Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 20 de marzo de 2011

Espainiako komunikabideek -eta Euskadikoak ere beste horren beste, noski- informazio zehatza eta oparoa eman digute azken egun hauetan, joan den ostiralean, Asturias-eko Tineo-n, Lopez-i eta Basagoiti-ri «Riego» saria eman izanaren inguruan. Gure artean, inork ez zekien atzora arte sari hori ematen zenik ere -zazpigarren edizioa omen da oraingo hau-, baina aurten modako bikoteari esleitu zaion heinean, zabalkunde nabarmena hartu du egitateak korrekzio politikoaren prentsa indartsuan. Eta orain danok dakigu, jakin, Lopez-i eta Basagoiti-ri ex aequo eman dioten hori, sari garrantzitsua dela -orain arteko saridunak nortzun izan diren argitu ez diguten arren- eta izena ere ponpoxoa daukala, sari bat bateatzeko izen ponpoxorik badago behintzat: «Premio a las Libertades». Ez da gauza makala! Askatasun publikoen eta giza eskubideen defendatzailerik sutsuenak izango balira bezala.

Modako bikotea Asturias-en "Riego" saria jasotzen.

Berria irakurri dudanean, Kirikiño handiaren artikulu bat etorri zait burura; Mañaria-ko idazleak Euzkadi egunkarian 1918ko abenduaren 10ean argitaratu zuen «Geuk be didar egingo dogu» izenburuko artikulua hain zuzen ere. Artikulu horretan, bezperan Madrilen izandako manifestazio bati buruzko gogoetak egiten zituen Kirikiño-k. Zer eskatzen zuten Madrilgo manifestatzaileek? Idazleak berak dinosku argi eta garbi: «…eskatuten eben ez emoteko Kataluniari autonomiarik eta jakina, Euskadiri gitxiago bereburu izatea». Kirikiño-ri ulertezina egiten zitzaion lurralde bateko herritarrek beste lurralde bateakoak egin behar zutenari buruzko agerpen eta eskari hain sutsuak egitea: «»Zergaitik estututen dira katalanak eta guk bakotxak geurea gura dogulako? Eurena eurentzako eta geurea be eurentzako gura ete dabe?». 

(más…)

Read Full Post »