Somaliako itsas-lapurrena ez dela gure arrantzale eta itsas-gizonek jasan behar duten arrisku bakarra gogorarazi nahian ibiliko balitz bezala, itsasoak bere aurpegirik ilunena erakutsi digu gaur. «Ni ere hementxe nago» nabarmenaraziz. Errealitatearen ironiak. Gure burua Indikoko uretan dago baina kantauriko itsasoak ere berarekin az ahaztuteko errepikatzen digu. Haizeak eta euriak gogor eraso dute kostaldea, baina hondoko itsasoak ere olatu indartsuak sortarazi ditu eta bazter guztiak bits zuriz estali ditu. Gaztelugatxeko Donienen, aitzaren erdi alderaino heltzen ziren ur jauzirik bizitsuenak.
Eskerrak, itsasoaren joan-etorria naturari lotuta dagoela eta ez Gobernuaren erabakiei. Azken batean, jakingo dugu, bai, naturaren kudeaketari aurpegi ematen. Baina Gobernu hau… ez dago amaren semerik Gobernu honen jokabide aldrebestua arrazoiz ulertzeko gauza denik.
Ezin leike ez, inondik ere ulertu Alakranaren afera konpontzeko krisi gabineteko buruak, De La Vega andreak, kontrako norabideari branka emanda, nola beste ozeano bat jarri duen bera eta Alakranaren artean, eta Argentinara joan den bidaia ofizialean.
PP-ko Arenasek, jokaera hau, De la Vegarena, «friboloa» dela esan du.
Askoz friboloagok izen ziren emakume honek bahiketaren lehenengo egunetan arrantzalei buruz esan zituen hitzak:
Beraien lanari dagokion arrisku bat dela itsas lapurren erasoa pairatzea, alegia. Eta jakin beharko luketela non eta zertan ari ziren. Sentsibilitatean eta enpatian zero.
Kontu hau bere amaierara ailegatzen denean, norbaitek emakume honen, defentsa, kanpo eta justizia ministroen dimisioa eskatzea normalena irudituko litzaidake. Gabon.
Amesgaizto bat dirudi. Noiz esnatuko gara, euskotarrok?
Alucino con su obsesión por el vascuence, una lengua que nadie conoce y a nadie importa. ¿Por qué no se olvida de ella y escribe en román paladino, que es la lengua de los españoles decentes?
Curro vete a cascarla.
Los espanoles más indecentes suelen hablar espanol en exclusividad, Curro, admitamos la realidad.
De dónde sacas el juicio contrario? Los proxenetas, los mangantes de todo nivel, maltratadores de mujeres, torturadores y demás desgarrmantas, de cuello blanco o azul, suelen hablar en romano palatino en exclusiva entre los espanoles, según las estadísticas.