ETXERA joateko baimena eman zidaten kuartelean, legez zegokidan hilabeteko permisoarekin. Hilabete osoak gauza asko egiteko aukera ematen du, beste zereginik ez dagoenean. Eta soldaduzka egiten dagoenak, ez dauka, normalean, beste zereginik egutegiari aurrera zelan egiten duen arreta handiz begiratzea baino.
Denbora sobran neukanez, Ondarroara ostera bat egitea bururatu zitzaidan. Lagun handia neukan Ondarroan. Eta petatearekin Ceutara eraman nindutenetik ez ginen elkar ikusten. Bisitatxo bat egitea erabaki nuen.
Ricardo G. Bastida Zuzenbide Fakultatean ezagutu nuen. Gela bereko ikaskideak izan ginen. Batera hasi eta batera bukatu genituen ikasketa unibertsitarioak. Garai hartan ez zegoen euskaldun askorik Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbide Fakultatean, behintzat, salbuespen nabarmena ginen gehiengo erdaldunaren erdian. Hain bitxiak ginen testuinguru hartan, laster batean ezagutzen ginen elkar eta jartzen ginen kontaktuan.
Itsasoko Gurutze Gorrikoek, domeka hartan Ondarroara joango zirela esan zidaten. Salbamenduko ariketak egitera omen zihoazen. Eurekin joaterik neukan galdetu nien. Erantzuna baiezkoa izan zen. Goizean joan eta arratsaldez itzultzeko asmoa zeukaten. Salbamenduetarako ontzi berezian, noski.
Igandean, goizean goiz atera ginen Bermeoko portutik. Kanpoko moila atzean utzi eta ekialderuntz abiatu ginen. Abesti zaharrak esaten duenez: “Salimos de Bermeo rumbo a Debako Abra…”. Udagoieneko eguraldi iluna zegoen. Itsasoa, ordea, nahikoa lasai ageri zen.
Bidean, Ondarroan lehenbiziko aldiz egon nintzen egunaz gogoratu nintzen. Aitaren kotxean joan nintzen. Taxista zen gure aita. Eta hainbat bidai egiten zuen Bermeotik Ondarroara arraste ontzietako gizonak eraman eta ekarten. Ondarroak leku berezia betetzen zuen gure ume aroko irudimenean. Aita Ondarroara joaten zenean -hilean bi aldiz edo gertatzen zen hori- kontuz eta ixilik ibili behar izaten genuen etxean, goizaldean galdutako lo orduak egunez errekuperatu behar izaten zituelako.
Gizonak itsasora eramaten joaten zenean, bidai tristea egiten zuen. Giro itzal eta ilunean. Itsas-gizonek etxeko beroa utzi eta ontziratu beharra daukatenean eraman ohi duten begitarte goibelez inguratuta. Aitzitik, arrantzaleen bila joaten zenean, barrea eta alaitasuna nagusitzen ziren kotxean. Denak zetozen pozik. Eta aita ere bai, noski, ontziko gizonek ematen zioten arrain-partea ekarten baitzuen.
Egun batean Ondarroarako bidaian aitari laguntzeko aukera zabaldu zitzaidan. Hura izan zen nire poza. Azkenean ere, aitak hilean bi aldiz bisitatzen zuen leku misteriotsua ezagutzeko parada izango nuen. Zelakoa ote zen Ondarroa? Zelakoak ote ziren arrasteko untziak? Mementua noiz etorriko igaro nituen orduak. Urduri. Artega.
Abiatzeko ordua heldu zenean, lau gizon sartu ziren kotxean. Patroia, Fermin Zabaleta, makinista, Ceferino Ojeda eta beste bi. Hauetako bati, “madriles” deitzen zioten. Jatorriz madrildarra zelako seguru asko. Izan ere bera zen gaztelaniaz hitzegiten zuen bakarra. Mutil koskorra nintzen ni –ez nuen hamar urte baino gehiagorik izango- eta adeitasunez hartu ninduten. Ez dut gogoratzen zelan gertatu zen baina… halako batean abesten hasi nintzen. Euskal eta erdal abestiak. Une batez, bezeroak aspertzen ibiliko ote nintzen beldurrez, ixiltzeko eskatu zidan aitak. Baina bere –eta nire- harridurarako, kantatzen jarraitzera bultzatu ninduten bidaiariek. Itsasora zihoazen eta malenkoniak ganez eginda zeuden. Gizon helduak ziren haiek. Sendoak. Egoera latz asko bizi izandakoak. Neke ugari jansadakoak. Itsasoko lan-baldintza penazetan gogortutakoak. Baina sakonean, hondo samurra zeukaten denek. Gizasemeak ziren haiek ere. Eta agerian zeukaten gizon gogorren karkasaren atzean, sentimendu leun eta eztiak ezkutatzen zituzten. Umearen ahotsa abesten entzuteak, samurtu egin zien barrua.
TESTU KAXKAR hau idazten nagoen bitartean El Pais egunkariak igandeetan argitaratzen duen azken asterokoa heldu da nire eskuetara. Mercedes San Martin izeneko batek, Mexicotik bialdutako gutuna argitaratzen da bertan. Idazkitxoaren izenburua oso esanguratsua da: “Lehendakari y esperanza”. Iberoamerikan jaioa da Mercedes, baina Saturrarango ondartzaren ingurukoa omen zuen aita. Eta pozik gogoratzen du aitarekin batera bere jaioterria etorri zen lehenbiziko aldia: “Aparece en mi memoria –dio- mi padre orgulloso de mostrar su terruño a sus hijas. Finalmente conoceríamos el caserío de su infancia, los secretos de la huerta, su río, el mar, la montaña, los pinares y su idioma, ya no hablado por él y sus hermanas, sino por todos quienes nos rodeaban”.
Baina Mercedesen gogorapenak ilundu egiten dira Ondarroara egin zituen hurrengo bisitaldiak gomutatzen dituenean: “Me sentí extraña –baieztatzen du-. Sentí ese espacio hostil para quien no era “vasco” y aquella se convirtió en una sociedad con miedo y sin libertad”. Zertan esanik ez dago, Lehendakari berriearen etorreran irtenbide lasaigarria ikusten duela Mercedesek: “…el artículo sobre Patxi López me parece esperanzador; quiero volver a recorrer más caminos de la infancia y adolescencia con mi familia sin sentirme agredida y atemorizada por ser distinta”. Kuriosoa da. Aitarekin Ondarroara egin nuen bidai hartan –ondo baino hobeto gogoratzen dut- “madriles” ezizenekoa bete-betean murgilduta zegoen itsasontziaren barruko gizonen taldean. Berritsua zen oso eta elkarrizketa guztietan hartzen zuen parte. Ez zeukan –ezta urrundik ere- baztertuaren edo arbuiatuaren itxurarik. Ez zen euskalduna, baina ez zirudien, Mercedesek dioen moduan, ezberdina izateagatik erasoa edota zokoratua zenik.
Vjtech Jasny zinegileak ere inpresio berdin antzekoa hartu zuen, Kirmen Uriberekin batera Antiguako ermitaren kanpandorrera igo eta han behean olgetan zeuden haurrak grabatzen hasi zenean. Bi neskatila ziren jolasean zebiltzanak. Bata beltza eta besea zuria. Diferenteak, benetan, giza norbanakoen artean diferentziarik bada. Baina ez ziruden beltza –senegaldarra edo senegaldarren alaba seguru asko- beltza izateagatik, Ondarroako herrian “con miedo y sin libertad” bizi zenik.
Baina zer axola ote du horrek? Ondo baino hobeto dio Kirmenek: “kontuok berak dira garrantzitsuenak, Egia ala gezurra izan”
HELDU GARA ONDARROARA, esan zuen Gurutze Gorriko ontziaren patroiak. Kaira sartu eta berehala ikusi nuen nire laguna, Ricardo G. Bastida, moila ganean, neure zai.
Herriari buelta eman, garagardoa hartu, aspaldiko kontuak elkarri esan eta Ricardoren etxera joan ginen bazkaltzen. Hantxe zegoen bere ama, Maria Victoria. Etxeko bazkaria hartu genuen. Arrunta. Luxurik gabekoa. Lagun artean hartu ohi den horietako.
Maria Victoriak bere familiari buruzko istorioak konta zizkigun. Bere aitak, Ricardo Bastida arkitektoak, udaldietarako txaleta eraiki zuen Ondarroan. Eta egun zoriontsuak bizi izan zituzten etxe hartan Bastida-Lecea sendiko neba-arrebek.
Gauza batek harritu ninduen Maria Victoriaren kontakizunetik. Banekien jakin –nunbaiten irakurrita neukalako- Bastida eta Arteta margolaria lagun handiak zirela. Ezaguna nuen, baita ere –kasu honetan, irakurriaz ganera ikusia neukalako- Madrilgo Banco de Bilbao banketxearen egoitzan Artetak fresko ederrak margoztu zituela Bastida arkitektoaren eskariz. Baina lehenbiziko aldiz entzun nuen egun hartan –eta Ricardo Bastidaren beraren alaba nagusiaren ahotik- Artetak fresko bat margoztu zuela Bastidatarren txaletean. Fresko ederra. Ondo landua. Erromeria baten irudiak jasotzen zituen freskoa. Beste berezitasun bat ere ba omen zeukan lanak: irudiak margotzeko, Ondarroako jendea hartu omen zuen modelo gisa
– Hori bai pena! –adierazi nuen-. Txaleta bota zutenean berarekin batera joango zen freskoa ere.
– Ez –erantzun ziran Maria Victoriak- Bilboko Arte Ederretako Museoko teknikoak etorri ziren eta kontserbatzea lortu zuten.
– Bai? –nik- ez dut bada lan hori ezagutzen.
– Bada hantxe dago –odo eta eder- ikusi nahi duenarentzat.
EDERRA ZEN erakusketa, bai horixe. Arte Ederretako Museoan emakume inpresionisten lanak zeuden ikusgai. Bilduma kuriosoa, benetan. Orijinala. Jende gutxik baitaki margolari inpresionisten taldean andrazkoak ere aipatu daitezkeenik. Pintura zaleak ez ezik feministak ere ugari zeuden erakusketan, andrazkoen merituak goraipatzen. Kanporako bidean, museoko dendan sartu ginen emaztea eta biok erakusketaren katalogoa erosteko asmoarekin. Eta erosi ere erosi egin genuen tapa granateak zituen katalogoa.
Dendatik kalera irtetzera gindoazela, gauza batek piztu zidan arreta. Postal luzexka bat ikusi nuen erromerian zebiltzan neska-mutil gazteen irudiarekin. Ez zen Arrueren koadroa. Ezta Zubiaurretarrena ere. Norena ote zen? Hurbildu nitzen, esku artean jaso eta… bai, Artetarena zen. Nik neuk ez nuen ezagutzen, baina Artetaren lana zen zalantza barik. Erostea erabaki nuen, jakina. Baina etxera heldu eta zehatzago aztertu arte ez nintzen konturatu hura zela hogei urte lehenago Maria Victoria Bastidak aipatu zidan freskoa. Artetak bere aitari Ondarroako txaletean margotu zion freskoa.
Harrez gero, Madrilgo neure despatxuko mahai ganean daukat postala, emaztearen eta seme bien argazkiei lagun egiten. Ez dakit zergatik baina… erakarri egiten nau margozki horrek. Halako oreka ikusten diot. Eta erromeria islatzen duen arren, baretasun antzeko bat dario.
ARRATSALDE ERDIAN utzi genuen Ondarroako portua. Bermeora itzultzeko sasoia zen. Gurutze Gorriko mutilak pozik zeuden. Ariketa eraginkorrak egin omen zituzten. Mendebaleko haizeak jotzen zuen. Itxura guztien arabera bueltako bidaia joatekoa baina sailagoa izango zen.
Bidaian, buruari bueltak ematen joan nintzen. Artetaren freskoaren inguruko kontakizun hartara joaten zitzaidan pentsamendua behin eta berriro. Oso atseginak egiten zaizkit horrelako istorioak. Artea eta historia kate afektiboekin nahasten dituztenak.
Geure herrian ere badirela fresko famatu eta ederrak pentsatu nuen. Zuloagak kasinoan margotu zituenak, esate baterako. Zoritxarrez, 1983ko urioletan galdu ziren gehienak. Baina Pablo Uranga margolari ezagunarenak ere baziren goiko plazazo Santa Maria eleizan. Lau ebangelistak, erdiko nabearen ertza banatan, Azken afaria eskumako koroaren azpian eta Pietatea eskerrekoaren leku berean. Jose Maria Uzelaik batzokiko goiko solairuan kokatzeko margotu zuen margozki luzea ere hor zegoen. Behin baino gehiagotan XX mendeko haserako Bermeo eta bermeotarren argazkia etnografikotzat hartua izan zena.
Abade zahar bati entzunda neukan Santa Mariako Azken afariaren freskoan, Jesus inguratzen duten hamabi apostoluen artean, Uranga margolaria fresko horiek pintatzen ibili zenean parrokiako sakristaua zen Jose Komenturen aurpegia agertzen dela.
Jose Jauregizar –Jose Komentu ezizenez- gizon famatua izan zen Bermeon. Famatua eta xelebrea. Sakristau ona zen. Ezin hobea. Beste inork ez bezala antolatzen zituen eleizkizunak eta abesteko orduan ere ondo zekien ospakizunetan abadeari lagun egiten. Ahots sakona bezain indartsua zeukan. Eta afinazioan ere zorrotza zen oso. Baina akats txiki bat zeukan Jose Komentuk. Adar jotzaile porrokatua zen. Eta sakristau batentzat, ez da hori zaletasun txalogarria. Sarri askotan, honi ala besteari adarra jotzeko, portaera irreberenteak izaten zituelako.
Jose Komenturen ibilerak herriaren ahotan egon dira belaunaldiz belaunaldi batzuen eta besteen barreak sortarazten. Gaur egunean ere maiz entzuten dira Bermeon berari buruzko kontakizunak.
Egun batean zoroetxeko gizagaixo bat hartu eta Doloreetako Amaren kapa luze eta beltzarekin jantzi zuen. Jarraian, birjinaren ohiko altarera altzarazi zuen geldirik egoteko agindu zorrotzarekin. Altare horretara, hiru atso etortzen ziren egunean-egunean Ama Doloreetakoari otoitz egiten. Egun horretan ere ez zioten ohiturari huts egin. Altare aurrera heldu zirenean, harri-harri eginda gelditu ziren kapa luzea mugitzen ikusi zutenean eta eztabaidari egin zioten.
– Mugitu egin da irudia!
– Mugitu? Zagoz isilik, isilik egon! Zelan mugituko da bada?
– Mugitu egin dela ba, neuk ikusi dot eta!
– ……………..
Azkenean Doloreetako Amaren oinera inguratu ziren benetan mugituko ote zen hurbilagotik aztertzeko. Hori ikustean birjinaren jantziekin mozorrotuta zegoena, urduritu egin zen. Baina atso otoizlariak geroago eta gehiago hurbiltzen zitzaizkion. Eta zoroetxekoa artega. Geroago eta urduriago. Azkenean, egonezinak ganez eginda, salto egin zuen atsoen ganetik eta arineketa batean alde egin zuen. Atsoak, jakina, hori ikusi zutenean, arrapaladan irten eta kalerik kale ibili ziren egun guztian Doloreetako Ama biztu egin zela eleizatik korrika ikusi zutela bati eta besteari esaten. Eta Jose Komentu, barreka…
Horrelakoak eta okerragoak, hamaikatxo egiten zituen Jose Komentuk non gura eta noiz gura. Eleizako gauzei errespetua galtzeko muga-mugan zebiltzan bihurrikeriak. Baina hain zen ona, zintzoa eta trebea bere lanean, parrokoek parkatu egiten zizkioten.bihurrikeri guztiak.
Behin baino gehiagotan egon izan naiz Urangaren freskora begira-begira, bertan agertzen diren hamabi apostoluetatik zein izan zitekeen Jose Komentu asmatu nahian. Baina nire ahaleginek ez dute arrakastarik izan. Ni neu, 1960 urtean jaioa, ez naz berataz gogoratzen, bere bizitzako azken urteak Bermeotik kanpora eman baitzituen Jose Komentuk. Amari ere erakutsi diot freskoaren irudia ia berak han agertzen diren gizonen artean antzinako sakristau xelebrea ezagutzen duen. Baina gure amak erantzuten dit gizon zaharra zela ezagutu zuela berak Jose Komentu. Eta freskoan agertzen diren gehienak gizon edadetuak diren arren, irudien ile zure eta bizar luzeek ez diotela uzten arpegia behar bezala miatzen. Beste alde batetik Uranga margolariak Santa Mariako freskoa margotu zituenean, gizon gaztea izan behar zuen Jose Komentu… Ez da erraza, ez, apostoluen artean Jose Komentu identifikatzea.
BA AL DAKIZU mahai ganean daukazun postal hori nork, noiz eta non egindako freskoa den? galdetu zidan behin Joseba Agirretxea diputatu ondarrutarrak.
– Bai, gizona -erantzun nion-. Artetak Ricardo Bastidaren etxean margotutakoa da.
– Begira -jarraitu zuen berak esku artean zekarren liburua erakusten zidan bitartean- liburu hau oraintsu argitaratu da. Kirmen Uribe ondarrutarrak idatzi du eta fresko horren historia hartzen du ardats gisa. Irakurtzen ari naiz eta oso interesgarria da.
Ez dut ukatuko datu berri hark kili kili egin zidala. Jakinmina sortu zidan. Eta handik egun batzuetara Bilboko liburu denda batera sartu eta erosi egin nuen. Liburua -hau ere ez duk ukatuko- etxeko apalean egon da, lo, azken hilabeteetan. Ohitura zorrotzegiak ditut liburuak irakurteko orduan. Beranduago erositakoak ezin dio lehenago erositakoari aurrea hartu. Ez behintzat salbuespenezko arrazoi sakonik ez badago.
Baina azkenean horri ere bere txanda heldu zaio. Udagoiena garai ona da liburuak irakurtzeko. Gaztea nintzenean, oso atsegina nuen Pio Barojaren euskal abenturero itsastarrei buruzko liburuak udazkenez irakurtzea. Urteko sasoi horretan irakurri nituen, besteak beste, Las aventuras de Shanti Andia eta Tximista kapitainaren ibilerak.
Irakurten hasi eta testuaren erdi aldera heldu nintzenean, idazleari emandako literatura sariaren berri izan nuen: Premio Nacional de Literatura. Ez gehiago ezta gutxiago ere. Ez dok makala –pentsatu nuen neure artean. Horrelako aitormenik ez da egunero jasotzen. Eta bat-batean liburuan idatzitako hitzak etorri zitzaizkidan burura:”kontakizunaren legea da egiaren parte bat soilik kontatzea”. Errealitatea errealitate da. Eta “gainerako guztia jendearen asmazioa da”. Zergaitik hitz konkretu horiek eta ez liburuak jasotzen dituen beste batzuk? Ezin dezaket erantzun. Narrazioaren bihotz muina esaldi horietan horietan aurkitu nuelako agian
BERISTAIN MARGOLARIAREN ibilerak kontatzen ditu Kirmenek bere eleberrian. Eta irudimenak txorien moduan egan egiten duenez, nirea ere Beristainen haritik joan zait airera. Gure teilapean bizi zen Beristain abizenekoa bururatu zait. Arrantzalea izan zen baina itsasuntzian izandako iztripu oker batek, etxean gelditzera behartu zuen.
Zaletasun oso berezia zeukan Beristainek. Bitxia benetan. Asko gustatzen zitzaizkion txoriak. Basoan hegaztiak harrapatu, etxera ekarri eta abesten irakasten zien, txapelketetan irabazle gertaturiko txorien abesti grabatuak behin eta berriro entzunaraziz. Grina handiz bizi zuen zaletasun hori. Bizi eta zabaltu, jakina. Eskaileretan aurkitzen nuenean, behin baino gehiagotan eramaten ninduen ganbarara bere txoriak ikusi eta entzuteko. Ikustekoa -eta entzuteko- zen, benetan, Beristainek ganbara zeukan txorien abesti eskola. Sailkatuta zituen txoriak abestirako erakusten zuten dohaiaren arabera. Denak ziren abesteko gai, jakina. Baina alde nabarmena zegoen abeslari onen eta makalen artean.
Abesti luzeak eta koloraturaz beterikoak ziren txalogarrienak. Txori batzuk laster ikasten zituzten. Beste batzuk ordea -gizasemeekin gertatzen den modu berdinean- abesteko baino pasetzeko ziran hobeagoak. Beristainek orduak egiten zituen ganbaran bere txori maitatuen abesteko gaitasunaren bilakaera ikusten. Lehiaketetara era aurkezten zituen noizean behin. Eta sariak jaso ere bai.
Duela aste batzuk alzeimerrak jota ikusi dut. Ez nau ezagutu. Ibili ere apenas egiten zuen. Oinez egiten ere ahaztu egiten omen zaie gaixo hori daukatenei. Bere bi semeei eskutik helduta zihoan etxera pauso labur-laburrez. Begirada galduta zeraman. Batek badaki non. Eta ikusi dudanean, bere txoriekin gogoratu naiz. Ganbarako abesti eskola itxita dago -ez da inon ezagutu maisurik gabeko eskolarik- baina seguru nago Beristainek buruan daraman amildegi ilun hartan, berak irakatsitako txori txapeldunen abestirik betegarrienak jartzen dutela argia eta alaitasuna. Guk ezin dugu ikusi baina bere barrua ez dago hutsik. Abesti horiek betetzen dute.
LIBURUAREN AZKEN orrialdeetara helduta nengoen egunkarian Patxi Lopezek sinatzen zuen artikulo batekin topez egin nuenean: “Olas verdes y montañas azules” zeukan izenburua. Gomendio bizia eta zehatza zekarren bertan irakurlearentzat: “Lean a Kirmen quienes no lo conozcan. Verán que un regalo inesperado les inunda”. Hitz politak, benetan. Ederra, alajaina, Ajuria Eneako maizterrak Kirmeni ematen zion besarkada: “Guardo también como un tesoro –gehitzen zion aurrean esandakoari- esta novela Bilbao-New York-Bilbao que me regaló porque no hay forma más serena de contar la vida”.
Artikuloak zer pentsa eman zidan. Eta pentsabideak libreak direnez, Txomin Agirreren etxeaz gogoratu nitzen. Agirrek ez omen zuen bere laguna Azkue etxe barrura sartzera gonbidatzen. Lotsatu egiten omen zen bre gurasoen etxe pobrea Azkue aberatsen semeari erakusten.
Kirmenek euskal literaturaren irudia ikusten du Agirreren etxean. Gure literatura tradizioa ere Agirrereren etxea bezalakoxea da: urria, laburra, ezgauza. Baina Kirmen ez da Agirrek bere etxearekin egiten zuena eredu gisa hartzearen Aldekoa. Aitzitik daukagun tradizioarekin arrera jo beharra ikusten du. “Dugun tradizioa dugu –dio ondarrutarrak- eta horretxekin egin behar dugu aurrera; hori bai, ahalik eta jende gehien erakarriz bertara. Etxea egurasteko modurik onena leihoak zabaltzea baita”.
Baina Agirreri –eta Kirmeni ere ez, seguru asko- ez zitzaion inoiz burutik pasatuko inork bere etxe txirora sartu nahiko zuenik, han, barruan, argazkia ateratzeko asmo soilarekin. Argazkia atera eta, jakina, gero hortik zabaltzeko, mundu guztiaren aurrean pobreekiko hurbiltasun faltsua erakusteko helburuarekin. Kirmenekin bat nator gure literatura tradiziora ahalik eta jende gehien erakarteko ahalegina egin beharko gendukeela aldarrikatzen duenean. Baina ez dakit Lópezek jarraitu duena ote den horretarako biderik eraginkorrena. Ez baitakit -zinez diot- López jauna euskal literatur tradiziora benetan erakarria izan den ala tradizio hortan ku ku bat egin, argazkia atera eta etorri den bide beretik berriro alde egin duen. Eta susmoa dut Agirreren lorak lehen baino zimelago eta goibelago gelditu direla Lópezen argazkiaren ostean.
KIRMEN URIBEREN eleberria irakurri berria daukadalarik, eskela batek egiten dit salto begi aurrera. Deia egunkarian dator. Hildakoa Paulino Zubikaray Bedialauneta da. Mutrikun zendu da 92 urterekin, baina hileta Ondarroan izan da. Urriaren 24an arratsaldeko zazpiretan.
Ez nuen Paulino izan zena ezagutu. Baina bere abizenek -Zubikaray Bedalauneta- Augustin ekarri didate burura. Augustin Zubikarai euskalzalea, idazlea eta euskal letretan langile porrokatua. Augustini ez zion inork esango Azkuek Agirreri aurpegiratzen zion moduan, gehiago idatzi behar zuela. Ez horixe. Nork edo nork euskalzaletasunean bihotza eta burua jarri izan baditu, Augustin izan da hori inolako zalantza barik. Ahal izan duena eta ahal izan ez duena egin ditu euskararen alde. Gerrate zibilean argitaratu zen euskazko egunkarian –Eguna izenburuko hartan- egunero idazten zuen bere kronika. Eta egunero zirikatzen zituen idazteko gai ziren guztiak, kronikak idatzi zitzaten. Bermeoko Julen Urkidiri, esate baterako, sarri-sarri bialtzen zizkion horrelako mezuak. Idazlea ez ezik inguruak idazten jartzeko eragile eraginkorra izan zen Augustin. Nekaezina bi eginkizunetan.
Lan oparoa eta eskerga egin du Augustinek literaturan eta gure itsas gizonen ohituren ikerketan. Harritu egin nintzen lehenengo aldiz etxean zeukan fitxategia ikusi nuenean. Irakurketa ordu asko zegoen haren atzean. Gero… nik neuk ere fitxategi mardula osatu nuen. Horrela antolatzen ziren giza-zientzietako ikerketak orain hogei urtera arte. Informazioa fitxategietan bilduz. Gaur data-base informatikoekin dabiltzan ikerlariek ezin dute irudikatu ere atzo arte ohikoa zena.
Baina Augustini ere gure artetik alde egiteko sasoia heldu zitzaion. Burutik beherako batek eman zion lehenago. Eta horrela, gaixo zegoela, Ondarroako udaletxeak idazlan lehiaketa bat antolatu zuen bere omenez. Lan asko nerabilen esku artean garai hartan. Baina nagiak atera, geldokeriari ganez egin, beharrean jarri, eta lantxo bat aukeztu nuen lehiaketara. Ezin nion Augustini hutsik egin. Maisutzat neukan arlo askotan. Maisu eta eredutzat. Eta eragiletzat, noski. Inork baino hobeto zekien esku artean zeuzkan egitasmoetarako ekarpenak eskatzen. Horrelakoetan, ganera, ez zuen aitzakirik onartzen: “Ezin duzula? Lan asko daukazula? Aitzakiak dira horiek! Denok daukagu lana!!” esaten zekien. Eta gogorrenari ere idazteko konpromisoa ateratzen zion.
Huraxe izan zen Augustini egin nion omenaldia. Lehiaketa hartara aurkeztu nuen idazlana. Ondarroako kofradiaren historiari buruzko hainbat datu berri biltzen zituena. Gero, hiletara ere joan nintzen baina… hileta ez da omenaldia.
AURREKONTUETAN, teknologia eta berrikutza suspertzeko partidak negoziatzen ibili gara. Hainbat batzar izan dugu egunotan ikerketaren munduan nor direnekin. Horien arteko batek, Jose Komenturen birloba dela esan zidan duela urte batzuk. Bermeotik kanpora ezkondu zen Jose Komenturen seme baten semea. Batzarra izan dut berarekin ere. Despatxura sartu denean,… orain arte somatu ez nuen zerbait ikusi dut bere aurpegian. Ez dakit zertan baina… desberdin ikusi dut. Eta bat-batean, argia piztu zait buruan. Klaro! Zelan ez naiz konturatu orain arte! Jose Komentu, mahaiaren erdian dagoena da. Burua Jesusen eskumako sorbalda ganean daukana. Apostolu maitatua da Jose Komentu. Zein izan zitekeen bada?
Urangak bere lana egiten zuen bitartean, Jose Komentu ingurutik ibiliko zitzaion bere ohiko sinpatiarekin era guztietako bihurrikeriak egiten. Lagun egingo ziren seguru asko. Hamaika barre egingo zituen margolariak Jose Komenturen ibilerekin. Eta Urangak, berari esker bizi izandako une onak, Jesusen eskuman margotzearekin ordainduko zion. Freskoaren erdi-erdian. Margozkiaren bihotzean. Jesusi berari Jose Komenturen aurpegia jartzea asko irudituko zitzaion Urangari. Gehiegitxo zen. Irreberenteegia. Artetari Logroñoko gotzaiak jarri zizkionak baino oztopo handiagoak jarriko zizkion parrokoak Urangari horrelakorik egin ez zezan. Baina Jesusen ondoan bigarren irudi zentrala margotu zuen Urangak. Ikasle maitatuaren irudia. Eta horri bai; horri jar ziezaiokeen sakristauaren aurpegia, eleizeari errepetua galdu gabe.
Gaurtik aurrera, Artetaren freskoaren postalaren ondoan, Urangaren Azken Afariaren freskoaren argazkia jarriko dut despatxuan. Ondarroakoa bata eta Bermeokoa bigarrena. Bi-biak pertsona konkretuen irudiak jasotzen dituzten horietakoak.
Eskerrik asko Kirmen. Nik neuk ere ametsa eta eguneroko bizitza lotzeko bidea aurkitu dut. Eta zure idazkiekin lagun egin didazu ibilbide horretan.
Menudo rollo que se ha marcado usted en esa lengua arcaica que nadie entiende y con nadie comunica a los vascos. El castellano es la lengua universal de los vascos. El vascuence es atraso.
A Curro, «el madrileño»:
Pobrecito mi patrón, piensa que el pobre soy yo…
Algo debemos estar haciendo bien los vascos, cuando tanto se rascan el cuero las bestias y tanto cacarean las gallinas cluecas.
Ya te traduzco curro. Precisamente habla de ti. Dice textualmente:» Curro el madrileño nos ha hecho ver a toda la gente del blog que el civismo, el respeto al pluralismo y a la pluralidad cultural son valores muy presentes en su pensamiento… De hecho no para de atacar estas ideas con la insolencia de un patán y su perpetua voluntad de agravio.»
Y ahora viene lo mejor, CUrro » estos insultos no son mas que el reflejo de ideas y gestos fascistas todavía extendidos en ciertas capas de la poblacón española. lo definió perfectamente Llamazares: en Madrid «hay medio millón de extremistas de derechas cabreados».
Se trata de «una derecha mal educada» que igual que insultan por la calle, insultan colectivamente en un desfile aunque sea un acto de Estado . A Llamazares también le pasa «habitualmente» y «a diario.»
Bueno, Curro. La traducción es un poco «libre». Espero que ese concepto no te sobrexcite.
pero sigue así, tronco. Que nos diviertes mucho…
Honek, aurreko honek zer edo zer erantzutera behartu nauenez, aprobetxatu egin nahi dut pare bat gauza esateko.
Lehenengo zuri zorionak eman nahi dizkizut, Erkoreka, jauna. Ni neu ez naiz Jeltzalea, ezta «jeltzalezalea» ere. Abertzaleen espektroaren kontrako muturrean ezarriko nuke neure burua, baina onartu beharra dago, Espainiako parlamentuan aritzen direnen artean, parlamentari-lanetan ez daukazula parerik («pentsamentori-pe» zeure herrixan esaten dozuen morun).
Eta hortaz aparte, komentatu nahi dut euskaraz ez dakienak, nekez jakin dezakeela Uriberen literatura zertan datzan. Eta ez dut uste Patxi Lopez-ek, EAEn Espainiako Gobernuaren Ordezkaria denak, euskaraz dakienik. Ez dut uste idazleek eta euskal kulturaren aitzindariak diren gainerakoek Lopezi horrelako plataformak erabiltzeko biderik emango behar lioketenik.
On Domingo Agirreren etxean sartzeko giltza pareko txiroa izatea bazen, euskal kulturaren etxera sartzeko giltza, euskarak izan behar du, nahitaez.
Curro, por qué dices esas txorradas?
Toki hau aprobetxatuz, gauza pare bat esan nahi dizkizut.
Otegi abertzalea da. Eta abertzale izateagatik preso dago Españan. Rafa Diezekin gertatzen den bezala.
Nire ustez, zu ez zara abertzalea. zu zara espainolek nahi duten euskaldunen Tom osab(e)a. Espainolen morroia.
No sabes lo que te pierdes, Curro, mi pobre amigo, por no entender lo que dice esta entrega. Si algún día lo llegas a saber pedirás que la tierra te trague para no soportar la vergüenza de tu necedad.
Andere Zorakeria zaratatsua da,
tentela eta ezer ulertzen ez duena.
Neuk ere alderantzizko bidaia, umetan, lehenengo bider Bermiora Atxak eraman ninduenean, taxian egin nuen. Ondarrutik abiatuta. Patxi Orixo taxistarekin. Atxe Bermioko beste arrantzale eta armadore batzuekin batzera joan zen.
Alturako arrantzaren garai oparoen gainbehera hasi zenean atxe izan zen Rikardo eta Elvira abokatu lizentziatu barrien lehenengoetako bezeroa. Neronek ere eramaten nizkion arrain parteren batzuk Rikardoren amari.
Joseba oraindik plaza musikako eta fontoiko futbol atezaina zelarik, gure atxitxe gudariak txoriak hasten zituen, guardantxuloak eta kanarioak, mistoak ateratzeko. Taiñak ere bai, iper kaleko bere etxean, Josebaren etxearen gainean, eta Kirmenek bota zituzten etxe hoiei buruz idatzi duen leku berberean. Atxitxak Adrianegaz batera 2 Amigos izeneko bapore txiki bat eduki zuen, Kirmenen liburuan bezala.
Josebak Trabakun gora eta behera eraman ninduen bere 2 Kaballosean. Gero R-11-a erosi zuen. Gero Durangotik Urkiola pasa nuen, eta han topa nuen ostera Joseba, Lehendakaritzan.
Antiguako kanpandorreaz ere akordatzen naiz, Abuztuko nobenako arratsalde ederretaz, eta kanpandorrean Anjel itsuak nola astintzen zituen kanpaiak, berak ikusi ezin zuen Saturrango atxei begiratzen genien bitartean, Bitarte.
Eta horrelaxe begiratu nien, liluratuta, Beristainen koadroei Gorbeako arabar maldako herri bateko etxean.
Eta aurten Lakuako parean autobusetik jaitsi naizenean Rikardorekin egin dut topo, ni Kirmenen liburua motxilan gordetzen, eta bera Bilborako busaren zain, zuen laneko bilera batera joateko. Eta ia 30 urte joan dira. Eta Kirmenek gure aberriaren mapa genetiko-afektibo-geografiko-kutural ederra marraztu du. Eta nik gustora irakurri. Eta nere, eta nere aitaren, eta nere aitaren aitaren historioak irakurri ditut bertan. Eta zahartzen ari garela konturatu naiz. Kontu hauek gero eta gehiago unkitzen nautelako. Eta aberri zaharra daukagula baieztatu dut berriz, eta aberria haurtzaroa eta umetasuna dela ein handi batean. Eta zu Iosu, Joseba, eta Rikardo bezalakoak zaretela ni eta nire antzerako haurtzaroa izan dugunon izatea eta ametsak gehien defendatu ditzakezuenak, bai Ondarrun, Bermion Gasteizen eta Madrilen. Eta Kirmenen poesia eta paisaiekin bada hobe. Eskerrik asko eta Zorionak Kirmen. Eskerrik asko Iosu.
Aupa Josemari! pixapetik be ederto ikusten da Saturran.
Txikiegia Agian.
Que panda de hijos de puta sois todos los vascos.
Me cago en vosotros y en vuestras costumbres(quemar autobuses, matar gente,criminalizar otros pensamientos etc..)
Aupa Josu,
Zure blogean azkenekoz idatzi nuen galdera ez didazu erantzun, baina aitortu beharra daukat artikulu hau irakurrita unkitu egin naizela. Benetan apartekoa!
Curro, te noto suave, como si estuvieras perdiendo facultades. Antes eras mucho más faltón. Llamarle arcaica al euskera se puede considerar hasta un alago. Con la invasión de la península por parte de los Romanos , tus ancestros perdieron los idiomas que hablaban, seguramente porque eran unos patanes que entregaban sus mujeres a las legiones romanas, para que las pasaran por la piedra a gusto. Así, los nuevos bastardos adoptaron la lengua de los padres, el latín, del que proviene el español. Al fin de cuentas el español no es más que un latín mal hablado. Pero por otro lado, los vascos (o los poseedores del euskera: euskaldunes) mantuvieron su lengua y su dignidad.
Por eso odias tanto nuestro idioma. Te recuerda de manera continua que no eres más que el fruto de una conquista extranjera.
Esaldi ezaguna da: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitzegiten ez duelako baizik».
Zure artikulua gustatu zait, Erkoreka jauna, baina ez nago guztiz ados hortik ondorioztatzen diren konklusio batzuekin, ezta betse irakurle batzuen iruzkinekin ere.
Badirudi euskal kultura abertzaleen ondarea dela eta hau izaugarrizko akatsa da. Kultura orok unibertsala izan behar da edo ez da kultura izango. Elitismoan eta norberekerian ixten bagara, besteak arrotzak bezala ikusten baditugu, ez diogu mesede onik egingo gure kulturari.
Ez naiz Lopezen jarraitzailea, baina euskal kulturari hurbiltzeko egiten duen ahalegina aintzat hartzen dut. Ikusten duzun moduan, nik neuk euskara trakets bat daukat, baina gorroto dut arrazoi honegatik nagusitasunez begiratzen nauten euskaldunzaharrak. Ez dezagun ahaztu Ibarretxek ez zekiela euskeraz Lehendakaritzara iristean.
Hurbiltze artifiziala? Baliteke. Baina hurbiltzea, azken finean.
Bestebarik, zorionak blog honengatik eta batzutan sortzen diren eztabaida aberasgarriengatik.
Josu,
Luzea bada ere, oso gustura irakurri dut zure artikulu hau, benetan. Eskerrik asko
Gabon,
Zuk bizi izandako sentimenduei buruz era hunkigarri eta naturalez idatzitako hau, jarraitasuna mantenduz eta tartean jakin-mina eta beste gai desberdin batzuk elkarren artean egin duzun moduan josita daudela irakurri izana luxua izan da niretzat. Hainbat unetan erraza izan da zure larrupean jartzea.
Kaixo Josu! Oso gogoz irakurri dot zure «post» hau. Zelako «post». Hau «posta kutxa» osoa da! Eleberri labur horietakoa. Bikaina. Tribix eta Enpare nahasten dozuz bertan, edo kasu honetan egokiago da beste esakera hau: Jo Ondarru, jo Motriku ibili zara, bai espazioan (Bermeotik Ondarrura, Madrilera, Bilbora…) bai denporan (Umetan, gaztetan, gaur, orain hogei urte…). Ezin jakin non amaituko diren zure ibilaldiak baina une bakoitzean zure iruzkinekaz eta erreflexioekaz gozatuz, suspense ederra sortu dozu azkeneko punturaino. ZORIONAK. Segi holan. Ez dot galtzen zure bloga irakurri barik ahal doten guztietan. Beti ikasten dot zeozer. Ganera orain aurkikuntza mundiala egin dozu: Jesusen sorbalda gainean burua daukana Maria Madalenia ete zalakoan ibili direan jakitunak (eleberriak eta filmeak be egin direla uste dot) badakie orain Bermeoko Jose «Komentu» Jauregizar zala!!! Aupa eta besarkada bihozkor bat.
donde puedo encontrar el puto resumen d este libro!!! es una mierda d nobela, un toston.
si alguien tiene el resumen k m lo pase xfavor…gracias (jb_sani93@hotmail.com)