Gaur goizean Bilboats enpresaren untziaren aprobadan parte hartu dut. Bilboats hori, zerbitzu turistiko eta kulturalen eskaintzan diharduen enpresa bat da. Bere espezialitatea Bilboko hiriaz errekaren ikuspunturik gozatzean datza. Erreka da bere abiapuntua eta bizkarhezurra. Eta erreka da, noski bere helmuga.

Bermeotarrak eta bilbotarren bat untzi barruan
Erreka hobeto ezagutzeko eta inguruak beste ikuspuntu batetik azterarazteko, enpresa honek untzi berria egin du. Erreka-untzia. Ibai Alai da bere izena. Untzi horren helburu nagusia errekatik gora eta behera bidai turistikoak egitea da. Hibaiak dauzkaten hiri handi eta famatu gehienetan gertatzen den modu berdinean, hala nola, Parisen, Budapesten edota San Petersburgon. Zein ez da hiri hauteko hibaietan dabiltzan untzietan inoiz ibili? Bada… gaurtik aurrera, Bilbon ere zerbitzu berdin antzekoa izango da. Eskola-umeentzat, turistentzat, Bilbo inguru berri batetik ikusi nahi duten bilbotarrentzat eta mota guztietako bisitarientzat.
Bilboko eta Bermeoko gazte talde batek erosi du untzia eta taldea bera arduratuko da untziaren ustiapen turistikoaz. Bizkaian, jakina, ez da ezer mugitzen itsas-arloan tartean bermeotarren bat ez badago.
Ekimen polita da Bilboats-ek Elai Alai untiarekin aurrera eraman nahi duena. Eta itsaropentsua. Gazteak enpresa mundutik hain urrun ikusten ditugun honetan, poza ematen du ideia bat aurrera ateratzeko koadrila bat zorretan sartu eta inbertsioetan sartzen dela ikusteak.
Ekitaldian Bilboko eta Bermeoko alkateak egon dira. Protokoloak agintzen duen moduan, ekimenak lotzen dituen bi herrietako buruak. Eta horrez ganera, bilbotar eta bermeotar ospetsuak ere ez dira falta izan: Kosme Garai, Iker Agirre eta Josu Urbina besteak beste. Sabin Anuzita bilbotar erdi bermeotartua ere handik ibili da, beti bezala, irripartsu eta jokalari.
Aurkezpen hitzak aipatu ondoren, ostera ederra eman dugu errrekan zehar. Udaletxearen aurrean untziratu eta Abandoibarrarainoko bidaia egin dugu. Elorrietaren inguruan buelta eman eta gora jo dugu berriro abiapunturaino. Txakolina eta pintxoak izan ditugu bidelagun. Ez dago txarto bariku eguerdirako.
Zorionak Josu Luis-i eta animo bizia!! Ea suerteak laguntzen dion, jakin ere jakina delako lana eta ahalegina ez direla faltako
Falta zen halako iniziatiba bat Bilboko errekan. Bilbok asko du hobetzeko turismo arloan. Ezin dira denda guztiak itxita euki aste santu guztian edo abuztuko lehenengo hamabost egunetan basamortu moduko hiri bat euki. Aurrepausu bat da, ez dakit egin duten honezkero, baina Bilboko hotel guztiekin harremanetan jartzea beharko lukete, ze bertatik negozio asko etorri daiteke. Gonbidatu hoteleko harreragileak bueltatxo bat ematera, ze beraiek izango dira negozio hori funtzionatzeko baliabide oso garrantzitsu bat. Ni orain ez nago Bilboko hotel batean, baina Donostiatik ere gomendatu dezaket bisita hau eta halan egingo dut. Zorionak herrikidei!!!
Paris, Budapest, S. Petersburg, Bilbo… zer dotorea!
Ezker Abertzeleak, hobe beharrean, orain dela urte batzuk, Budapesten bezalaxe, ‘ontzibus’ bat Bilboko itsasadarretako aurrean jarri duen, ez turistikoki moduz, baizik eta itsasadarreko bazterretik jendaurreko garraio bezala.
Denaden, Zorion Bilboats-ri.
D.
Eskerrak nahi dut eman atzo etorri zareten lagun gustioi, «IBAI ALAI»en Inagurasioara, eta Atzo etorri ezin izan zenduenak.
Guretzat, atzo egun garrantzitzua izan zan,Askenean heldu zan Bilbora , askenengo bi urteko lana.
Atzetik geratzen dira, Hiru Euskal gazte Langileen, lana ,kilometroak, ainbat eta ainbat vuelta buruari, bilera hor , han , eta hemen, baina askenean gure indarra eta lana gehiago izan da horrek akatz guztiak, atzetik izteko eta» AVANTE «ematea gure proyektuari.
Espero dugu «IBAI ALAI» denon gustokoa izatea, eta denok disfrutatzea Bilboko ibaitik, gora eta bera.
Mila esker bihotzez gutioi
Jose Luis
Bizkaian, jakina, ez da ezer mugitzen itsas-arloan tartean bermeotarren bat ez badago.
Ea bezte arrain ezpecie bat aurkitzen duzun eta bermeo deitu. Ez ahal dago beste gauza bat geure munduan baino bebermeotar batek itsas barik. Bai untzia!!!!!!
Nolako ego Josu!!!
Maitasunez,
Ikusi hungariar agudezia Danubio ibaian. Turistikoki oraingoz lan egiten ari da, baina ondo dabil!:
Itsasadar-Bilbobus ere gertagarri izango luke?
🙂
Ekintza ederra! Ia denon artean Bilboko erreka suspertzen ba dogu, Zorionak eta zorte on Bilboats taldeari!