Oraindik oraintsu, euskal prentsarik entzutetsuenak esan digu Lopezek bere gain hartu duela zuzen-zuzenean Zapaterorekin kontzertuaren blindajea negoziatzea. Atzo idatzi nuen horri buruz.
Baina gaur irakurtzen dudanetik, Pastorrek esan omen du zorioneko blindaje hori Euskadin berton ere egin daitekeela nahi izanez gero; hots, ez dagoela kontzertua babesteko Madrilgo Gorte Nagusietara joan beharrik. Eta hortik aurrera, jakina… betiko erretolika ezaguna: EAJ alderdi maltzurra da, tranpatia, azpijokoetan ari da eta orain ere euskal gizartea engainatu nahian dabil, ez direnak sinestaraziz, etabar.
Baina Pastorrek esaten duena ez da egia. Kontzertuaren blindajea ezin daiteke Euskadin gauzatu. Ez, behintzat, Gernikako Estatutoa urratu barik. Pastorrek dio Batzar Nagusiek onetsitako zerga-arauak, bere egin ditzakeela Eusko Legebiltzarrak, Lege lerruna emanez.
Kontua da, horrela jokatuz gero, Eusko Legebiltzarreko Legea izango litzateke zerga-araua ordenamenduan sartuko lukeena. Eta Estatutoaren 41. artikuluak argi eta garbi xedatzen du zerga-erregimena ezarri, mantendu eta erregulatzeko eskumena Lurralde Historikoei dagokiela -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari, alegia- eta ez Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunei. Pastorrek dionari jarraiki Eusko Legebiltzarrak zergen esparruan esku sartuko balu, horren ondorioz onetsitako arauak Lege lerruna izango luke, bai, baina eskumenik ez duen erakunde batek onetsitakoa litzateke. Deuseza, beraz.
Pastorrek eskaintzen duen bide alternatiboa bide faltsua da. Ez du inora eramaten. Haseran bertan amaitzen da.
Baina bide artez eta egokia izango balitz ere, ezinbestean egin beharko genioke Patorri honako galdera hau: Zertan gaude? Zer da azkenean egingo duzuena? Patxik bideratuko du auzia –El Correok aurreratu digunez- ala orain ere, azken orduan hainko-mainkoetan hasiko zarete bide alternatiboak ere badaudela gogoratuz? Zertan gaude? Gauzak behar bezala egitean ala iruzurretan jardutean?
Betikoan daude;Propagandan,manipulazioan,itxurakerian,arrazoi gabeko harroputzkerian,»el correo»n,»el país»en eta «telesurio independientean».Nun bestela?.
Pastorrek zuzenbide ikasketarik ba al dauka ala? Sozolisto hauek ezjakin batzuk dira, ta mikrofono bat aurrean jarri ezkero, edozertaz hitzegiteko gai dira, inolako lotsa gabe. Beraien ezaugarri nagusia, lotsarik ez eukitzea da. Ta kontradikzioan erortzeak ere, ez ditu urduri jartzen. Ta argi dago hauen helburua ez dela gauzak behar bezala egitea, marketin merkea egitea baizik.
Ze desberdintazuna dago euskalherrian egin ero madrillen?
Ez naiz sartuko ustezko ezjakintasun (ezjakinkeri?) teknikoei buruzko kasuan.
Jendea nahasteko asmoz dabiltzala uste dut. Zuritu ezinezkoak zuritzeko ahaleginetan.
Mila ikuspegitik begiratuta ere, ez dago nola saldu sozialisten jarrera.
Eurei saldutako komunikabideek saiatuko dira aurkitzen hain gaizki uzten ez dituen mila eta bat garren ikuspegi oso beharturen bat; eta nahiz eta ridikulorik potoloenean erori, ikuspuntu jakin hori mundu guztiak onartu beharreko bakarra bezala agertuko dute. Gaurko gezur batek biharko mila (baina hain dira axolagabeak berdin zaiela gizartearenganako ardura).
Pastorrek EAJrenganako gorroto gorria sentitzen duela esan nahi nuen.
Komunikabideen aurrean agertzen denean EAJk aipaturiko edozer gauzak haserre bizian jartzen du, sutan: gaizki egina iruditzen zaio, era desegokian bideratua, aukera eta denboraz kanpo eginikoa, etab.
Irain batzuk ere luzatu egiten ditu abertzaletasuna zikintzeko.
Hori eginda gero, morroi hau da EAJ haserre dagoela esaten duena (“ez dakiela hauteskunderik galtzen”, etab.).
Makilakada basatia besteari eman eta tirita berak bere buruari jarri.
Demokrazia gehiengoaren borondatea onartzeaz baino gauza zabalagoa da, eta hori ere, badirudi kostata eta bakarrik kasu jakin batzuetan onartzen dutela ematen du.