Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 1 de agosto de 2012

Duela laupabost urte gertatuko zen gehientsuenez. Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazio eguna ospatzeko urtean-urtean antolatzen duen ekitaldian izan zen. Orfeoi bat zegoen sarrerako eskaileretan San Inazioren martxa ezaguna abesten. Euskaraz, jakina: “Inazio, gure patroi handia, Jesusen konpañia, fundatu eta dezu harmatu…”. Euren ildoa jarraituz, nik neuk ere abesteari ekin nion. Une horretan, nire ondoan zegoenak -pertsona publiko oso ezaguna Bizkaiko bizitza politikoan- harrituta bezala begiratu nindun. “Ba al dakizu abestia?”, galdetu zidan. “Bai ba”, erantzun nion. “Zuk ez, ala?”.

Zumaiako batzokian, bertako jeltzaleekin, San Inazio bezperan

Ez nuen erantzunari itxaron beharrik izan. Bere aurpegiak eman zidan erantzuna. Ez zekien. Are gehiago, ez zitzaion harrigarria egiten berrogeita hamar urte inguruko bizkaitar euskaldun batek San Inazioren martxa ez jakitea. Nik ezin nuen sinestu, baina berak erabat normaltzat hartzen zuen. Eta okerrena ez zen hori izan. Aldundiko karguak, gonbidatuak eta kazetariak bilduta zeuden lekura heldu ginenean, bertan zegoen jendeari galdetu genion ba ote zekiten San Inazioren martxa. Bada, harrigarria dirudien arren, haien artean ere ez genuen bat bera aurkitu martxa behar bezala abesteko gauza zenik. Batek edo bestek bazekien, jakin, nola hasten zen abestia -«Iñazio, gure patroi handia…»– baina ezer gutxi gehiago.

Nik uste nuen San Inaziorena bezalako euskal abesti tradizionak ez jakitea, oraingo jende gaztearen kontua zela.  Baina oker nenbilen. Erabat oker. Jende heldu askok eta askok ere ez daki. Horrek esan nahi du hiru-lau hamarkada barru, iraganeko abesti historikoa izango dela; orfeoiak eta abeslari profesionalak bakarrik abesten duten horietakoa. Eta martxa tradizionalaz ari naizen arren, beste horrenbeste baiezta daiteke gaztelaniazko bertsioaz -“Fundador, sois Ignacio y General, de la compañía real, que Jesús con su nombre distinguió…”– eta aldaera sabinianoaz: “Iñaki, Jaunguak bidalduba, ludijan ixatera Josuren Guradijen Buruba…”.

(más…)

Read Full Post »