Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 6/12/10

Azken berrogeita hamar urteak euskal giroan bizi izan ditugunok, ezaguna dugu oso Xabier Leteren irudia eta lana. Asko dago gure artean, Euskal Herrian jaioa, hasia eta hezia izan arren, euskal giro hori usaindu ere egiten ez duena. Asko dago gure artean, bere burua euskalduntzat duen arren, euskararen inguruan sortutako unibertso kulturala eta sinbolikoa somatu ere egiten ez duena. Horientzat guztientzat, izen arras ezezaguna da Xabier Lete-rena. Gure artean bizi dira eta, kasu batzuetan, bizi ez ezik, agintean jarri zaizkigu. Baina ez daukate, Xabier Lete bezala, euskaldunontzat garrantzitsuak diren giza erreferentzia ezagunen berri. Gehienez, abeslaria dela esango dizute Lete-rengatik galdetuz gero. Euskal kantak abestu ohi dituen abeslari minoritario horietakoa. Baina ezer gutxi gehiago.

Euskal kulturaren ildoa jarretaz jarraitu dugunontzat, berriz, Xabier Lete, nola edo hala esatearren, XX. mendeko hirurogeiko hamarkadako amerikar gaztearentzat Bob Dylan izan zenaren pareko irudia da. Ikonoa. Poeta sakona; pentsalari kritikoa; abeslari austeroa. Ez naiz oso poesiazalea eta, aitortzen dut, nire ikuspuntua ez dela honetan oso oinarritua, baina garai batean, euskal poetarik aipatuenatarikotzat izan nuen Xabier, Bitoriano Gandiaga-rekin batera, noski. Eta bere poema kantatuak, bere ahotik hobeto entzuten zirela uste izan dut beti beste inoren ahotik baino. Inori ezer kendu barik, jakina.

(más…)

Read Full Post »