Denok dakigu, horri buruz zerbit irakurri dugulako edota munduko bigarren gerrate mundualari buruzko filmografia oparoan ikusteko aukera izan dugulako, zernolako gehiegikeriak egin zituzten naziek Europaren bihotzetik barreiatu zituzten konzentrazio-kartzeletan. Baina gauza bat da jakitea eta beste gauza bat gertakizun larri horiek izan ziren lekuetan egotea, gizalegearen kontra burutu ziren eraso haiek lekuan bertan berbiziz. Goitik eta beherako zirrara datorkizu bizkarhezurran behera, han, hor edota hemen ondoan gertatutakoak kontatzen dizkizuenean. Bihotza apurtzen dizute leku ilun hartan preso harrapatutako gizaseme ahulekin egin zituzten sarraski iguingarriekin.
Bizikizun horiek guztiak egin genituen Auschwitz-eko konzentrazio-kartzelara sartu ginenean. Hasieran, poloniar preso politikoak sartu zituzten han. Intelektualak, ezkerreko militanteak, ijitoak, homosexualak eta abar. Laster batean hasi ziren, ordea, kartzela judeguekin betetzen. 1942 ostean, judegu guztiak garbitzea erabaki zutenez geroztik, judeguak izan zire kartzelaratutakorik gehienak: lanean jartzeko -sarrerako kartelak esaten duenez Arbeit macht frei (Lanak askatuko zaitue)- baina, batez ere, erahilak izateko. Judeguen herria oso-osoan desagertaraztea erabaki baitzuten naziek 1942. urtean.
Esperientzia gogorra da, benetan, Auschwitz bisitatzea. Berba barik uzten dizuten horietakoa. Gizon-emakumeen zoramena norainoko mugetara heldu daitekeen erakusten baitizu, era argi eta gordinean, funtsezko printzipioak eta norabideen erreferentziak galtzen direnean. Ez dadila gehiago horrelakorik gertatu!
Orain dela 16 urte, Al Gorek «Ez dadila gehiago horrelakorik gertatu!» esan zuenean, Ruanda odoletan ari zen. Inork ez zuen hara begiratu, ez zuelako inporta. Zoritxarrez, berriro gertatu zen eta baliteke, Afrika ahaztuta daukagun heinean, berriz gertatzea. Nazioarteko politikak porrot egin zuen Nazi garaian, baita URSS-en garaian edo Ruandako genozidioaren garaian ere, eta berriro ere egingo du.
Mundu libre hontan, genozida eta terrorista asko aske daudelako, esate baterako, Estatu askotako agintariak edota geure herriko «salvatrias»-ek. Eta terrorista hauek balio handia dute beste agintari batzuentzat (USA, Venezuela, España…). Hori da arazoa: interesak Giza Eskubideen gainetik daude. Azken finean, nork saltzen ditu armak mundu hontan?
Aupa Josu,
niri berdin gerta zitzaidan Dachau’ko konzentrazio lekua bisita nuenean.
Otoitz ein behar dugu gauza hauek errepika ez daitezen.
Ondo Ibili,
Javi
Primo Levi gure gogoan.
HImmler-ri buruzko bibliografia liburu bate heldu zitzaidan orain dela gutxi, oso grafikoa bertan irakurri nuena. Baina liburu hartan ( Peter Padfield-ek idatzia) nire kontzientzian grabatuta gelditu diren bi reflexio azpimarratuko nahi nituzke:
Bata Himmlerek 1929 trenean zijoala Albert Krebs-ekin edukitako konbertsazio baten ostean, azkenengoak esana (Hamburgo Galautierrak) , guerra ostean, noski:
-«Para Himmler, por el contrario, tuve que dar por sentado, después de esta conversación, que él vivía en medio de estos conceptos, que para él representaban su mundo, ante el cual el mundo real, el mundo práctico, con sus problemas y sus tareas quedaban en último término.»
Diels, NSDAP eko kargu batek, tipo azkarra, SA eta SS organizazioen buruzko deskribapen bat egitean:
-«Nunca se les paso de la cabeza de que podrían estar equivocados o que la contradicción conducía a la clarificación. Es decir, no había ninguna posibilidad de discutir con ellos…. y todo el que los contradijera era un «enemigo».»
Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Josu,
Eskerrik asko artikulu sorta honengatik. Aitortu behar dizut Polonia ezagutzeko grina piztu egin didala; historia, baita gaur egungo egoera ere, eta ikusi dut herri galtzailea izan bada ere, eta halako sentipen saminaz iraun arren, bere errautsetatik birsortu egin dela. Espero dezagun betiko izan dadila.
Euskaldunok asko daukagu ikasteko poloniarren eskarmentu, irmotasun eta kemenetatik.
Bide batez, hausnarketa bat: zure blog honetan jasotzen dituzun iruzkin lotsagabe eta iraingarriak, zure aldekoak ez direnek ere irakurtzen zaituztela adierazle dituzu. Eutsi!
Josu. Antza danez ez dozu hartu orain lau egun edo bota deutsudan iruzkina. Bertan esaten neutsun funtzezko printziopioak eta dana erraz galtzen dala gizakiaren gainetik beste «handiago» edo «garrantzitsuago» iruditzen dan zeozer ipintzen danean, gizakiaren eskubideak, gizaki bakar bakoiitzarenak, besgte gauza guztien gainetik ipini beharrean.
Eta gero, oharpen bat egiten neutsun: Ez al zara konturatu argazkian zure atzean dagoen kontzentrazio zelaiko sarrerako torreak daukan erraldoi baten antza, lehioak begiak, ahoa zabalik, jendea irensteko prest, Gargantua siniestro bat balitz lez? Hori eta «Arbeit macht frei», nazien umore ironiko beltza, mingotza?
Kaixo, Tioanton. Ez ba, ez dot jaso dinozun iruzkin hori. Eta bat nator zugaz funtsezko printzipioen galeraren inguruan egiten dozun hausnarketearekin. Dorreari buruz esaten dozunari buruz… begiratuko dot ba, zehatzago. Baina Auschwitz-en leku askotan ikusten dozuz mehatxu egiten daben mamuak.
«¿Cómo fue posible que un joven de corazón tierno para con los enemigos prisioneros de guerra en Landshut y para con las jóvenes y las ancianas afligidas se convirtiera en un asesino con corazón de hielo? Porque sus creencias no eran intelectuales, sino emocionales»
Pag 103.HImmler.Peter Padfield.LA esfera de los libros.