Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 15 de diciembre de 2009

Gaur goizean Madrilgo Riofrio kafetegi famatuan bildu gara hainbat euskaldun eta euskalzale, Egunkariako auziperatuei gure babesa adierazteko. Izan ere, hilabete luzeetan auzia geldirik egon ondoren,  gaur hasten da ahozko epaiketa.

Egunkariako auziperatuak eta, gaur goizean, gure babesa ematen joan garenok

Orain baino lehenago ere, adierazi diegu adierazi, Egunkariako auziperatuei gure hurbiltasuna eta elkartasuna. Gaurko ez da, beraz, lehenbizikoa izan. Duela urte batzuk, urrunago jo gabe, Kongresuko hainbat talde parlamentario bildu genuen euskararen, adierazpen-askatasunaren eta Egunkariaren alde azaldu zen aldarrikapen baten inguruan. Popularra eta Sozialista izan ezik, gainontzeko talde guztiak batu ziren ekimenera. Benetako lorpena izan zen hura. Egunkariako arduradunek atseginez hartu zuten lorpena. Geroztik, Egunkariari solidartasuna erakusteko antolaturiko ekitaldi baten baino gehiagotan izan gara. 2007an Bilbon antolatu zena gogoratzen dut orain.

(más…)

Read Full Post »