Gaur goizean ehundaka pertsona batu gara Bermeoko lameran, euskal gizartea arrantza tradizionalaren egoeraren larriaz ohartarazteko, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak horren aurrean hartu duten jarrera pasiboa salatzeko -protesta saratatsua eginez- eta, horrela jarraituz gero, mendez mende gure itsasertzeari bizitasuna eman dion arrantza jardunak behin eta betiko bukaerara jo dezakeela aldarrikatzeko.
Hegaluzearen kanpaina amaitu zenetik hainbat hilabete igaro dira dagoeneko. Eta gezurra dirudien arren, tarte luze honetan, gure portuetako arrantzale zenbaitek hamairu eguneko itsasoratea egiteko aukera izan du bakar-bakarrik. Hamairu egun soilik sei hilabetetan. Zergatik?, galde dezake lehorreko ezjakinak. Gaurko arrantzaleek lan egiteko gogorik ez daukatelako? Ez horixe. Ahal izanez gero, berehala sartuko lirateke ur handietara euren aparejoak luzatu eta arrantza zeregina betetzen. Zergatik, orduan? Itsaso gaiztoek utzi ez dietelako, agian? Ez bada. Hori ere ez da arrantzaleak etxean lotuta eduki dituen arrazoia. Izan dira, bai, eguraldi txarrak, olatu ikaragarriak eta itsaso okerrak. Baina egun lasai eguzkitsuak ere ez dira falta izan azken hilabeteetan. Are gehiago, kalma zuriko egunak, itsaso arriskutsukoak baino gehiago izan direla denbora-epe honetan esan daiteke. Ez dago arrainik? Bada… batzuetan gertatzen da, gertatu ere, itsasoan arrainik ez aurkitzea eta berriz ere etxera esku hutsik itzuli beharra. Baina oraingoan ez da falta berdelik itsasoan. Are gehiago, berdela bertan utzita etorri behar izan dute arrantzaleek lehorrera.
Zein da, beraz, arrantzaleei itsasoratzea eragozten dien arrazoia?
Espainiako Gobernuak Europako Batasunaren barruan espezie ezberdinen kupoa negoziatu duenean, kupo barregarria lortu duela kantauriko arrantzaleentzat; hain kupo eskasa eta urria lortu du, hiru egunetako lanarekin agortu dute gure ontziek. Eta behin kupoa agortuz gero, Ministerioak gogor eta estu debekatu die arrantzan jarraitzea.
Baldintza horietan ez dago arrantzatik biziko den familiarik. Erabat ezinezkoa da, eguneroko janariari, jantziari, seme-alaben eskolari, etxearen eusteari eta gaur eguneko familia batek dituen behar guztiei horiekin diru-sarrera urriekin aurpegi ematea. Nahita ere, ez da posible. Eta hori lau haizetara aldarrikatzeko batu gara gaur Bermeon, nahi duenak entzun dezan. Arazoa da Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak -honetan, «tanto monta monta tanto» direla baiezta daiteke- ez dutela arrantza mundutik datozen garraxiak entzun nahi, sektorearen etorkizunean sinesten ez dutelako.
Entzun bai, batzuk eta besteak, entzuten dituzte entzun arrantzaleen eta euren ordezkarien kexuak eta arrazoibideak. Baina batetik sartu eta bestetik irteten zaizkie.
Orain baino lehenago ere salatu dut, salatu, blog honetan Lopez-en Jaurlaritzak euskal arrantzari ematen dion garrantziaren ahula (ikus, besteak beste, «El Gobierno que defiende los intereses de Euskadi de forma incansable y permanente»). Baina galdera da… noiz arte, horrela?
me estan censurando en el correo y diario vasco un comentario sobre epsilon euskadi en referencia a esta noticia:
http://www.diariovasco.com/v/20110319/economia/gobierno-vasco-exige-epsilon-20110319.html
mi comentario escrito como 30 veces.
patxi visito epsilon euskadi http://bit.ly/gNE0ui patxi da 3millones a una productora deficitaria de madrid http://bit.ly/eWptf9 el correo es patrocinador de epsilon euskadi
hacer algo por favor. gracias
Eskerrik asko, Josu, lamerara etortiarren. Ikusten da nortzuk dauzen herrijegaz eta nortzuk ez dauien pentsaten euren poltronan baino.
Se han recogido mas de 4200 firmas para traer el cuadro “Guernica” de Picasso a Gernika.
Pedimos tu adhesión a la que creemos legítima reclamación de trasladar definitivamente el cuadro, “Guernica-Gernikara”.
http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80
Pena bat da Pasajes & Bidasoak euskaraz ez jakitea post hau irakurteko. Irakurriko balu berehala konturatuko litzateke bere bihotzeko alderdi espainolistek ez dutela ezer egiten Euskadiren alde, Eusko Jaurlaritzan egon arren.