Gorka Agirrek utzi egin gaitu. Hilabete luzeetan gaixoaren kontrako burruka gogorrean iraun eta gero, bere gorputz nekatuak amore eman du azkenean. Gaitz larriak ganez egin dio, errukirik gabe, bere iraunpen-indarrari. Goizalde honetan, bere Euskadi maitea utzi eta betikotasunaren aberrirako bidean jarri zaigu.
Gizon zintzoa izan da Gorka. Pentsabide sendo eta sakonetakoa. Lehenengo eta behin, abertzalea. Oso-osoko abertzale gardena. Eta abertzaletasunari hestuki lotuta, jeltzale amorratua. Sabindar etsia. Uste osoko euskalzalea.
Politikaz aparte ere, jakina, bazuen joerarik. Athletic zale indartsua genuen. Bihotz-bihotzetik jarraitzen zuen euskal futbolaren joan-etorria. Eta -nola ahaztu genezake hau?- garagardoaren lagun leiala.
Baina pentsabide sendoetakoa izan arren, Gorka ez zen gizon itxia. Aitzitik, onaren puruz, zabala zen; irekia eta edonor ulertzeko prest zegoen horietakoa.
Grande Marlaska epaileak jokatu zion joko oker bezain mingarriak ez zion lagundu. Kalte handia eragin zion. Oinarririk gabe auziperatua izateak, Gorka gaixorik zegoenean epailea bera -Marlaska handimaundia- zarata indartsuarekin adierazpenak jasotzen Bilbora etortzeak, egun haietako filtrazio ankerrak, sumarioa sekretupean zegoenean bere kontrako datu eta informazioak egunkarietan agertu izanak, horrek sortu zion indefentsio-egoera larriak, astero-astero Auzitegian aurkeztu behar izateak…ez zion, ez, osasunean onik egin. Batzuk eta besteak pozik geldituko ziren, seguru asko, euren helburu lardatsak lortu ostean, baina Gorkaren zintzotasun irmoak ezin izan zuen jasan normaltasunez hainbeste txarkeri eta arduragabekeri.
Nire doluminik sakonena helarazi nahiko nioke bere sendi maiterari. Bere emazte Usuneri eta hiru seme-alabei. Senarra eta aita galdu dute eurek, baina gizadiak gizon on bat galdu du. Bat-bateko gizona.
Goian bego.
Ba daukagu betikotasunaren aberria, zer nahi duzu ezan Josu? Zer dakigu horretaz? Zer nolako interpretazioak ditugu Euskeraz gai horretaz?
Ezer gutxi, mariasun. Zoritxarrez. Horregatik erabili behar ditugu hitz hain borobilak guztiz ezezaguna zaigun errealitateari buruz berba egiteko.
Gabon Josu,
Benetan maitagarria Gorkari buruz idatzi duzuna. Mila esker
Josu.
Agur eta ohore, goian bego Gorka.
Besarkada handi bat,
Joseba
Nere sentipena zure laguna Aguirre joan delako, ematen du oso garrantzitsua izan dela Euskalherriarentzako. Oso polita esan nahia, any way.
Erran bezela, goaian bego eta egun handia arte Gorka !
No voy a repetir lo ya dicho y publicado por personas como Markel Olano, Iñigo Urkullu, Xabier Ezeizabarrena entre otros que a buen seguro diran algo pero que aún no he tenido tiempo de leer por encontrame de viaje.
Solamente deseo fuerza y orgullo para su familia, en particular para su señora Uxue, sus tres hijos, hermanos, Iñaki, Xabier ….su primos Joseba, Aintzane y demás.
FUERZA porque desde la fé mas profunda, no podemos evitar sentir dolor cuando una persona cercana y querida se nos va.
ORGULLO porque Gorka era un persona de la cual uno se puede sentir realmente orgulloso, le conocí en Donibane Lohitzun cuando trabajaba en la imprenta ayá por los años 70, y en seguida me cautivó por su humanidad, entrega, alegria y sentido del deber para con el pais.
Eso no quita, lógicamente para que tuvieramos discrepancias en temas políticos pero….siempre nos despedíamos con un abrazo y una cerveza bebida como mandan los cánones.
La última vez que pude abrazarle fue en el funeral de nuestro amigo y patriota también Joseba Goikoetxea a quien también conocí en aquellos años en Donibana Lohitzun.
Me acuerdo como si fuera ayer.
Entré con mi hijo Pello (tenía a penas un año y pico) a honrar el cuerpo de Joseba, en la capilla ardiente instalada en la sede de la Gran Vía, de frente estaba Juan Mari Atutxa fime (con la procesión por dentro) y de repente según me marchaba, oí que me llamaban. Era Gorka, me acerque a él y nos fundimos en un abrazo.
Me dijo “Jon, arrazoia zeneukan, aspaldi Donibanen esaten zenidanean ETArrek ez zirela abertzaleak, eta momentu baten asiko zirela Ertzainak hiltzen, besteak beste”.
En efecto me emocioné mas aún abrazado a Gorka y le dije que lo importante era que nos tomaramos en serio las tesis teorico prácticas de ETA y sus lacayos cuyo objetivo era acabar (y sigue siendolo) con el noble pueblo vasco.
No voy a seguir escribiendo en este sentido porque tiempo habrá de entrar en temas de gran calado en los cuales nos jugamos el futuro de Euzkadi.
Gorka, MAITE ZAITUGU, othoi, zaindu zure SENDIA, gure HERRIA eta erran bezela azken egun handia arte.
Ez zaitugu nehoiz ahantzinen.
Izan zaitez, benetako gure begirale !
Agur eta ohore adiskide eta abertzale, nun nahi !
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Gorka Agirrek utzi egin gaitu. Hilabete luzeetan gaixoaren kontrako burruka gogorrean iraun eta gero, bere gorputz nekatuak amore eman du azkenean. Gaitz larriak ganez egin dio, errukirik gabe, bere iraunpen-indarrari. Goiza…