Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 7 de marzo de 2011

Duela hiru-lau aste, bidai ofizial bat antolatu zuen Diputatuen Kongresuak Afrikako Guinea Ekuatorialera. Bidai hori dela eta nola-halako eztabaida sortu zen komunikabideetan. Bidezkoa ote zen, galdetzen zuen batek baino gehiagok, Teodoro Obiang bezalako diktadore arbuiagarria agintean duen Laterrira bisita ofiziala egitea. Hori, tiranoa politikoki zilegiztatzea dela adierazi zuen askok; eta bere burdinezko agintea sufritzen dauden herritarrei zor diogun solidaritzan huts egitea. Gauza lotsagarritzat hartu zuen zenbaitek diktadurapean dauden Estatuekin harremanak izatea. Mezu argi eta zoliak entzun ditugu: printzipioen eta interesen artean aukeratu behar denean, printzipioak hartu behar omen die aurrea interesei, beti eta edonon. Demokrazia eta giza-eskubideak errepetatzen ez dituzten erregimenekin ez omen da inolako harremanik izan behar.

Jakina denez, ni ez nintzan bidai haretara joan. Gonbidatuta nengoen baina ez joatea erabaki nuen aspaldiko gure lagunak diren Bioko uharteko bubi-ekin hitz egin eta gero. Baina autengoa ez da izan horrelako bidai bati ezezkoa ematen nion lehenbiziko aldia. Azken bost-sei urteetan, nik dakidan neurrian behinik behin, lau bidai antolatu ditu Kongresuak Guinea-ra eta ez dut baten bertan ere parte hartu.

Kongresuak, ordea, azken hamar urteetan, demokraziarik eta giza eskubideen errespeturik ezagutzen ez duten beste herrialde batzuetara ere antolatu ditu, antolatu, bidai ofizialak. Eta ez dut ikusi horregatik gizartean edota komunikabideetan kontrako ahotsik jasotzen zenik. Ez, behintzat, Guinea-ren kasuan jaso diren modu nabermenan. Txina-n, esate baterako, hamaikatxo aldiz egon dira diputatu eta senatariak. Eta egun hauetan iraultza-bidean dauden Estatu arabiarretan ez dut ezer esaten. Ehundaka aldiz bisitatu dute Marruekos, Tunizia, Egipto, Algeria eta abar. Eta, esan bezala, inork ez du horregatik protestarik egin.

(más…)

Read Full Post »