Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 12/12/10

Behinola neska batek esan zidan, atsegin handiz irakurtzen dituela nire mendigoizale ibilerei buruz idazten ditudan kronikak. Bera ere mendizalea dela eta… lekuen aipamenak, iruzkinak, argazkiak… oso gustora aztertzen omen ditu. Harritu egin ninduen bere komentarioak. Harritu bai, harritu. Batek baino gehiagok uste baitu horrelako idazkiak ez direla egokiak politikari baten blog pertsonalerako. Andrazko horrek, ordea, zorionak eman zizkion eta komentario horiekin jarraitzeko eskatu zidan.

Anboto-ko paraje zoragarriak

Urtebete  baino gehiago igaro da dagoeneko tankera horretako lehenbiziko idazkia blog honetan argitaratu nuenetik. Blogari talde batekin izandako bazkari batean sortu zitzaidan ideia. Argi ikusten zuten beraiek -horrela esan zidaten behintzat- politikariak, bere ideiez eta ikuspuntuez gain, bere profil pertsonalari buruzko zertzeladak eman behar dituela hau bezelako foro batean. Ez goitik eta behera biluztu, noski, politikariak ere bere esparru pribatua babesteko eskubidea baitauka, baina bai bere joera eta zaletasunen berri eman, gizarteak hezurrez eta mamiz egindako gizona -ala emakumea- bezala ikus dezan. Horrela hasi nintzen post pertsonalagoak argitaratzen.

(más…)

Anuncios

Read Full Post »