Behinola neska batek esan zidan, atsegin handiz irakurtzen dituela nire mendigoizale ibilerei buruz idazten ditudan kronikak. Bera ere mendizalea dela eta… lekuen aipamenak, iruzkinak, argazkiak… oso gustora aztertzen omen ditu. Harritu egin ninduen bere komentarioak. Harritu bai, harritu. Batek baino gehiagok uste baitu horrelako idazkiak ez direla egokiak politikari baten blog pertsonalerako. Andrazko horrek, ordea, zorionak eman zizkion eta komentario horiekin jarraitzeko eskatu zidan.
Urtebete baino gehiago igaro da dagoeneko tankera horretako lehenbiziko idazkia blog honetan argitaratu nuenetik. Blogari talde batekin izandako bazkari batean sortu zitzaidan ideia. Argi ikusten zuten beraiek -horrela esan zidaten behintzat- politikariak, bere ideiez eta ikuspuntuez gain, bere profil pertsonalari buruzko zertzeladak eman behar dituela hau bezelako foro batean. Ez goitik eta behera biluztu, noski, politikariak ere bere esparru pribatua babesteko eskubidea baitauka, baina bai bere joera eta zaletasunen berri eman, gizarteak hezurrez eta mamiz egindako gizona -ala emakumea- bezala ikus dezan. Horrela hasi nintzen post pertsonalagoak argitaratzen.
Gaur, Anboto-ra joan gara. Durangaldeko arkaitzik aipagarrienera. Urkiolako santutegian, kotxez bete-beterik zeuden aparkalekuak. Eguraldi onak eraginda, asko izan dira -gara- ingurura hurbildu garen mendizaleak. Urkiolagirreko tontorrean, ikuspegiaz gozatu dugu. Leku gutxitatik ikusten da hain argi Anboto-ko mendi katea, Anboto-n bertan hasi eta Atxiki-raino. Anboto ganeko parajea ez da gutxiagorako. Gorbeian urtu barik ikusten ziren oraindik oraindik joan den asteko elurrak. Eta kostaldera begiratuz, Sollube-raino heltzen da ikusmira. Euskal gazta ederrarekin ospatu genuen gailurra ikutu izana. Anboto-ko goian dagoen ikuspegi panoramiko ederra, merezi duen ahalegin baten ordaina da. Ezagutzen ez duen euskaldunak, joan egin beharko luke. Eta ezin duenak, hementxe dauka han edertasunare erakutsi xume bat. Gustatzen ez zaionak, badaki… beste post batera joan eta kito.
Ni joan beharko nuke. Ez naiz inoiz Anbitoen gailurrean egon. Arabatik zerumugan ikusten dut beti. Ea udaberri honen animatzen dut, leku zoragarria dirudilako. Baina Euskal gazta ederra hori nik eramango dut Arabatik, ez dagoela oberena Bizkai osoan !
Agur bero bat, Josu.
Ez zara inoiz Anbotoaren tontorrean egon, Don Pinpon?
Han bertan, Erkorekaren ezkerrean (gure eskuinean argazkian), mendia beheran, Zegama dugu; eta bere eskuinean, oso urrun, baina bista ederren gainetik (Arabako Lautada osoa gainetik), argi eta garbi Kantabriako mendizerra ikusten da, Hego Araban.
Haizetea, Erkoreka?
Las vascongadas, con esos paisajes verdes y rocosos, serian un paraíso si no fuera por el separatismo antiespañol. No se puede negar la propia esencia. Y la esencia de lo vasco es su españolidad.
Oker nago. Aitzgorriri buruz hitz egiten nuen… noski. 🙂 Barka.
Las vascongadas, Curro, serian un paraíso español si no fuera porque es un paraíso vaco, que nosotros estábamos aquí primero. Un poco de respeto !
Oihu bat aditua izan da, Eskualdunen mendien artetik,eta etxeko jaunak bere atearen aitzinean xutik ideki du beharriak eta erran du:
«Nor da hor? Zer nahi daute?» Eta xakurra,bere nausiaren oinetan lo zegoena, altxatu da eta karraxiz Altabizkarren inguruan bete ditu.
Zer nahi zuten gure mendietarik? Zertako jin dira gure bakearen nahastera?
Alde alde, indar eta zaldi dituzuenak,eskapa hadi,Karlomagno errege,hiru luma beltzekin eta hire
kapa gorriarekin;hire hiloba maitea Rolan zangarra,
hantxet hila dago.
Ihesi hadi Karlomagno errege.
Eta orain Eskualdunak,utz ditzagun arroka hoiek .
Gabaz arranoak joanen dira,haragi puxka lehertu hoiek jatera.
Akabo da. Etxeko jauna, jaoaiten ahal zira zure xakurrarekin,zute emaztea eta zure haurrek besarkatzera.
Anboto,Txingudi,Aralar,Orreaga,Gorbeia eta Auñamendiak….
ANBOTO, bai:
http://deia.com/2010/12/17/sociedad/euskadi/un-vasco-conquista-silicon-valley
Eskerrik asko, Donatien. Ni ere asko poztu nintzen berri hori irakurri nuenean. Itxura oneko egitasmoa da eta Mari-ren Anboto aipatzeak puntu gehigarriak ematen dizkio.
Bide batez… haizea zegoen, bai, baina ez gehiegi. Hamaiketako ederra hartu genuen argazkiann agertzen naizen lekuan.