmemorativa del día en el que recibí la primera comunión; en Santa María de Bermeo y con el carlista don Ginés Aretxaga como oficiante. Algún tiempo después supe que, en ese mismo día, pero 37 años antes, se había proclamado la II República; un hito histórico que algunos, ya entonces, festejaban con especial delectación. En el Instituto, ya adolescente, estudié lo que supuso aquella etapa histórica y empecé a relacionar los contenidos académicos con los relatos personales de los que la habían vivido. Todavía recuerdo la impresión que me produjo la narración de Patxi Beitia -maestro de dantzaris- cuando le oí contar que él, todavía niño, se encontraba junto a sus amigos frente al ayuntamiento de Eibar cuando se lanzó la proclama y se izó la bandera republicana.

Ayuntamiento de Eibar el 14 de abril de 1931

Un día -ya en la edad madura- sentí la tentación de consultar el libro de actas del ayuntamiento de Bermeo, con el fin de conocer -si es que un libro de actas puede suministrar alguna pista válida para ello- cómo se vivió aquella jornada en mi pueblo. Me alegré cuando comprobé que el cambio político operado aquél día, no pasó desapercibido a los bermeanos. El 14 de abril de 1931, en efecto, hubo sesión en la casa consistorial. Una sesión que, si atendemos al fumus que destila el acta, se celebró en un ambiente festivo y solemne al mismo tiempo, con la multitud congregada en la plaza, agitada y expectante.

(más…)

Read Full Post »

En diciembre del año pasado publiqué un post en el que hacía una referencia tangencial a la importancia que los cambios estacionales y sus implicaciones climatológicas revestían en la vida cotidiana de nuestros antepasados (ver la entrada que lleva por título, “¿Por qué decidieron los bermeanos abandonar la actividad ballenera a mediados del siglo XVII?”). Lo hice con ocasión de un comentario sobre la actividad ballenera que, hasta bien entrado el siglo XVIII,  los vascos desplegaban en nuestras costas durante los meses de invierno. Hoy quiero aprovechar el arranque de la primavera para aludir a otra tradición que las generaciones que nos precedieron relacionaban con el inicio del ciclo vegetativo y el propósito de obtener buenas cosechas: lo que se conocía como la bendición de los campos.

Caserío "Santa Cruz", construido en los albores del siglo XIX en la ladera este del monte Burgoa; cerca del lugar en el que se encontraba la ermita del mismo nombre en la que se celebraba la misa cantada que precedia al rituar de bendición de los campos

En Bermeo -que es, por razones obvias, el pueblo cuya historia y tradiciones mejor conozco- el concejo promovía, durante el antiguo régimen, un rito religioso anual, que tenía por objeto impetrar la ayuda del altísimo para que los vecinos de la zona rural obtuvieran buenas cosechas. Se trataba de la bendición de los campos; una ceremonia que se llevaba a cabo desde el paraje en el que se situaba la ermita -hoy desaparecida- de la Santa Cruz, al pie del monte Burgoa. En una partida contable que se repite casi indefectiblemente hasta el siglo XIX, las cuentas municipales de 1703 anotan que ese año se contribuyó con cierta cantidad al cabildo eclesiástico por la procesión con la cruz “al somo de Santa Cruz y a bendecir el campo”.

(más…)

Read Full Post »

Post honekin, Bermeoko EAJren historioan, garrantzia berezia, paper nabarmena edota aparteko ospea izan duten andra-gizonen biografia-kate bat hastera noa. Izan ere harrobi emankorra izan da Bermeoko herria abertzaletasunaren sorreran eta abertzaleen sorketan. Hasiera-hasieratik izan da horrela. Eta norbaitekin hasi behar denez, herriko lehen batzokiak izan zuen lehenbiziko lehendakariarekin hastea erabaki dut: Benantzio Goitia Astorekarekin hain zuzen.

Benantzio Goitia Astoreka; bere bizitzari buruzko zertzeladak

Bermeoko semea zen Benantzio, bertan sortu baitzen 1852ko apirilaren lehenean. Felix Goitia Telletxea eta Frantziska Astoreka Lotina izan zituen gurasoak; 1848ko apirilaren 27an, Bermeon ezkondutako senar-emazteak. Hainbat seme-alabak osatu zuten Felixek eta Frantziskak sortutako Goitia-Astorekatarren familia. Benantzioren ostean, Paula (1854) Teresa (1856) Dorotea (1860), Anizeto (1863) eta Rosario (1868) jaio ziren gutxienez. Denak Bermeon, jakina.

Benantzio Goitia Astoreka, Batzoki Bermeotarra-ren lehen lehendakaria (Joseba Agirrezkuenagak emandako argazkia)

Benantzio Goitia Astoreka, Batzoki Bermeotarra-ren lehen lehendakaria (Joseba Agirrezkuenagak emandako argazkia)

 

Ogibidez, itsas-gizona izan zen Benantzio; merkataritza untzietako pilotoa. Itsastarren leinukoa izaki, aita ere marinoa zuen. Ikasketak amaitu eta gero, nabigazio-egunak osatzen ibili zen, urteetan zehar, itsasoz-itsaso. Oraindik gaztea zela, Jose Antonio Olano, Ramón Larrinaga eta Juan Bautista Longak 1862. urtean sortu zuten Olano, Larrinaga & Co. sozietatean hasi zen lanean eta Liverpool-era joan behar izan zuen Ingalaterrako hiri honetan kokatu baitzen sozietate berriaren egoitza nagusia. Haatik, ordezkari bidez ezkondu zen 1879ko maiatzaren 29an Maria Inazia Portuondo Garmendia bermeotarrarekin. Eleizako arzipresteak sinatutako aktak esaten duenez:

“…desposé y casé por palabras de presente […] por medio de procurador a Don Venancio de Goitia, piloto, soltero, natural y feligrés de esta, residente en la actualidad en Liverpool, de veinte y seis años de edad, el cual confirió poder bastante en la ciudad de Liverpool el diez y nueve de de abril último ante el cónsul de España O. Berástegui, a favor de don Bonifacio de Portuondo, comerciante, natural y feligrés de esta […] y a María Ignacia de Portuondo, soltera, de veinte y tres años de edad, natural de esta”

Ezteiak ospatu eta hamar hilabetegarrenean (1880ko martxoaren 28an) jaio zitzaien lehen semea, Ruperto. Bere atzetik etorri ziren Benigno Benantzio (1883ko martxoaren 22an), Amalia (1887ko apirilaren 17an), Ebaristo (1891ko urriaren 27an) eta Maria Juliana (1893ko urtarrilaren 11an). Guztira, bost seme-alaba izan zituen bikoteak. Baina azken alaba jaio ostean gaixotu egin zen Maria Inazia eta, handik denbora gutxira, bizia galdu zuen, Benantzio alargun utziz. Alarguntzak, nolanahi ere, ez zuen asko iraun. 1894ko urtarrilaren 8an, hildako emaztearen ahizparekin ezkondu zen Benantzio: Ines Portuondo Garmendiarekin, hain zuzen ere.

Benantzio eta Maria Inaziaren bi alabak, Amalia eta Maria Juliana, XIX mendea bukatu baino lehen hil ziren. Hiru semeen ardurapean gelditu zen, beraz, leinuaren jarraipena ahalbidetzea.

Benantzio Goitia Astoreka, jesarrita, bere emaztearekin ete hiru semeekin. Irudiaren eskuman ikusten dena, Benantzio Goitia Portuondo da.

Benantzio Goitia Astoreka, jesarrita, bere bigarren emaztearekin ete hiru semeekin: Ruperto, Benantzio eta Ebaristo. Irudiaren eskuman ikusten dena, Benantzio Goitia Portuondo da.

Hauen artean, aitaren izen berdina zeukan Benantzio Goitia Portuondo nabarmenarazi dezakegu, EAJren Bermeoko historian jokatu zuten paperaren ikuspuntutik. Izan ere, aita legez, Benantzio Goitia semea ere pertsonaia garrantzitsua izan zen herriko jeltzaleen taldean. Aitaren bide berdina jarraiki, EAJko militante zintzoa eta sutsua izan zen bera ere. Eta aita Batzoki Bermeotarra-ren lehenbiziko lehendakaria izan bazen, semea, berriz, Bermeoko uri buru batzarreko presidentea zen, 1934. urtean, batzoki berria -gaur egunean ere batzokia den eraikina- egin, zabaldu, inauguratu eta bedeinkatu zenean. Gertakizun jakingarria, izan ere. Une horretan, batzokiari eusten zion sozietatean, 60 obligazioren jabea zen Benantzio Goitia semea.

Baina utz dezagun semea eta itzuli gaitezen berriro aitaren biografiara.

Esan bezala, zeregin garrantzitsua bete zuen Benantzio Goitiak EAJak Bermeon eman zituen lehenbiziko urratsetan. Aipamen berezia merezi duen zeregina: bera izan zen Batzoki Bermeotarra-ren aurreneko lehendakaria. Edo beste era batera esanez, bere lehendakaritzapean eratu zen Batzoki Bermeotarra, 1899 urtean.

(más…)

Read Full Post »

Duela hila bete batzuk, Erkoreka abizena daramagun gizaki guztion jatorri-lekura egin nuen ostera baten berri eman nuen blog honetan (ikus “Jatorriko lekuak bisitatzen“, aurtengo apirilaren 22an argitaratutakoa). Nire arbasoak ere, jakina, inguru horretan izan zuten sorburua. Jata mendiaren hegoaldean. Birraitona, Rafael Erkoreka Andikoetxea, Larraurin jaio zen 1874an. Eta oraindik gaztea zela, Sollube mendiaren bestaldera etorri zen baserriak eskaintzen ziona baino bizimodu erosoagoaren bila. Gurasoak ere -Francisco Erkoreka Sustatxa eta Maria Antonia Andikoetxea Solondueta- berarekin ekarri zituen Bermeora, herri honetan hil baitziren 1904ko urtarrilean eta 1914ko ekainean. Bermeon, upelgintzan jardun zen Rafael bere bizitza osoan. Paper ofizialetan, “barrilero” eta “cubero” bezala agertzen zaigu.

Sanjoaldeko "Erkoreka" baserria. Atzean, "Akatz" ugartea

Rafaelen aurrekoak, gure familiaren asaba zaharrak, Jataren magal horretan bizi izan ziren belaunaldiz belaunaldi. Nire azterketa genealogikoen arabera, San Juan Erkoreka Barandika da Larrauriko sakramentu-liburuetan agertzen den leinuko zaharrena. XVII eta XVIII mendeen artean bizi izan zen. Francisca Billabasorekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen berarekin: San Juan, Martín, Nikolas eta Manuela. Hil zenean, “Barandica de arriba” baserriaren sepulturan obiratu zuten eta, garai hartan euskal baserrietan ohikoa zenez, bere seme nagusiari utzi zion etxea: “no testó -esaten du liburuak- por tener hecha donación de su hacienda a su hijo San Juan que se obligó a hacer sus exequias”.

(más…)

Read Full Post »

Arin esaten da baina… hogeita hamabost urte ez dira aitaren batean igaroten. Hogeita hamabost urte luzetan hainbat eta hainbat gertakizun eta kontaera bildu ditu Bermeoko dantza taldeak. Hau bezelako post xume batean, urrundik ere ezin batu daitezkeen istorio-multzoak. Nik bakarrik, bestalde, ezin ditzaket denak batu, horietatik asko eta asko nire ostekoak direlako; alegia, nik talde utzi eta gerokoak direlako. Baina taldearen jaiotzaz zertxobait esan dezaket, bai. Hori bai. Orain esan ohi denez, ni ere, beste batzuekin batera, “bertan izan nintzelako”.

Joan den larunbatean, Bermeoko kasinoak izan genuen ospakizun bazkarian

Bermeoko Institutoan sortu zen taldea. Instituto zaharrean. Teodoro Anasagasti bermeotar ospetsuak egindako eraikuntzan. Gure gurasoek deitzen ziotenez, “Nautiken“. Ikasketa-bidaia prestatzen genbiltzan batxilergoko seigarren mailako ikasleak, eta jaialdi bat antolatzea bururatu zitzaigun dirua biltzeko asmoarekin. Eta ekitaldien artean, euskal dantza saioa sartzea bururatu zitzaigun.

(más…)

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »