Etorri da olentzeroa. Urtero bezala, aurten ere gure artean izan dugu zintzo-zintzo. Ez dio, beraz, gurekin zeukan zitari hutsik egin. Eta zabaldu du zabaldu, ume, gazte eta ez hain gazteen artean, poztasuna eta ilusioa. Ezkor eta goibel dabilenak ez du olentzerorik ikusi. Eta gauza horiek gizakiaren asmakizunak direla adierazi du. Ez zaio, egia esan, arrazoi-punturik falta. Baina asmakizuna ez da txarra. Ez da atzerakoia. Gizartearen eta gizakien arteko harremanik baikorrenen motorra da. Asmakizunik gabe eremu latza izango litzateke gure bizitza. Lur igartua. Norberekeriaz kutsatutako gaitza.
Nik ongietorria eman diot olentzerori. Ongietorri sutsua. Bai horixe! Eta mundu guztiari bezala argi eta garbi eskaini diot:
Gau ona,
Zoriona
eta ez galdu
Itxaropena…
Eta asmakizunaren bidetik nire barrua eta nire lagun urkoekiko harramena berotzen ahalegintzen naiz.
Kaixo olentzero!!