Maiz-sarri ibiltzen naiz batzokietatik lekuan lekuko abertzale jelkideekin solasean. Madrileko erakundeetan nola eta zertan gabiltzan jakin nahi izaten dute alderdiko bazkideek. Eta gure zeregin parlamentarioaren nondik eta norakoak azaltzera joan ohi naiz eskatzen didaten lekuetara. Abertzaleon eginkizuna Estatuko erakunde zentraletan, egungo egoera politikoa, legealdiaren erronkak, beste talde parlamentarioen jarrera… gai horiek guztiak eta beste asko jorratu ohi dut han eta hemengo batzokietan ematen ditudan hitzaldietan.
Argi daukat, eduki ere, politikarion zereginetako bat ordezkatzen dugun herriari gure joan-etorriaren berri ematean datzala. Eta gustora betetzen dut lan hori, nahiz eta, behin baino sarriagotan, neure astialdiaren kaltetan bete beharra izaten dudan. Atzo arratsaldean Igorrera hurbiltzea suertatu zitzaidan, bertako batzokiko arduradunen gonbiteari erantzunez.
Eroso izan nintzen erabat. Ondoetorri beroa eman zidaten hasiera-hasieratik. Zuzena eta zintzoa. Euskaldunon artean ohi dena bezalakoa. Jendetza mordoa hurbildu zen batzokira ekitaldian parte hartzen. Aipatzeko modukoa herriaren tamaina kontuan hartzen bada. Eta ordu betez jardun nintzen Madrilgo gora-beheren, egoeren, joeren, estrategien eta zereginen inguruan berba egiten. Amaitu ostean, galderak egiteko sasoia heldu zen. Eta ez zen galderarik falta, ez horixe. Zuhurrak eta zentzundunak gehienak. Ikusten da ikusi alderdiko bazkideek zorrotz eta zehatz jarraitzen dituztela politikaren joan-etorriak. Eta nabarmena, da baita ere, alderdiko militanteen berotasuna eta kemena.
Labur-labur esanez: arratsalde ederra igaro genuen Igorren atzo, elkar ondo hartu eta politikaz hitz egiten. Eta aitortu beharra daukat, bidenabar, harritu egin ninduela mahaia osatzen dutenen gaztetasuna. Gazteak eta adoretsuak dira Igorreko batzokiaren buruan daudenak. Nork esan du EAJa, indarrik eta etorkizunik gabeko alderdi ahula dela?
Zorionak, Josu, oso ondo egon ziñan.
¡Vaya mantel! Sólo faltan las capuchas.
Josu, creo que no deberías tolerar comentarios como el de ese personaje de nombre extraño que identifica la ikurriña con el terrorismo y deja caer que todo nacionalista vasco es un terrorista que tiene que llevar capucha.
Es fácil responderle en el mismo tono, pero es mejor no degenerar.
El que se pica, ajos come.