Ehundaka pertsona batu gara gaur Bermeoko udaletxearen aurrean, Alakrana untziaren askatasuna aldarrika eskatuz, barruko gizonen senditartekoei babesa, hurbiltasuna eta solidartasuna adierazteko. Hogeita bi egun betetzen ditu gaur Alakranaren bahiketak. Ardura, kezka, neke, urduritasun eta egonezi ugariz betetako hogeita bi egun. Azken zortzi egunetan, ganera, senditartekoek ez dute barruko gizonekin komunikatzeko aukerarik izan. Egun latzak izan dira denentzat. Baikorren artetik baikorrena izanda ere ez baitago jakiterik komunikaziorik eza irratiaren itzalketari zor zaion ala beste arrazoi okerragoaren bategatik den. Gaur, zorionez, kapitainarekin, Iker Galbarriatu bermeotarrarekin berba egiteko parada izan du bere arrebak. Elkarrizketa laburra izan da, baina adierazgarria. Esanguratsua bezain pozgarria. Barruko gizonak ondo daudela denak esan dio Ikerrek bere arrebari. Eta horrek arnasa lasaitasunez hartzen utzi die gainontzeko guztiei.
Batasuna adierazteko eguna zen gaurkoa. Batasuna, lehenengo eta behin, dagokionari ahaleginak areagotu ditzala eskatzeko Alakraneko gizonen askatasuna lortu arte. Batasuna, baita ere, gure arrantzaleei babesa eskaintzeko; itsas-gizonek euren lana segurtasunez betetzeko daukaten eskubidea aldarrikatzeko. Batasuna, azkenez, bahitutakoen senditartekoak besarkatzeko eta gure hurbiltasuna erakusteko. Dei zabala izanda gaurkoa. Irekia. Mugarik gabekoa Bermeo, Sestao, Mundaka, Ondarroa eta Santurtziko alkateek mundu guztiari egindakoa. Erantzuna ere zabala izan da. Iritzi eta kolore guztietako jendea ikusi dut Bermeoko plazan. Abertzaleak eta abertzale ez direnak. Eskerrekoak, eskumakoak eta erdigunekoak. Sinemendunak, ateoak eta agnostikoak. Denak egiten dugu bat, Euskadin udagoienean ohikoa den euripean, Benito Lertxundiren ahotsa entzunez, gure itsas-gizonak gogoan izan eta euren askatasuna eskatzeko.
Alabaina, Eusko Jaurlaritza ez da ekitaldira agertu. Aldedi guztietako ordezkariak zeuden Santa Mariako eleizaren aurrean -alderdi sozialistaren izenean etorritakoak euren artean- baina Eusko Jaurlaritzak ez du ordezkaririk bialdu. Batasuna adierazi beharra zegoen egunean, Eusko Jaurlaritzak tate egin du. Errakuntza handia izan da nire ustez. Ulertezina, benetan. Are gehiago. Ez etortzeak ez du Jaurlaritza asetu. Horrez ganeran, arrantzako sailburuak kritika zorrotza egin du Bermeon bildu garenon kontra. Ez daukat berbarik jokabide hori kalifikatzeko. Madrilgo gobernuari men egitearren euskal gizartearen aurrez aurre jartzeari portaera okerra deritzot.
Hala ere, deialdiak arrakasta izugarria izan du. Eusko Jaurlaritzak utzitako zuloak ez du Batasuna itzaldu. Eta sakon sakonetik irtendako ahots indartsu batek mezu argia haizeratu du gaur Bermeoko plazatik: Gure arrantzaleak askatu!!
López, Ares eta Madina argazkian, non daude? Eta Besugoiti, non dago?
Aupa Josu, idem de lo escrito en el blog del Iñigo:
Esto ya es indignante……… Josu …para cuando salimos a la calle??? y los sindicatos de EITB cuando se mueven???? Pero vamos a dejar que esta cuadrilla de majaderos se rian de nosotros durante 4 años????.
Iñaki, hay que mover a las bases… hay que canalizar esta indignación…..los pactos estan muy bien…. pero no es suficiente!!!!!
Eusko Jaurlaritzak garrantzi duten gauzetako ez du astirik. Bihar bai, batzuk bilduko dira eta miloi erdi euro sutuko dute biztanleon kontura. Arrantzaleak askatzekoan, pott egiten dute. Hau da hau lehendakaritza lotsagarria. Arrantzaleak ez ote dira pertsonak?
Gaurko Gernikako argazkietan ez zaitut ikusi, diputatua. Ikusi ahal duzu Urkulluren gorbata han bertan? Ez da zure estiloa, nere ustez, britaniar guztiz dela eta: «Stewart Black Modern» eskoziar «tartan» da, zehazki.
Zure nagusiak ez daki, izan daiteke.
Egiaztu! 🙂
Denaden, Alakranaren arrantzaleak askatu! Orain!
D.
Muy triste que votéis a favor de la nueva ley del aborto.
Ya os vale, chachos!
Si os viera Sabino os corria a boinazos!
Bai, polita izan da egun horretakoa.
Ea ez dugun berriro egin behar, eta laister dauden danak etxian.