Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 4/12/10

Zubi luze-luze honetan egazkia hartu eta Jainkoaren mundu horietatik bidaian ibiltzeko plana egin izan banu, aireporturen batean igaro behar izango nuen, seguru asko, ostiraletik larunbatera bitarteko gaua. Egan egiteko espazioaren kontrolatzaileen bat-bateko greba basatia dela eta, inork ez baitu aukerarik izan Estatu espainiarreko aireportuetatik beste inora abiatzeko. Baina zorionez aurten ez dut horrelako planik izan. Asteburu luzea Euskadin igaroteko asmoarekin jokatu dut. Eta erabaki horri esker, gaur, gure inguruko basoetatik ibilaldi ederra egiteko aukera izan dut nire familiarekin.

Egunetan elurra bota eta bota egon eta gero, oskarbi agertu da zerua gaur goizean; urdin-urdin eta laino barik. Mendi gailurrak elurrez zurituta agertu zaizkigu eta atmosfera oso garbi. Fresko samar zegoen, baina hotza ez da arazoa euririk egiten ez badu. Eta goizean goizerako prestatu gara ibilaldia egiteko. Orozko ingurura hurbildu gara oraingoan. Bizkaiko herri honen Murueta izeneko auzora jo dogu -auzo txikia baina txukuna da berau, errenazimenduaren garaiko eleiz ikusgarri batekin- eta handik gora Elorritxugane-ko mendira igo gara, Pagatzandu izen adierazgarria daukan etxe-multzotik igaroz.

(más…)

Read Full Post »