Gaur dala gabon gaua, gaur dala gabon
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
Osbegi dambolinak, lutua ken bidi
Fiesta degiogun infante oni
Zerureanik dator gure artera
Erratuai bidía erakustera
Emaitera dator milla barri on
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
Ezta besteren eske biozak bakarrik
Beretzat gura ditu beste bagarik
Kunplidu egiozu Xaun oni naia
Beroni sal-erozuz bioz guztia
Ordeaz bera zeuri, dakizun emon
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
Gabonetako ikuskuzina (Pedro Ignacio Barrutia)