Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 17 de noviembre de 2009

Berri zoragarria jaso dugu gaur. Alakran atunontzia aske utzi dute bahituta zeukaten itsas-lapurrek eta Seychelles irletako bidea hartu du. Hestualdi oso gogorrak jasan ostean, libre daude barruko gizonak, arnasa sakon-sakon hartzen eta tentsio guztiak askatzen. Poza adierazteko eguna da. Hainbeste egunetan bila-bila ibili garen helburua bete delako. Azkenean ere, askatuak izan dira Somaliako kostalde igartuan preso zeuden gure arrantzaleak.

Alakrana, libre berriz ere

Zorionak. Zorionak guztiei. Zorionak, lehenengo eta behin barruko gizon guztiei, amaitu zaielako azken 47 egunetan bizi izan duten gurutzbidea. Zorionak, bigarrenez, euren senditartekoei, hamaika neke eta tentsio bizi eta gero, hainbeste desiatzen zutena lortzeko bidean daudelako. Eta Zorionak, baita ere, Kepa Etxebarria armodoreari, bukatu zaizkiolako bizi behar izan dituen egun artegatsu eta gogorrak.

Zorionak guztioi, eta besarkada hestu bat. Zuekin jarraitzen dugu azken zazpi asteetan zuen ondoan egon garenok.

Read Full Post »