Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 24 de diciembre de 2009

Gaur goizean Jata mendira igo gara seme zaharra eta biok. Ez da ostera txarra gabon egunean egiteko. Eguraldiak ere lagundu egiten zuen egia esan. Han-hemengo hodei geroago eta ilunagoen artean negu-neguko eguzki lehuna bezain ahulak egiten zuen ku ku. Aurreko egunetakoarekin alderatuz tenperatura ere beroa zen. Hamasei gradutik gora zeuden aitzaren buruan. Egokia izerdia botatzeko.

 

Jata mendiaren gailurrean gabonetarako jarrita dagoen jaiotzaren ondoan

Urtero bezala, aurten ere, Jataren tontorrean, jaiotza bat jarri du Bakioko mendigoizale taldeak. Beste urte batzuetan, talde horretan izan gara gu ere gabon giroa prestatzen. Aurten, ordea, ez genuen jaiotza-jartzaileekin batera joaterik izan. Beste eginbehar batzuk harrapatu gintuzten. Gaurko eguna aprobetxatu dugu, beraz, jaiotzari derrigorrezko bisitatxoa egiteko.

Haize freskoa hartu, inguru zabalak miatu, itsasoko kresal kementsua arnasatu eta etxera buelta gara berriro joandako urteaz eta datorrenaz berbetan. Goiz ederra izan dugu Jokinek eta biok.

Read Full Post »