San Andres eguna da, bai, eta negua hurbiltzen hasia daukagunez, eguraldi txarra dugu nagusi. Gaur arratsaldean haizea hartzen atera naiz -argazki kamara aldean eraman ohi dut horrelakoetan- eta irudi ikusgarri honekin aurkitu naiz. Gaztelugatxeko Doniene atzekaldean eta, horren aurrean, Bakioko ondartzari eraso indartsua egiten doazen uhin handi bitsez zurituak. Ikusgarria benetan.
Egun euritsua-itsaso haserrea
2008/11/30 por Josu Erkoreka
….eta ederra , ahaz ez dezagun gure pasaia benetan ikusgarria dela, gure pasaia , gure hizkuntza , gure altzorrak. Aste honetan euskararen astea da, euskararen eguna, Durangoko azoka. Nahiz eta eguraldi txarra egon , goazen azokara , eta hitz egin dezagun euskaraz , pixka bat es mucho. Irudi ikusgarria mila esker ,
Ederra benetan irudia Josu. Zergaitik ez duzu handiagoa jartzen?. Negua hurbiltzen?. Ba dirudi negua irailan bertan hasi zela!. Ze kamara erabiltzen duzu?. Reflex?.Besarkada!
Eskerrik asko, Marian eta Edu. Egun horretan, berrogeita hamar argazkitik gora atera nituen. Eta hau, ez da, seguro asko, hobeena. Reflex batekin atera nituen, noski. Pentax bat daukat, zaharkitzen hasia dagoena, baina oraindik ere paper ederra egiten didana.